Ireki menu nagusia

Elisenda Montcadakoa (12921364ko ekainaren 19a), Petri II.a Ramon Montcadakoaren  eta Elisenda de Pinos-en alaba izan zen.[1] Aragoiko erregina ezkontidea izan zen Jakue II.arekin egindako ezkontzaren ondorioz, 1322an.

Elisenda Montcadakoa
Tomba d'Elisenda de Montcada (detall).jpg
Royal Consort of Spain Itzuli

Bizitza
Jaiotza Aitona, 1292
Herrialdea Aragoiko Erresuma
Heriotza Pedralbes monasterioa1364ko uztailaren 9a (71/72 urte)
Hobiratze lekua Pedralbes monasterioa
Familia
Aita Pere II Ramon de Montcada i d'Abarca
Ama Elisenda de Pinós
Ezkontidea(k) Jakue II.a Aragoikoa
Leinua House of Moncada Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

BizitzaAldatu

Elisenda Montcadako Jakue II.aren laugarren eta azken emaztea izan zen. Aitonan jaio zela uste dute, izan ere, Petri II.a Ramon Montcada i d'Abarca, Aitonako baroia, eta Elisenda de Pinosen alaba baitzen. Kataluniako familia nobleetako batean jaio zen, Montcada leinukoa, monarkiatik oso gertu zegoena. Elisendak bi anaia izan zituen: Ot eta Gastó. Elisendaren birramona Konstantza zen, Aitonako dama, Petri II.aren alaba ez-legitimoa, eta horrek, bere senarraren bigarren lehengusu bihurtzen zuen.

EzkontzaAldatu

Jakue II.a, bere hirugarren emaztetik alargundu ondoren, presaka aritu zen ezkontza berri baten bila. Emaztea hil eta hilabetera lortu zuen hirugarren eta laugarren odolkidego baimena berriro ezkontzeko.

Ezkontza Tarragonan egin zen 1322ko Eguberri egunean.[2] Erregeak dote bezala Berga, Burriana, Tortosa, Morella, Torroella de Montgri, eta Palseko diru sarrerak eta bere anai zaharrenaren Seròs eta Mequinensako egoitzak eman zituen. Emazteak 30 urte zituen eta erregeak, 1319an alargundua, 55 inguru. Hala, Elisenda Jakuek Blanca Anjoukoarekin izandako hamar seme-alaben amaordea bihurtu zen.

Erregina berrika Bartzelona eta bertako Palau Major aukeratu zuen ohiko egoitza bezala, nahiz eta Tortosa izan bere dotearen erdibidean zegoena eta aurreko erreginen egoitza izan zen hiria. Seme-alabarik izan ez zuten eta senarra berehala gaixotu zen. Elisendak bere bizitza erlijioari eta karitateari eskaini zion gehien bat.

Horrela, 1326an Elisenda Pedralbesko monasterioa sortu zuen Bartzelona. Urte bete beranduago, alargun geratu zenenean, 37 urtez erretiratu zen monasterioaren aldamenean zegoen jauregi batera. Hil ondoren, bertan hilobiratu zuten.

ErreferentziakAldatu