San Pedro eta San Pablo baseliza
San Pedro eta San Pablo baseliza Ibarruri-Elexalde auzoan dago, Muxikan, eta XVI. mendeko baseliza gotiko bat da. Eusko Jaurlaritzak izendatutako babestutako kultura ondarea da[1].
San Pedro eta San Pablo baseliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kostaldeko Donejakue bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Muxika |
Koordenatuak | 43°14′33″N 2°40′43″W / 43.242485°N 2.678567°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 9 |
Elexaldetik Ormaetxe auzora doan bidean, eta Ibarzelai baserria baino lehen, hantxe dago baseliza, gurutze barroko batek markatutako zelaian.
Ezaugarriak
aldatuSan Pedro eta San Paulo baseliza Bizkaiko ermita gotiko garrantzitsuenetako bat da. Dirudienez, bi unetan eraiki zen: burualdeko zatia, aldarea dagoen tokia, XIII. mendekoa da, eta gainerako habeartea eta portada 1500. urtearen inguruan egin ziren. Ermita oinplano angeluzuzenekoa da, eta harlanduzko hormak ditu, ondo landuak. Deigarria da tenpluaren oinaldean dagoen atea, gotiko estiloko arku zorrotza eta lau iruditxoz apaindua: bi muturrek musikariak irudikatzen dituzte, eta barrualdekoek San Pablo eta San Pedro patroiak, lehena liburuarekin eta bigarrena giltzarekin. Arkiboltak, gerlariz apaindutako kapiteletan errematatutako zutabetxoetan bermatuta daude. Hegoaldean beste ate bat dago, arku zorrotzekoa, eta haren ondoan ermitaren – garai batean parrokia izan zena – bataiarria dago, gaur egun ur bedeinkatu ontzi gisa erabiltzen dena.
Barruan, habeartearen bi isurkiko teilatuak egurrezko armadura du euskarri. Aldarearen gainean, egurrezko kanoi-ganga bat dago, hiru taula-erregistro dituena, soka bihurrikatuz bananduta, eta beheko friso bat, triangelu-formako motiboekin. Ohiko estalkia da Euskal Herrian, zeru izenekoa. Zeruak aldare gainean zintzilik dauden egurrezko hauts-babesak dira, sagaratzean eukaristia babesteko. XVI. mendearen bigarren erdian sortu zen, baina gerora berreraiki egin zuten.
Kanpoaldean, aldarearen aldean, zutabetxoz apaindutako eta oso fin landutako leiho eder bat irekitzen da[2].
Barrualdea
aldatuBarruan, San Pedro eta San Pablo santu titularren bi irudi barroko daude XVIII. mendearen erdialdekoak, 1987an zaharberritu direna. Hala ere, Birjinaren irudi hondatua da, hau ere XVIII. mendekoa, aldarearen buru dena.
Aldarearen mahaiaren aurrean, I. mendeko kristautasunaren aurreko hilarri bat dago[2]. Hiru biribil erdikide ikusten dira[3].
Santuak
aldatuSan Pedrok eta San Pablok, tenplu honen titulartasuna eta jaieguna, ekainaren 29an partekatzen dituzte, tradizioaren arabera, biak Erroman exekutatuak izan ziren eguna: Pedro, buruz behera gurutziltzatua – berak hala eskatuta – eta Pablo, burua moztua. Eliza katolikoaren liturgiak "apostoluen printzeak" bezala aipatzen ditu.
Pedro Jesus Nazaretekoaren ikasle nabarmenetako bat izan zen, eta eliza katolikoak lehen aita santu gisa identifikatzen du. Giltzekin irudikatu ohi da, Jainkoaren erreinua sinbolizatzen dutenak; oilarra, bere ukapenak gogoratzen dituena; gurutzea, Erroman 67 urtean izan zuen martirioaren ikurra; artzain bezala ematen zaion makulua; eta arraina, Jesus Nazaretekoak "gizonen arrantzale" egiteko promesaren ikurra.
Bere aldetik, San Pablo, liburu batekin irudikatu ohi da atributu bezala, lehen kristau komunitateei idatzi zizkien eta Itun Berrian jasota dauden epistolei edo gutunei erreferentzi eginez, eta, batzuetan, ezpata batekin, bere martirioan lepo egitearen irudi[2].
Argazki galeria
aldatu
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Ibarrako San Pedro baseliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) San Pedro y San Pablo Apóstoles | Eleiz Museoa – Museo diocesano. (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).
- ↑ «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2019-09-28).