Erresuma Batuko Komunen Ganbera
Erresuma Batuko Komunen Ganbera (ingelesez House of Commons) Erresuma Batuko Parlamentuaren behe ganbera da, goi ganbera Lorden Ganbera izanik. Egoitza Londresko Westminster jauregian dauka.
Komunen Ganbera House of Commons | |
---|---|
59. legegintzaldia | |
Mota | |
Mota | Behe ganbera |
Zuzendaritza | |
Mahaiburua | Lindsay Hoyle 2019. urtetik |
Lehen Ministroa | Keir Starmer (Laborista) 2024. urtetik |
Oposizioko burua | Rishi Sunak (Kontserbadorea) 2024. urtetik |
Osaketa | |
Eserlekuak | 650 |
Alderdi politikoak | Gobernua (404):
Oposizioa (238):
Mahaiburua:
Abstentzionista:
|
Hauteskundeak | |
Azken hauteskundeak | 2024ko uztailaren 4a |
Batzarlekua | |
Westminster jauregia, Westminster Hiria, Londres | |
Webgunea | |
www.parliament.uk/commons |
Komunen Ganberako kideak demokratikoki aukeratzen dira sufragio unibertsalez. 650 kideek osatzen dute ganbera eta gehienez 5 urteko eperako hautatzen dira parlamentua deuseztatu arte. Komunen Ganberako kideei parlamentuko kide edo Member of the Parliament (MP) deitzen zaie. Komunen Ganberako izen ofizial osoa ingelesez honako hau da: The Honourable the Commons of the United Kingdom of Great Britain and Northern Ireland in Parliament assembled.
Egungo osaketa
aldatuAlderdia | 2024ko hauteskunde emaitzak | |
---|---|---|
Alderdi Laborista | 404 | |
Alderdi Kontserbadorea | 121 | |
Liberal Demokratak | 72 | |
Eskoziako Alderdi Nazionala | 7 | |
Sinn Fein | 7 | |
Alderdi Demokratiko Unionista | 5 | |
Reform UK | 5 | |
Berdeak | 4 | |
Plaid Cymru | 4 | |
SDLP | 2 | |
Aliantza | 1 | |
Traditional Unionist Voice | 1 | |
Ulstergo Alderdi Unionista | 1 | |
Independenteak | 13[1] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Independenteak hauteskundeetara horrela aurkeztu direnak edo beren alderditik bota dituztenak izan daitezke. Hauteskundeetan 6 kide hautatu zituzten independente gisa.