Arkibolta

Arku baten kanpoko eta aurreko aldea eratzen duten molduren multzoa

Arkibolta arku baten bihurgunearen inguruan, arkuaren kanpoaldean, apaingarri bezala jartzen den moldura-multzoa, arku zentrokidez osatua da. Ateetan eta leihoetan izaten da batik bat, eta eraikuntza-ordena bakoitzean ezaugarri bereziak izaten ditu; irudi geometrikoak, landareak, gizakiak edo animaliak azaltzen dira. Arkitektura erromaniko eta gotiko garaiko eraikuntzetan agertu dira arkibolta eder eta aberatsenak.

Leireko monasterioko Porta Speciosa delakoak dituen arkibolta ugariak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu