Ur bedeinkatua kristau erlijio batzuetan liturgiarako erabiltzen den ura da, kleroko pertsona batek bedeinkatua. Besteak beste, bataioan eta bedeinkapenetan erabiltzen da eta.m

Ur bedeinkatua Bergarako Santa Marina elizako bataiarrian.

Beste erlijio batzuetan, ere, hinduismoan esaterako, ura kultuko elementu garrantzitsua da.

Erabilpena

aldatu

Gehienetan, ponte edo ur bedeinkatu ontzietatik hartu eta banatzen da. Katolikoen artean, eliza batera sartzean, eskuineko hatz luzea bertan bustitzen da aitaren egiteko.

« Eliz atarian gizon hark eskuineko hatz luzea eta bizkorra pontean sartu, Augustori ur bedeinkatua eskaini eta aitaren egin zuen »

—Laino; Miguel Unamuno[1]


Nafarroan, agoten bazterketaren garaian, elizetan ponte berezia izaten zuten eliza batzuetan. Ponte diskriminatzaile hori egon ezean, agotek ezin zuten guztien ur bedeinkatua atzamarrekin ukitu eta makila bat erabili behar izaten zuten[2].

Historia

aldatu

Tradizioaren arabera San Alexandro I.ak, (106tik 115ra seigarren Aita santua), ezarri omen zuen. Ur horretan kristauen etxeak purifikatzeko gatza[3] bota behar zen (constituit cum aquam sparsionis vente benedici dans habitaculis hominum). Aita santu bera izan omen zen Eukaristian ogi legamiagabea eta ardoa urez nahastuta sartu zituena. Dena dela, gaur egun datu horiek jasotzen dituen idazkiak apokrifotzat hartzen dira eta ur bedeinkatuaren erabileraz dagoen testigantza zaharrena V. mendekoa da.[4]

Ez da ur bedeinkatua, esaterako, Lurdako ura, ustez mirariak egiteko ahalmena duen ura besterik ez baita, bedeinkatu gabea.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • (Frantsesez) Marc-Antoine Fontelle: L'eau bénite, Histoire et spiritualité, Paris: Téqui, 2009, 168 or., ISBN 9782740315385.
  • (Frantsesez) Amédée Gastoué: L'Eau bénite, ses origines, son histoire, son usage, Paris: Bloud, 1907, 62 or.

Kanpo estekak

aldatu