Ibarruri-Elexalde

Ibarruriko elizateko herrigunea, Muxikako auzoa

Elexalde edo Ibarruri-Elexalde Muxika herriko auzoa da. Muxikako hiru herriren arteko batura egin aurretik (1966), Ibarruriko elizatearen herrigunea zen, udaletxea bertan zegoelarik. Gorozikako herriguneak ere Elexalde izena duelarik, Gorozika-Elexalde eta Ibarruri-Elexalde formak hobesten ditu Euskaltzaindiaren EODAk[1].

Ibarruri-Elexalde
gune populatua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaMuxika
Geografia
Koordenatuak43°14′27″N 2°40′29″W / 43.240833°N 2.674722°W / 43.240833; -2.674722
Map
Demografia

Ibarruri-Elexalde, haran sakonagoan dago Ibarruriko elizateko goiko auzoetatik ikusita (Burdaria, Aiuria, Maguma, Unda); baina haranean behera dago beste auzo bat, Irazabal.

Ondarea aldatu

Eliza originalki herriaren erdi-erdian zegoen, egungo frontoitik gertu, baina 1928an erre zen. Hala ere, haren argazkiak gorde dira Indalezio Ojangurenek eginak 1918 edo 1919an[2]. Haren ordez, Andra Mari eliza eraiki zen 1930ean, modernistagoa, beheraxeago haranean.

Belaustegi baserriaren ondoan perratoki bat dago, lanerako moduan kontserbatua. Nahiko modernoa da izatez 1960eko hamarkada amaierakoa baita: gertu Zugastietan lan egiten zuen ferratzailea Bilbora joan zen lanera, eta Mendatako ferratzailearen lana errazteko, Ibarrurin ferratokia eraikitzea erabaki zuten. Erabilpenik gabe geratu zen ondoren, baina 2003an berritu zuten[3].

Barroko garaiko gurutze bat eta Ormaza jauregi barrokoa, fatxadan Ormaetxe armarria daukana, dira beste elementu destakatu batzuk[4].

Ormaetxe auzora doan bidean, eta Ibarzelai baserria baino lehen, San Pedro eta San Pablo baseliza gotikoa dago, XV-XVI. mendeetakoa.

Auzoko baserri izeneen artean: Betiondo, Sardui, Araluze (Araluzegoikoa, Araluzebekoa), Ungoetxe, Bikandi...[5]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Muxika - Bilaketa - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  2. «Bilaketaren emaitzak ibarruri» Gure Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  3. Informazio panela. (2021-10-26). Ibarruriko Ferratokia. (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
  4. Muxika, Muxikako Udala. Auzoak: Ibarruri-Elexalde. Muxikako Udala (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).

Kanpo estekak aldatu