Ione Irazabal
Ione Irazabal Gorroño (Elorrio, Bizkaia, 1963ko maiatzaren 13a) zinema, telebista eta antzerkiko aktorea da. Zuzendaritza lanetan eta ipuin kontalari[1] ere aritu da.[2] Bere aktore lan nabarmenetako bat 2020an Ama Kuraia/ Madre coraje antzerkia izan da.[3][4][5][6]
Ione Irazabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elorrio, 1963ko maiatzaren 13a (61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | RESAD |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Biografia
aldatu1982tik 1986ra Madrilgo RESAD Arte Dramatikoko Eskolan ikasi zuen. 1990etik 1991ra Eusko Jaurlaritzak emandako beka bati esker New Yorkeko HB Studion jarraitu zuen ikasten. 1993tik 1994ra Bizkaiko Diputazioak emandako bekarekin Phillipe Gaulierren eskolan jarraitu zuen clown, melodrama zein bufoi ikasten, eta Alexander Teknika Michael Mccallion-ekin eta Monika Pagneuxekin ere bai.[7] 2003an CAP delakoa egin zuen. 2013tik Yoga irakaslea da, Mary Paffard izan zuen irakasle. Feldenkrais institutuan titulatu ondoren, 2021etik FELDENKRAIS metodoaren irakasla da. 2023an Dantzertin irakasle hasi zen, Ebakera eta ahozko adierazpena I gaia ematen duela. Madrilen bizi izan da.[3]
Lan ibilbidea
aldatuIbilbide luzea du. Bost urtez, Antzerki klasikoko konpainia nazionaleko kidea izan zen. CDNn lan egin du, hala nola, Max Auben “El laberinto Mágico”; Ernesto Caballerok zuzendutako Bertolt Brecht-en “Un bar bajo la arena” edo " Vida de Galileo"; María Folguerak zuzendutako Elena Fortúnen "Celia en la revolución"; Maria Goiricelayak zuzendutako Bertol Brechet-en "Ama kuraia" (2020); Bilboko Arriaga Antzerkian aurkeztu eta Ramón Bareak zuzendutako Valle Inclánen “ Luces de Bohemia”, non Don Latino de Hispalis pertsonaia egin zuen eta Pio Barojaren “La lucha por la Vida”;
Zineman, besteak beste, Mario Camus, Alex de La Iglesia, Ramón Barea, Félix Viscarret eta Belén Maciasekin lan egin du.
"Ama kuraia" antzerkia
aldatuGerraren negozioari buruzko Ama kuraia antzerkia Bilboko Arriaga antzokian euskaraz estreinatu zen 2020ko urriaren 20an. Bertolt Brechen «Madre coraje y sus hijos» lan ezaguna du erreferentzia. Maria Goiricelaya euskal zuzendari gazte kementsu eta irmoenetakoa izan zen lan horren moldaketaren arduraduna eta zuzendaria. Euskarara moldatzeko Kepa Errastik lagundu zion.[4] Irazabal Anna Fierling saltzaile ibiltari eta protagonistaren papera egin zuen. Lan hori gaztelaniaz ere egin zuen.[3]
Lan horretan Irazabalekin batera Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Kepa Errasti, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos, Mikel Martínez aritu ziren.[8]
Bilboko Euskeria Elkartearen abesbatzaren laguntza izan zuten. Urko Sangronizek zuzendu[8] eta Jon Aguirrezabalaga euskal konposatzaile eta ekoizleak egin zituen ekarpenak. Bestalde, Carlos Imaz maisuak ere zenbait musika eta ahots moldaketa egin zituen. Eva Guerrero sortzaile eta koreografoak mugimendu eszenikoaz arduratu zen.[9]
Lanak
aldatuAktore lanak
aldatuAntzerkian
aldatu2022an ”La Lucha por la vida”. Pio Barojarena. Zuzendaria: Ramón Barea
2021ean “Luces de Bohemia “ Ramón Maria del Valle Inclánena. Bilboko P6 . Pertsonaia: Don Latino. Zuzendaria: Ramón Barea.
2020an ”Ama Kuraia”/ “Madre Coraje” Bertolt Brechtena. Bilboko Arriaga Antzokia. Zuzendaria: Maria Goiricelaya. Pertsonaia: Ama Kuraia
2019an “Celia en la revolución “ Elena Fortúnena. CDN Madrid. Zuzendaria: Maria Folguera. Pertsonaia: Valeriana, Amalia Isaura.
2018an “Un Bar bajo la Arena” José Ramón Fernandezena. Zuzendaria: Ernesto Caballero. CDN Madrid. Pertsonaia: Maria Asquerino eta beste batzuk.
2016an “Tratos” Ernesto Caballerorena. CDN
2016an “Vida de Galileo” Bertolt Brechtena. Ernesto Caballerorena. CDN. Pertsonaia: Sarti andrea.
2015-2017 bitartean “El laberinto Mágico “ Max Aubena . Zuzendaria: Ernesto Caballero. CDN.
2014an “El Mágico Prodigioso” Pedro Calderón de la Barcarena. Pertsonaia: Cipriano. Zuzendaria: Karina Garantivá. Alcalako Klasikoen Jaialdia
2013an “La Española Inglesa” Miguel de Cervantesena. Pertsonaia: Erregina. Zuzendaria: Miguel Cubero. Almagroko antzerki klasikoen Jaialdia
2012an “A nada sabe” Haurrentzako antzerkia, berak sortua. Zuzendaria: Miguel Cubero.
2012an “Anarquia en Baviera” Rainer Wender Fassbinderrena, Jean Speckenbachek gidatutako tailerra. Madrileko Abadia Antzerkia
2011n “25 años menos un dia” Antonio Alamorena, Teatro Español de Madrid. Zuzendaria: Pepa Ganboa. Pertsonaia: Elisabeth.
TEX- “Los sueños de mi prima Aurelia “ Federico Garcia Lorcarena, Abadia Antzokia, Zuzendaria: Miguel Cubero. Pertsonaiak: Hainbat.
2010ean “Al final todos nos encontraremos”. Talde sorkuntza, hainbat pertsonaia. Zuzendaria: Fernando Soto. Madrilgo Triángulo Aretos.
2003-2008 bitartean COMPAÑÍA NACIONAL DE TEATRO CLASICO delakoan
aldatu“Las manos blancas no ofenden” Calderón de la Barcarena. Zuzendaria: Eduardo Vasco. Pertsonaia: Laura.
“Del Rey abajo ninguno” Francisco de Rojas Zorrillarena. Zuzendaria: Laila Ripoll. Pertsonaia: Erregina
“Don Gil de las Calzas Verdes”de Tirso de Molina. Zzendaria: Eduardo Vasco, Pertsonaia: Clara andrea.
“Amar después de la muerte” Calderón de la Barcarena. Pertsonaia: Beatriz.
“La Entretenida” Miguel de Cervantesena. Zuzendaria: Helena Pimenta. Pertsonaia: Dorotea.
2001ean “Los Monólogos de la Vagina “ Eve Enslerrena. Teatro Capitol de Barcelona. Zuzendaria: .
2000n “Luces de Bohemia” Valle Inclanena. Zuzendaria: Elena Pimenta, Pertsonaia: hainbat.
1999an “El Hombre que confundió a su mujer con un sombrero” Oliver Sacksena. Zuzendaria: Ramón Barea. Pertsonaia: Hainbat.
1998an “El sueño de una noche de verano” William Shakespearerena. Zuzendaria: Elena Pimenta. Pertsonaia: Elena. Madrilgo Abadia Antzokia.
1995ean “La Ratonera” Agatha Christierena. Zuzendaria: Ramón Barea. Pertsonaia: Mollye Ralston.
1994an “Mefisto” Klaus Mannena. Zuzendaria: Pere Planella. Pertsonaia: Nicoletta.
1994an “La Ultima Escena” Ernesto Caballerorena. Zuzendaria: Ernesto Caballero. Pertsonaia: Rabí.
Zineman
aldatu2022an “Una vida no tan simple” Zuzendaria: Félix Viscarret. Pertsonaia: Funtzionaria.
“Verano en rojo” Zuzendaria: Belén Macias.
2020an “La Visita” Fran Azorínen film laburra.
“Tres Veces”. Paco Ruiz Gutiérrezen film laburra.
“Feliz Deshaucio” Samuel del Amorren film laburra.
2018an “70 Binladens” Zuzendaria: Koldo Serra
2004an "El coche de pedales"
2003an “El coche de pedales” de Ramón Barea. Pertsonaia: Veneranda izekoa.
2001ean “Visionarios” Manuel Gutierrez Aragónena. Pertsonaia: Ignacia.
2000n “La Comunidad “ Alex de la Iglesia. Pertsonaia: Pisu eroslea
1998an “Pecata minuta” Ramón Barea. Pertsonaia: Priora.
1997an “Entre todas las mujeres” Juanma Ortuosterena. Pertsonai: Julia.
1996an “En la puta calle” Enrique de Gabrielena. Pertsonaia: Inaem-eko langilea.
1993an “Sombras en una batalla” Mario Camusena. Pertsonaia: Komandoaren taldekidea.
1986an "La monja alférez"
Telebistan
aldatuSerie hauexetako atal solteetan hainbat pertsonaia interpretatu ditu: Policias, El Comisario, El internado, Un paso adelante.
2021ean “Intimidad” Netflix
2017an “Vergüenza” ataleko pertsonaia
“La Zona” ataleko pertsonaia
2012an Goenkale, Euskal telebistako (ETB) fikziozko telesaila. Pertsonaia: Dorothy.
2002an “CAMPUS”. Pertsonaia: irakaslea.
2001ean “Metropoli” fikziozko telesaila.
Zuzendari laguntzailetzako lanak
aldatu1992an “Cabaret Castizo” Egilea eta zuzendaria: Eduardo Fuentes. Pertsonaia: Hainbat. Madrileko Alfil Antzokia.
1992an “Morirás de otra cosa” Egilea eta zuzendaria: Manuel Gutierrez Aragón. Pertsonaia: Hainbat. CDN Madrid, Maria Guerrero Antzokia.
1991n “Operación Opera” Ignacio Garcia Mayrena. Zuzendaria: J.A. Vizcaino. Pertsonaia: Ani Mandarinas. Olimpia. Aretoa, Antzerki Joera Berrien Zentro Nazionala, Madril.
1990ean COMPAÑÍA DE REPERTORIO CLASICO ZAMPANO-rekin:
“La Gatomaquia” Lope de Vegarena . Pertsonaia: Zapaquilda.
“Con quien vengo, vengo” Calderón de la Barcarena. Pertsonaia: Leonor.
“La cisma de Inglaterra “ Calderon de la Barcarena. Pertsonaia: María Tudor
“EL Rufián Castrucho“ Lope de Vegarena. Pertsonaia: Camilo, Pradelo, Leonor.
1989an “Las Bizarrias de Belisa” Lope de Vegarena. Zuzendaria: Carlos Vides. Pertsonaia: Fabia eta Finea. Zascandil Konpainia
1987an “Chantecler” Rostandena. Zuzendaria: J.A Vizcaino. Pertsonaia: Faisana.
1986an “El Rey Juan” Shakespearerena. Zuzendaria: José Estruch. Pertsonaia: Bastardoa.
1984an “Fedra” Euripidesena. Zuzendaria: Spiros Evangelatos. Méridako Erromatar Antzokia. Pertsonaia: Coro.
Zuzendari laguntzaile lanak
aldatu1995ean “Por mis muertos” Ekoizlea: La Jácara eta Teatro Geroa. Hainbat egile eta zuzendari.
1997an “Los emigrados” Slawomir Mrozek-ena. Zuzendaria: Ramón Barea.
1998an “La dama y el Cardenal” Jacques Rampal-ena. Zuzendaria. Ramón Barea
1999an “Bambulo” Bernardo Atxagarena. Zuzendaria: Ramón Barea.
Zuzendari lanak
aldatu2002an “Sobre los perjuicios del Tabaco” Anton Txekhov-ena. Aktorea: Ramón Barea
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ione Irazabal ipuin kontalaria - Berriz - 2016-04-30» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ione Irazabal - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2023-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «"Ama Kuraia habla del negocio de la guerra y de los que se lucran con ella"» EITB 2020-10-21 (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ a b Antzokia, Teatro Arriaga. «Ama kuraia» Teatro Arriaga Antzokia (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) basqueon. (2020-10-19). «MADRE CORAJE Y AMA KURAIA SE ESTRENAN EN EL TEATRO ARRIAGA DE BILBAO» BASQUEON (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) basqueon. (2020-10-19). «MADRE CORAJE Y AMA KURAIA SE ESTRENAN EN EL TEATRO ARRIAGA DE BILBAO» BASQUEON (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ Euskadiko Filmategia. Irazabal Gorroño, Ione. .
- ↑ a b r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-02-10). «'Ama kuraia'» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Picado, Paul. (2020-10-21). «'Ama Kuraia' euskarazko ikuskizuna larunbatera arte izango da ikusgai, Bilbon» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).