Espainiako Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskola (izen ofiziala, gaztelaniaz: Real Escuela Superior de Arte Drámatico, RESAD) Madrilen kokatutako antzerki ikasketen erakunde publikoa da.

RESAD
Kokapena
Koordenatuak40°24′38″N 3°40′37″W / 40.4105907°N 3.6768782°W / 40.4105907; -3.6768782
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1831
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1830ean Espainiako Maria Kristina Borboikoa erreginak, Fernando VII.aren laugarren emazteak, musikazalea eta antzerkizalea izanik, Musika eta Deklamazio Errege Kontserbatorioa (Real Conservatorio de Música y Declamación, RCMD) bultzatu zuen Espainiako musika ikasketak bultzatu asmoz. Urtebete geroago, bere aholkulariek bertso antzerkia babesik gabe zegoela jakinarazi zioten, Italiako eraginak zirela-eta. Erreginak erabaki zuen RCMD zabaldu behar zela, Deklamazioko Nazio Eskola (Escuela Nacional de Declamación) sortuz.

Musika eta deklamazio eskola Marqués de Revillagigedo jauregian kokatzen da, Isabel Katolikoa kaletik eta Mostenses plazako 25 zenbakitik sartzen zen. Deklamazioa, Literatura, Lehen Hitzak, Erlijioa, Ezpata Jokoa, Musika eta Hizkuntzako ikasketak ematen ziren. 1911ra, arte ikasleak ikasketak bananduta egiten zituzten.

1911n RCMDen arauak aplikatu ziren, Deklamazio praktikak, janzkera, Literaturaren Historia, Dramatika, Esgrima eta Solfeo antzerki sailaren ikasketak ziren. Espainiako Bigarren Errepublika heldu zen arte, iraun zuten arau hauek.

1924 eta 1925 urteetan, Errege Antzokian pitzadura handiak agertu ziren. Horrexegatik, Printzesa Antzokira eraman behar izan zuten RESADen egoitza. 1931ean, berriz, II. Errepublika iristearekin batera, izena aldatu zitzaion goi-eskolari, Musika eta Deklamazioaren Nazio Kontserbatorioa (Conservatorio Nacional de Música y Declamación) izen berria ipiniz.

Gerra Zibila eta gero, izena berrezkuratu eta San Bernardo jauregian ezarri zuten egoitza. 1952an, Erret Kontserbatorioaren Deklamazioa (Declamación del Real Conservatorio) sailari Arte Dramatikoaren Errege Goi-Eskola (Real Escuela Superior de Arte Dramático) izendapen berria jarri zioten. 1966tik 1990era, aldiz, Erret Antzokian egon da, Musika Goi Kontserbatorioaren ondoan.

1990etik aurrera, Arte Dramatikoaren Goi-Eskola (Escuela Superior de Arte Dramático, RESAD) izena berreskuratu zuen, Dantza Eskola Profesionalak (Escuela Profesional de Danza) beste sail bat sortu zuelako.

Kanpo estekak

aldatu