Eneko Aristaren gurutzea

Eneko Aristaren gurutzea Aragoar heraldikan bere behealdeko besoa punta zorrotz batean amaitu duen gurutze patatu (frantsesez croix patée au pied fiché) baten irudiak jasotzen duen izena da. Esaera Jeronimo Zuritak (1512-1580 sortu zuen, nork Iruñeko Erresumako lehen erregea izan zen Eneko Aristaren enblema izatearen funtsik gabeko ideia hedatu zuen. Enblema, Aragoiko lurraldeko armen artean gehitua Aro Modernotik, Aragoiko Autonomia Erkidegoko armarri ofizialaren zati da.

Eneko Aristaren gurutzearen irudikapen heraldikoa, zilarrezkoa denean behealdeko besoan zorroztutako gurutze patatu bat eta urdin heraldikozko zelai baten franko-kuartel batean agertzen da. Lehen aldiz XIV. mendean agertzen da, Petri IV.a Zeremoniatsuak "aragoiko antzinako armak" bezala adoptatzen duenean.

Jatorria eta elezaharra

aldatu

Elezaharra seguruenik Jeronimo Zurita historialariak (1512-1580) sortu zuen Anales de la Corona de Aragón lanean, 1579an argitaratzen amaitu zirenak.

Kondairak dio Sobrarbe eskualdeko kristauak musulmanen erasopean zirela 9. mendean eta Eneko Arista Iruñeko errege beraien laguntzera joan zela[1]. Gerturatzen ari zela, gurutze bat agertu zitzaion zeru urdinean, mairuen posizioa salatzen zuena, eta gurutzeari segika, segada egin zieten Aritzaren nafarrek musulmanei. Ustekabeko erasoa garaipen konpletoa izan zen, eta mairuen odol isuriak gorriz tindatu zuen Soto izeneko arroila. Sobrarbeko bizilagun kristauek erregetzat hartu zuten Eneko Arista orduan. Eta gurutze mirarizkoa Aritzaren ikur bihurtu omen zen[1]. Gudu hartakoa eszena irudikatzen da San Juan de la Peñako Aragoiko errege-erreginen panteoiko karezko erliebe batean (ikus irudia).

 
Eneko Aristaren gurutzearen kondaira. 18. mendeko karezko erliebea. Iruñeko erregea eskuineko zalduna izan liteke.

Erabilpena Aragoin

aldatu
 
Aragoiko armarrian lauki bat dagokio Eneko Aristaren gurutzeari.

Zuritak enblema hobi "Eneko Aristaren Gurutzea" deitzen dio, iruindar errege honengandik bailetorke, Ramiro I.a Aragoikoagandik hasita Aragoiko errege historiko guztiak bere ondorengoak izango liratekeela esanez. Ramiro, Antso III.a Nafarroakoaren seme nagusia zena, 1035ean Aragoiko lehen errege bihurtu zen, urte horretan Aragoiko erresuma heredatuz bere aita hil ondoren. Aragoin Ramiro I.aren seme eta oinordekoa izan zen Antso Ramirez Aragoikoaren erregealdian eginiko txanponen atzealdean, prozesio gurutze bat agertzen da kimu baten gainean eta alboetan loreak dituela, eta Aro Modernoan irudi hau Sobrarbeko artearen enblemarekin lotuko da, bere aitak signum regis bezala erabiltzen zuen gurutzea ez bezalakoa.

Beste tradizio baten arabera, Koroako goi mailetatik bultzatua Petri IV.a Aragoikoa Zeremoniatsuaren erregealditik, hau izan zen errege honen enblema pertsonala, signum regisak edo Ramiro I.ak dokumentuetan erabiltzen zuen sinadura identifikatuz, honetarako gurutze patatu bat erabiltzen baitzuen. Petri IV.aren aginduz halaber, ustez Eneko Arista hiloberatua dagoen San Beturian monasteriora gurutzearen irudia zeraman urrezko zapi bat bidali zen 14. mendean[1].

Ebidentzia historiografikoak

aldatu

Ez dago zelai urdinean agertzen den behealdeko besoa punta zorrotzean amaitua duen zilarrezko gurutze patatuaren existentziaren ebidentziarik XIV. mendea arte. Gainera, kontuan izan behar da Ramiro I.aren garaian oraindik ez zirela seinale armak existitzen, zeinak Frantzian 1120an agertzen diren eta Iberiar Penintsulara XII. mendearen erdialdean iristen diren.

Jakatik gertu dagoen San Juan de la Peña monasterioan, Karlos III.a Espainiakoak XVIII. mendean eraikiarazi zuen Errege Panteoian Aragoiko historiaren ikurrak irudikatzen dira, karezko erliebez egindako lau eszenatan, eta horien artean Eneko Aristaren gurutzearen agerpena erakusten du bigarrenak (ikus irudia).

Armarri hau Aragoiko Autonomia Erkidegoko armarri ofizialeko bigarren kuartelean agertzen da, baita Zaragozako Zalditeriako Errege Maestrantzaren enbleman ere.

Bibliografia

aldatu
  • FATÁS, Guillermo y Guillermo Redondo, Blasón de Aragón: el escudo y la bandera. Zaragoza, Diputación General de Aragón, 1995.
  • REDONDO VEINTEMILLAS, Guillermo, Alberto Montaner Frutos y María Cruz García López, Aragón en sus escudos y banderas, Zaragoza, Caja de la Inmaculada, 2007 (Colección Mariano de Pano y Ruata, 26). ISBN 978-84-96869-06-6.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Pueyo de Araguás. La cruz de Íñigo Arista.» www.elpueyodearaguas.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-10).

Kanpo estekak

aldatu