Charles Dexter Warden kasua

Charles Dexter Warden kasua (ingelesez: The Case of Charles Dexter Ward), 1927-1928 artean H. P. Lovecraftek idatzitako kontakizun labur bat da. Lovercraften kontakizun nagusi eta ezagunetako bat da.

Charles Dexter Warden kasua
Datuak
IdazleaHoward Phillips Lovecraft
Argitaratze-data1943
Generoafantasia, zientzia-fikzioa eta gutun eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Case of Charles Dexter Ward

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Charles Dexter Ward, familia on eta aberatseko senidea da. Kontakizunaren hasieran denbora luzez jasandako eromen eta aldaketa fisiologiko aldi baten ondorioz desagertu zela aipatzen da. Ward eromenara eraman zuten kausen istorioa Marinus Bicknell Willet doktorearen ikuspuntutik kontatzen da.

Kontakizunaren hasieran Ward gaztea Joseph Curwen zenaren ondorengoa zela aipatze da, nigromantzia asmoetarako alkimia rituak burutzen zituen pertsonaia bitxia. Wardek Curwenen ondorengotza topatu eta haren ikerketari berrekingo dio. Ezkutuko jakintzak eta adiskidetasun ilunen jabe egin zen bidaietatik itzultzean, Providence udalerrian berrezarri eta bere arbasoaren hilerria bilatuko du.

Azkenean, Warden eromenerako gainbeherari hasiera emango zaio, galbide fisiko nahiz psikikoa, honen ondorioan antzinako gauzekiko erakarpena, familiaren madarikazioa, erritual ilunak eta zientziak inoiz topatu beharko ez lituzkeen sekretu arkano aipaezinek bat egingo dute. Honela, Marinus doktorea benetako Charles Dexter Ward gazteak Curwen erail, berpiztu eta haren antz fisikoa aprobetxatuz ordezkatu zuela jabetzean kontakizuna inflexio puntu batera iritsiko da. Hortaz, helburu ilunetarako erabiltzeko asmoa zuen gatz magiko batzuekin esperimentuei berrekin zien. Ironikoki, Marinusek aztia bere gatzak erabiliz eta Yog-Sothoth izaki kosmikoari dei eginez garaituko du.

Kanpo estekak aldatu