Belen Macias
Belén Macías Pérez, (Tarragona, Katalunia, 1968) zinemako eta telebistako film-zuzendari eta gidoilari kataluniarra da.
Belen Macias | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tarragona, 1970 (54/55 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
![]() ![]() |
Biografia
aldatuMadrilgo Unibertsitate Konplutentseko Informazio Zientzietako lizentziaduna da, Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusiak diplomatua, eta Guion Cinematografikoa delakoa egin zuen San Antonio de los Bañosko Zinema eta Telebista Eskolan (Kuba).[1]
Lan ibilbidea
aldatuLehen lanak Al salir de clase (1998) telesaileko gidoilari gisa egin zituen. 2000. urtean El puzzle film laburra filmatu zuen, 35 mm formatuan, eta hurrengo urtean Mala espina (2001) film laburra. Film horren bidez, Alcalá Hiria saria jaso zuen Alcalá de Henareseko (Madril) film laburren jaialdian.
La doncella (2002) Diminutos del calvario film kolektiboaren ikus-entzunezko segmentu audiobisuala da. Urtebete geroago, Un lugar en el mundo (2003) serieko hainbat kapitulu egin zituen, eta hurrengo urteetan La Atlántida (2005) eta El monstruo del pozo (2007) telefilmak aurkeztu zituen.
2008an, Hospital Central telesaileko kapitulu bat zuzendu zuen, eta El patio de mi cárcel lanarekin (2008) debutatu zuen film luzean. Film luze horretan 80ko hamarkadan, Verónica Echegui buru zuen preso-talde batek antzerki-talde bat osatu zuen, askatasunik ezak zekarren errealitate beldurgarritik ihes egiteko. Opera prima hori Almodóvar anaiek ekoitzi zuten, Candela Peña eta Blanca Portillorekin. Filmak harrera ona izan zuen Donostiako Zinemaldiko sail ofizialean.[2][3]
Macíasen hurrengo lanak telebistan izan ziren, La señora (2009) serieko 4 atal zuzenduz, eta 14 de abril. La República (2011), Belén Rueda protagonista zuen La princesa de Éboli / Eboliko printzesa (2010) miniserieaz gain.
2014. urtean Marsella estreinatu zuen. Sei urte behar izan zituen proiektu horrek, eta neskato bat (Noa Fontanals) bere ama biologikoarekin (María León) elkartu eta Frantziara aitaren bila egiten ari diren bidaiari buruz da.[2]
2016. urtean bere hirugarren film luzea estreinatu zuen: Juegos de familia, Juanjo Puigcorbé, Vicky Peña eta Antonio Valero protagonista zirela.[4]
Zineman genero arrakala
aldatuBelén Macías CIMA Emakume Zinemagileen Elkarteko kidea da, eta Espainiako zineman emakumearen rola aldarrikatzen du:
«Emakumeak zinema industriaren % 9 baino ez da, eta protagonismo handiago baten alde borrokatu behar da».[2]
Filmografia
aldatu- El puzzle (2000), film laburra
- Mala espina (2001), film laburra
- Diminutos del calvario (2002), film laburra
- Un lugar en el mundo (2003) TV Serie (8 atal)
- La Atlántida (2005) TV Movie
- El monstruo del pozo (2007) TV Movie
- El patio de mi cárcel (2008), film luzea
- Hospital Central (2008) TV Seriea ( atal 1)
- El don de Alba (2008) TV Seriea ( atal 1)
- La Señora (2009) TV Seriea (4 atal)
- La princesa de Éboli (2010) TV Serie (2 atal)
- 14 de abril. La República (2011) TV Serie (3 atal)
- Historias robadas (2012), film luzea
- Marsella (2014), film luzea
- Juegos de familia (2016), film luzea
- Fugitiva (2018-¿?) TV Serie (¿? atal)
Sariak eta goraipamenak
aldatu- Alcalá Hiria saria jaso zuen Alcalá de Henareseko (Madril) film laburren jaialdian Mala espina (2001) lanarengatik.
- Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2008[3] | Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen Elkartasunerako Saria | El patio de mi cárcel | Irabazlea |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Biografía de Belen Macias - Personajes de cine» Hoycinema.
- ↑ a b c Belén Macías: El cine es una pasión. La televisión, un oficio. Noticias de Cine. .
- ↑ a b Palmarés de la 56ª edición del Festival de San Sebastián, 2011
- ↑ «Largometraje a concurso: ‘Juegos de familia’, de Belén Macías | Festival Internacional de Cine de Alicante» www.festivaldealicante.com.