Ireki menu nagusia

Familia Santuaren tenplua, ezagunagoa katalanezko Sagrada Família izenez, (izen osoa Temple Expiatori de la Sagrada Família) Bartzelonako monumentu ezagunenetarikoa eta hiriko ikur nagusia da, modernisme kataluniarraren adibide ederra izanik. Eixampleko barrutian kokatuta dago, izen bereko Sagrada Família auzoan.

Familia Santuaren tenplua
Temple Expiatori de la Sagrada Família
Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna
list of Modernista buildings in Barcelona
Σαγράδα Φαμίλια 2941.jpg
Kokapena
Herrialdea Espainia
AutonomiaKatalunia
ProbintziaBartzelonako probintzia
EskualdeaBarcelonès
Kataluniako udalerriaBartzelona
BarrutiEixample
Helbidea Q3449012 Itzuli , 401
Koordenatuak 41° 24′ 13″ N, 2° 10′ 27″ E / 41.403611111111°N,2.1741805555556°E / 41.403611111111; 2.1741805555556Koordenatuak: 41° 24′ 13″ N, 2° 10′ 27″ E / 41.403611111111°N,2.1741805555556°E / 41.403611111111; 2.1741805555556
Historia eta erabilera
Eraikuntza1882 -
Konsagrazioa 2010-11-07
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Archdiocese of Barcelona Itzuli
Dedikazioa Familia Santua
Arkitektura
Arkitektoa Antoni Gaudí
Francisco de Paula del Villar y Lozano Itzuli
Materiala(k) hormigoia eta harria
Estiloa Art Nouveau architecturea Itzuli
modernismo katalana
Arkitektura neogotikoa
arkitektura modernoa
Ondarea
BCIN 53-MH
BIC RI-51-0003813
Bisitariak urtean 4.527.427
Webgune ofiziala

Eduki-taula

HistoriaAldatu

1881ko abenduaren 31an Josep Maria Bocabellak eliza bat eta eskola batzuk eraikitzeko lur eremu batzuk erosi zituen. Proiektu hori aurrera eramateko Francesc de Paula del Villar arkitektoa kontratatu zuen. 1882an elizaren lehen harria jarri zen. Izan ere, Villarren zuzendaritza ez zen oso urruti joan: laster arazoak sortu ziren eta hurrengo urtean proiektua utzi zuen.

 
Barrualdearen argazkia.

Hasiera batean,eliza neogotikoa egitea bazen, 1883.urtean Antoni Gaudi arkitektoak proiektuaren ardura hartu zuenean, hasierako asmoa erabat aldatu egin zen. Une horretatik aurrera, 1926 arte, hau da, bere heriotzaren egun arte, hori izango zen bere bizitzaren proiektua. Urte horietan artistak milaka zirriborro eta bozeto marraztu zituen. Eta gaur egungo eraikina harrigarria bada esan behar dugu Gaudiren asmoa askoz anbiziosoago izan zela. Adibide moduan, arkitektoaren asmoan tenplu erdian dagoen kupula 170 metrotara altxatu behar zen; egun, ordea, eraikita dauden dorreek 107 metro bakarrik dituzte. Beraz, Gaudiren asmoa ez da erabat bete. Bitarte luze horretan hasierako estilo gotikoa haren nahietara erabat moldatu zuen, proiektu pertsonala eta originala osatuz. 1926an tranbia batek Gaudi harrapatu zuen eta istripuaren ondorioz hil egin zen. Une hartan dorre bakar bat altxatzen zen. Artistaren desagerpenak eraikinaren prozesuan eragin zuzena izan zuen. Urte askotan lanak geldirik egon ziren. Ondoren arkitekto talde bat Gaudik utzitako zirriborroak interpretatuz, lanekin aurrera jarraituz saiatu ziren. Aldi berean eztabaida sutsua planteatu zen: batzuk lanekin jarraitzea beharrezkotzat jotzen bazuten, beste askorentzat, hain lan pertsonala izanik, eraikina zegoen bezala utzi behar zen. 1953-1976 aldian maisuak egindakoa oinarritzat hartuta eta erritmo desberdinak, lanek aurrera jarraitu zuten. 1985tik lanak Jordi Bonet i Armengol arkitektoaren zuzendaritzapean dago. Prozesuan hoztasuna nabarmentzen zen eta modu batez artista baten berotasuna emateko 1987an Pasioaren Fatxadako ornamentazioaren ardura Josep Maria Subirachs eskultoreari enkargatu zitzaion. 2010an erdiko nabea estali egin zen eta urte berean, azaroan, Benedikto XVI.ak tenplua donetsi eta basilika izendatu zuen, eraikinaren lanak hasi eta 128 urtera. Gaur egun obrak nahiz eta aurreratuta izan, asko falta da basilika bukatuta egoteko. Esaterako, tenpluak hemezortzi dorre izan beharko ditu.

Gaur egun artista handiaren izena daraman fundazioak eraikina bukatzeko ardura hartu du.

"Kataluniako zazpi mirariak" direlakoen artean dago, eta 2005ean UNESCOk izendatu zuen Gizateriaren Ondare.

AurrealdeakAldatu

 
Goiko ezkerreko aldean "Aita gurea" irakur daiteke.
 
Pasioaren fatxadan dagoen karratu magikoa.
  • Façana del Naixement
    • Porta de l'Esperança
    • Porta de la Caritat
    • Porta de la Fe
  • Façana de la Passió
    • La Flagel·lació
    • La Crucifixió
    • Portes
  • Façana de la Glòria

Obren zuzendariakAldatu

BitxikeriakAldatu

  • Gloriaren fatxadako atarian "Aita gurea" irakur daiteke ehundaka hizkuntza desberdinetan, tartean euskaraz.
  • Basilika osoa sinbolismoz beteta dago. Elementu gehienek beste errealitatetara egiten dute erreferentzia.
  • Karratu magikoa: Pasioaren Fatxadan Subirachs eskultoreak 16 zifra dituen karratu magiko bat kokatu zuen. Launaka irakurrita edozein zentzutan beti 33 zenbakia ematen du, Jesusek zituen urteak hiltzerakoan. 310 konbinaketa desberdinak egin daitezke.
  • Baso bat: Gaudiren ideia basilika baso bat moduan antolatzea zen. Hori oso garbi ikus daiteke elizaren barrukaldean, zutabeen antolaketan.
  • Familia Satuaren Tenplua Bartzelonaren katedrala ez izan arren, Europako Katedralaren izengoitia jaso du.

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Familia Santuaren tenplua