Regio-Tour
Regio Tourra Frantzia, Alemania eta Suitzan, hiru herrialdeen arteko mugetako tokietan ospatzen zen etapakako txirrindularitza lasterketa profesional bat izan zen. Lasterketa honen amaiera Alemaniako Vogtsburg herrian egoten ohi zen.
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1985 | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Urt) | ||
Mota | Txirrindularitza-lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | ![]() | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Dokumentazioa ![]() |
Abuztuan ospatzen zen, 1985etik etenik gabe. 2002tik aurrera bere izena Rothaus-Regio Tour izan zen, babesle bezala Rothaus garagardo enpresa sartu baitzen.
Proba honek bost etapa zituen, horietako laugarrena erlojupekoa. Txirrindulari handiek irabazi dute proba hau: Jan Ullrich, Alexander Vinokourov, Andreas Klöden edo Mario Cipollini horien artean.
Soilik txirrindulari batek lortu zuen proba hau behin baino gehiagotan irabaztea: Laurent Brochardek.
2008an desagertu ondoren, junior mailako txirrindularientzako proba bihurtu zen.
Palmaresa
aldatuPalmaresa herrialdeka
aldatuHerrialdea | Garaipenak |
---|---|
Alemania | 7 |
Italia | 5 |
Frantzia | 4 |
SESB | 2 |
Espainia | 1 |
Belgika | 1 |
Kazakhstan | 1 |
Ukraina | 1 |
Errusia | 1 |
LET | 1 |
Kanpo estekak
aldatu- (Alemanez)(Frantsesez)(Ingelesez)Webgune ofiziala