Ribagorzako Konderria

Ribagortzako konderria» orritik birbideratua)

Ribagorzako Konderria[1] (latinez: Comitatus Ripacurtiae; katalanez: Comtat de Ribagorça; aragoieraz: Condato de Ribagorza) Esera eta Isabena ibaien arteko lurraldeetan eta Noguera Ribagorzana ibaiaren arroan zegoen frankoen markako konderri txikia zen.

Ribagorzako Konderria
Condato de Ribagorza
872 – 1045
Konderria
Eskualdeko mapa
Geografia
HiriburuaRoda d'Isabana
Kultura
ErlijioaKristautasuna
Historia
Aurrekoak
Karolingiar Inperioa
Kordobako Emirerria
Ondorengoa
Aragoiko koroa

Historia

aldatu

Karlomagnok zuzendutako konkistan, Gilen I.a Tolosakoak Pallars eta Ribagortzako eskualdeak okupatu zituen eta pagi moduan bereganatu zituen. 833an Aznar Galindo, Urgell eta Cerdanyako kondeak konderriak konkistatu zituen, eta konderriak mantendu zituen 844an Fredol Tolosakoak bota arte.

872an, bertoko Ramon I.a Pallars-Ribagorzakoa baskoiak independentzia berreskuratu zuen eta inguruko estatuekin harremanetan hasi zen konderria sendotzeko: horrela 905ean Antso Gartzeitz bere loba Iruñeko errege izateko estatuko kolpean hartu zuen parte eta Banu Qasiekin ere harremanetan hasi zen. Horrela hasi zen Ribagortzako kondeen leinua:

1017an kondea oinordekorik gabe hil eta 1018an Antso III.a Nagusiak konderria okupatu zuen, Munia Gaztelakoa Ramon II Ribagorzakoaren aitzakiarekin. 1035ean, Gonzalo I.a Ribagorzakoak hartu zuen. Hau hil ondoren, Ramiro I.a Aragoikoa Sobrarbe eta Aragoiko konderriekin batera Aragoiko Erresuma sortu zuen.

1322an, Jaime II.a Aragoikoak konderria bere semeari eman zion. Horrela konde berriak sortu ziren:

Filipe II.a erregea zela, guda zibila hasi zen bertokoek erregearen menpe eta ez jaunen menpe egon nahi zutelako. Guda bukatu eta erregeak konderria desegin zuen.

Erreferentziak

aldatu
  1. 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-23).

Kanpo estekak

aldatu