Guanajuato (Mexiko)
Guanajuato Mexiko erdialdeko hiria da, Guanajuato estatuaren hiriburua eta Guanajuato udalerriaren herriburua. 2010ean hiriak 72.237 biztanle zituen, eta udalerriak 171.709.[1]
Guanajuato | |||
---|---|---|---|
Mexikoko herria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Mexiko | ||
Probintzia | Guanajuato | ||
Alkatea | Edgar Castro Cerrillo (PRI) | ||
Posta kodea | 36000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 21°01′04″N 101°15′24″W / 21.0178°N 101.2567°W | ||
Azalera | 78 km² | ||
Altuera | 1996 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 194.500 (2020) | ||
Metropolia | 171.709 | ||
Dentsitatea | 195 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1546 | ||
Telefono aurrizkia | 473 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | Toledo, Salinas, Ashland, Cuenca (Ekuador), Habana Zaharra, Morgantown, San Miguel de Allende (en) , Tepatitlán de Morelos (udalerria), Santa Fe, Alcalá de Henares, Arequipa, Avignon, Mexiko Hiria, Morelia, Oaxaca, Quebec Hiria, Spoleto, Umeå udalerria, Valparaíso eta Zacatecas | ||
http://www.gto.gob.mx/ |
Mexikoko zilar meatzalde aberatsenetako batean dago. Hiriak arkitektura kolonialeko eraikin bikainak ditu. UNESCOk hirigune historikoa eta meatzeak Gizateriaren ondare izendatu zituen 1988an, Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak izenarekin.[2] Gaur egun, unibertsitateagatik eta bizitza kultural biziagatik ere ezaguna da. Azken horren adibide nagusia da Cervantesen Nazioarteko Jaialdia, Mexiko eta Latinoamerikako bilkura artistiko nagusietakoa.
Geografia
aldatuKokapena
aldatuGuanajuato Mexikoaren erdialdean dago, Mexiko Hiritik 370 kilometro iparraldera.
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Guanajuato) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 31 | 34 | 36 | 38 | 42 | 39 | 36 | 35 | 34 | 33 | 32 | 30 | 35 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 22 | 25 | 28 | 31 | 34 | 29 | 27 | 27 | 26 | 25 | 24 | 22 | 27 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 6 | 8 | 10 | 12 | 15 | 16 | 17 | 16 | 14 | 12 | 6 | 5 | 8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7 | -3 | -1 | 5 | 6 | 9 | 10 | 7 | 6 | 0 | -3 | -6 | 0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 15 | 5 | 0 | 12 | 53 | 174 | 243 | 208 | 138 | 40 | 20 | 15 | 923 |
Iturria: Wunderground Weather, Guanajuato, Guanajuato, México, Batez-besteko tenperatura 2011[3] |
Historia
aldatuHiriaren historia Kolon aurrekoa da. Hastapenetan txitximekarrek Mo-o-ti deitzen zioten, "metalen lekua" esan nahi duena.[4] Beranduago aztekek Paxtitlan izena eman zioten, "lastoaren lekua" esan nahi duena.[4] Gaur egungo izena kuanasï= igel uata= muino hitzen elkarketatik dator, purepetxa hizkuntzan zuzenki idatzia Kuanasïuatu geratzen delarik, hau da, "igelen muinoa".
Espainiarren garai kolonialean garapean handia izan zuen batez ere urre eta zilar meategien ustiapenarekin. XIX. mendean zehar zenbait matxinada garrantzitsu gertatu ziren hirian.
Hirigintza
aldatuHastapenetan, Guanajuato lau auzotan banatua zegoen: Marfil/Santiago, Tepetapa, Santa Ana eta Santa Fe. Gune oso menditsu baten erdian dago eta hiriaren erditik hainbat erreka igarotzen dira. Hori dela eta, arazoa handian izan zituzten mendeetan zehar gertatzen ziren uholdeekin. Horretarako, meatzaritzan zuten ezagutza baliatuz, XIX. mendean erreken uholdeak saihesteko tunel sistema bat egin zuten hirian azpian. Sarbideak ere ez ziren errazak, baina XX. mendean, automobilaren agerpenarekin, arazoa areagotu egin zen eta hiri barneko zirkulazioa asko zaildu zen. Kale horietako asko ez zuten irteerarik eta horregatik gaur egun “Sal si puedes” (irten, ahala baduzu) ezizenez ezagutzen dira.[5]. Arazo hori konpontzeko, eta berriro ere meatzaritza ezagutza baliatuz, lurrazpiko errepide eta kale sistema oso bat eraiki zuten, eta ondorioz, gaur egungo kale gehienak lurrazpian daude garai bateko kanalizazioak baliatuz ere.[5]
Kultura
aldatuGuanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv, vi |
Erreferentzia | 482 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 1988 (XII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
- Cervantesen Nazioarteko Jaialdia
- Guanajuatoko Momiak.
Hiritar ezagunak
aldatu- Jorge Negrete (1911-1953), abeslaria eta aktorea.
- Diego Rivera (1886-1957), margolaria.
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Instituto Nacional de Estadística y Geografía. Guanajuato: datos generales. (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ Historic Town of Guanajuato and Adjacent Mines. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-10-26).
- ↑ http://www.wunderground.com/global/stations/76612.html#History
- ↑ a b Instituto Nacional para el Federalismo y el Desarrollo Municipal. Enciclopedia de los Municipios de México. (Noiz kontsultatua: 2010-3-12).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Leal, Manuel G. (2009). Leyendas de Guanajuato. Guanajuato. Stampart.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Enciclopedia de los Municipios de México: Guanajuato