Haratagotik (kontakizun laburra)

Haratagotik, ingelesez: From Beyond, H. P. Lovecraft estatubatuarrak idatzitako beldurrezko kontakizun labur bat da. 1920ean idatzi eta 1934ko ekainean The Fantasy Fan aldizkarian lehenbizikoz argitaratu zuen.

Haratagotik (kontakizun laburra)
Jatorria
Egilea(k)Howard Phillips Lovecraft
Argitaratze-data1934
IzenburuaFrom Beyond
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Crawford Tillinghast zientzialariak glandula pineala eragiteko gai den gailu bat diseinatu berri du, harekin tratatutako pertsonek bost zentzuetatik haratago dauden planoetara iristera ahalbideratuz. Honek bi norantzako efektua sorrarazten du: dimentsioarteko izakiak ikusteak haiek ere begiratzaileak ikustea gaitzen baiditu.