Kepa Errasti
Kepa Errasti Gorroño (Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a) euskal aktorea eta gidoilaria da, antzerkian, telebistan eta zineman aritutakoa.[1]
Kepa Errasti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aretxabaleta, 1981eko martxoaren 29a (43 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | |
Eskola garaian hasi zen lantzen antzerkirako zaletasuna eta gaitasuna, Iparragirre antzerki-lana izan zen lehenengoa eskolan prestatu zutena 12 urte zituela. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroago Donostian Antzerkia ikasi zuen eta laster hasi zen Goenkalen.
2015ean Xake Produkzioak sortu zuen Xabier Ormazabalekin Mami Lebrun obra aurrera ateratzeko, non aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2016an estreinatu zuten Mami Lebrun. Kepa Errasti, Ane Pikaza eta Ainara Ortegak aktore eta Getari Etxegarai zuzendari zirela.[2]
Antzerkian, Mami Lebrun lanaz gain, eszenatokia ezagutu duten beste bi antzezlanen egilea da, Lur (Xake Produkzioak, 2018ko maiatzaren 4an estreinatua) eta Erlauntza (Vaivén Producciones, 2018). Aipatutako kasu guztietan, barne bultzada edo emozio pertsonal batetik abiatuta, kezka eta esanahi kolektiboak biltzen dituen istorio bat planteatzen du Kepak bere lanetan, transexualitatea, genero-ikuspegia, amatasuna, edota heriotza eta belaunaldien arteko transmisioa izanda abiagunea; pertsonala kolektiboa ere badela frogatuz berriro ere. Eta kolektiboa pertsonala ere bai.[3]
Telebistarako eta zinemarako gidoigintzan ere aritu izan da, Aitona mantangorri laburmetraia, kasu.[4]
Antzerkia
aldatu- 2023: Sexberdinak (Ttanttaka Teatroa). Gidoia idatzi zuen Telmo Iruretarekin batera. Donostia Antzerki Saria irabazi zuen.
- 2022: Tarara (Hika) [5]
- 2020: Ama kuraia. (Bertol Brecht-en testua Kepa Errastik euskaratu zuen 2019an, eta Arriaga antzokiak ekoiztu zuen Maria Goirizelaia zuzendaritzapean.[6] Estreinaldia 2020ko martxoaren 18rako programatuta bazegoen ere, Koronabirus pandemia dela eta urriaren 22ra arte atzeratu behar izan zuten.
- 2020: Fadoak entzuten zituen gizona. 2021ko Donostia Antzerki Saria lortu zuen.[7][8]
- 2018: Garai Zekenak (Arriaga antzokia). Henrik Ibsenen Hedda Gabler lanean oinarrituta dagoen Denise Despeyrouxen jatorrizko testua Nerea Lorentek egokitu zuen euskarara. Eta Raúl Cancelo zuzendu zuen. Antzezleak hauek izan ziren: Miren Gaztañaga, Kepa Errasti bera, Arantza Goikoetxea, Gabriel Ocina, Aritza Rodríguez eta Pako Revueltas.[9]
- 2018: Lur (Xake)[10]
- 2017: Bodorrio - Txarriboda (Hika teatroa)
- 2016: Mami Lebrun (Xake).[12] Aktoreaz gain gidoilaria ere izan zen. 2018ko Donostia Antzerki Saria lortu zuen.[13][14]
- 2014: Cyrano de nueva orleans (Vaiven)
- 2013: Terapias (Vaiven)
- 2012: Lotsagabe / sinverguenzas (Vaiven)
- 2010: Miauless (Vaiven)
- 2008: Amamaren memoria (Pok)
- 2008: Ni ez naiz txotxolo (Pok)
- 2006: Pizti domatzailea (Txalo)
Filmografia
aldatuZinema
aldatu- Irati (2022)
- Enjambre (2020)
- Nora (2020)
- Lasa eta Zabala (2014, Abra)
- Loreak (2014, MORIARTI / IRUSOIN)
- Aitona Mantangorria (laburra, 2014)[4]
- Urrezko eraztuna (laburra, 2011, Jon Garaño eta Aritz Moreno)
Telebista
aldatu- Elkano: mugarik gabe (2022)
- Barre librea (2020-2021)[15]
- Ihesaldia (2019)
- Bi eta bat (2013)
- El asesinato de Carrero Blanco (2010)
- Sabin (2010)
- Martin (2006)
- Goenkale (2005-2009)
Sariak eta errekonozimenduak
aldatu- 2018: Donostia Antzerki Saria, 2017ko Antzezlan Onena Mami Lebrun[16]
- 2020: Antzerkiko Besarkada saria, Euskal Aktoreen Batasunak emanda.[17]
- 2021: Donostia Antzerki Saria, 2020ko Antzezlan Onena Fadoak entzuten zituen gizona[7][8]
- 2024: Donostia Antzerki Saria irabazi zuen berak zuzendutako Sexberdinak antzezlanak. Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia zituen protagonista. Gidoia Kepa Errazti eta Telmo Esnalen artean sortu zuten. Sexua du ardatz antzezlanak. Ezgaitasunak dituztenen eta ez dituztenen sexu ohiturak eta bizipenak alderatzen ditu obrak.[18][19]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Kepa Errasti aktore eta sortzailea 'Hurretik'» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- ↑ «Eneritz Artetxe, Kepa Errasti eta Galder Perezen antzezlanak plazan» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- ↑ EHAZE. (2020). «Sar Hitza (Mami Lebrun)» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- ↑ a b «Kepa Errasti - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-01-13). «‘Tarara’ agertokira eramango du Hika Teatroak» naiz: AGENDA (Noiz kontsultatua: 2023-03-28).
- ↑ Astiz, Iñigo. «Brechten 'Ama kuraia' euskaraz taularatuko du Arriaga antzokiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
- ↑ a b (Ingelesez) EHAZE. (2021). «'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria» EHAZE (EHAZE) (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
- ↑ a b UgarteIrizar, Itziar. (2021). «'Fadoak entzuten zituen gizona'-k irabazi du XXI. Donostia antzerki saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-04-10).
- ↑ Antzokia, Teatro Arriaga. «Garai zekenak» Teatro Arriaga (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- ↑ «Xake produkzioak: "Lur"» Aretxabaletako Udala (Noiz kontsultatua: 2018-10-14).
- ↑ Errasti, Kepa. (2020). «Susa literatura - Mami Lebrun» susa-literatura.eus (Susa) (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ Errasti, Kepa. (D.L. 2020). Mami Lebrun. Susa ISBN 978-84-17051-45-7. PMC 1260196680. (Noiz kontsultatua: 2023-03-30).
- ↑ «Donostia Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-18).
- ↑ Goikoetxea, Alejandra. (2019-04-21). «Parisko kabaret abeslariari, amonari omen!» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ «Ordua da beste familia eredu batzuk ikusarazteko telebistan, antzerkian eta zineman» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Sarasola, Ainhoa. (2018-02-28). «'Mami Lebrun' antzezlanak irabazi du XVIII. Donostia antzerki saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los actores vascos premian las mejores interpretaciones en cine, teatro y televisión» El Diario Vasco 2020-10-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-23).
- ↑ Iridoy Alzelai, Urko. (2024-03-01). «'Sexberdinak' antzezlanak irabazi du 2024ko Donostia antzerki saria» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
- ↑ «24. Donostia Antzerki Saria "Sexberdinak" antzezlanarentzat» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
Kanpo estekak
aldatu- Kepa Errasti. IMDb datu-basean