Hackney (ingelesez: London Borough of Hackney) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015ko erroldaren arabera 269.000 zituen 19,06 kilometro koadroko azaleran. City of London udalerriaren ipar-ekialdean dago.

Hackney
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaPhilip Glanville (en) Itzuli
Posta kodeaE, EC, N eta E8 1EA
Geografia
Koordenatuak51°32′41″N 0°03′27″W / 51.5447°N 0.0575°W / 51.5447; -0.0575
Map
Azalera19,0492 km²
Demografia
Biztanleria279.665 (2018)
0 (2018)
Dentsitatea14.681 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakHaifa, Hannoversch Munden, Bridgetown, Suresnes, Göttingen, Saint George's, Presnensky District (en) Itzuli eta Austin
hackney.gov.uk

Historia

aldatu

Izenaren lehenengo aipamena XIII mendekoa da, garaiko agirietan Hakney (1231) eta Hakeneye (1242 eta 1294) eta "Hakaren uhartea" esan nahi omen du, izan ere Lea ibaiaren padura eremuan legokeen uharte batean sortu baitzen. Garai hartan ingurune basatia zen.

Monasterio baten lurrak izan ziren harik eta XVI mendean Koroak lurraldea konfiskatu zuen arte. Henrike VIII.ak jauregia eraiki zuen Lea ibaraien meandro batean, baina ordutik mantentzen den eraikin bakarra 1535an altxatutako Sutton House da, Sir Ralph Sadleir diplomatikoak egin zuena. Garai beretsukoa da Hackenyren armarrian agertzen den Saint Augustine dorrea, orduan eraikitako elizatik mantentzen den egitura bakarra. 1621ean hackney coach gurdia ezarri zen eta hurrengo mendeetan antzokiak eraiki ziren bertan biztanle bihurtu ziren nobleziarentzako. 1850 hamarkadan trenbidea iritsi zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren inmigrazio handia jaso zuen eta udalerria nabarmen handitu zen. Urbanizatzerakoan kontu handia izan zuten eta Londresko udalerri berdeena bihurtu zen, bertako 62 parke eta espazio irekiek 3'3 km²-ko azalera hartzen baitute.

Gaur egungo udalerria 1965 urtean sortu zen aurrez zeuden Hackney, Shoreditch eta Stoke Newington udalerriek bat egiterakoan.

Auzoak

aldatu

Udalerria honako auzoek osatzen dute:

  • Dalston
  • De Beauvoir Town
  • Hackney Downs
  • Hackney Central
  • Hackney Marshes
  • Hackney Wick
  • Haggerston
  • Homerton
  • Hoxton
  • Kingston
  • Lea Bridge
  • London Fields
  • Lower Clapton
  • Shacklewell
  • Shoreditch
  • South Hackney
  • Stamford Hill
  • Stoke Newington
  • Upper Clapton

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu