Alderdi Iraultzaile Instituzionala

Mexikoko alderdi politikoa
PRI» orritik birbideratua)

Alderdi Iraultzaile Instituzionala (gaztelaniaz: Partido Revolucionario Institucional edo PRI)[1] Mexikoko alderdi politiko bat da,[2] Plutarco Elías Calles presidente ohiak Alderdi Nazional Iraultzaile izenpean 1929ko martxoaren 4an sortua. Hirurogeita hamar urtez jarraian, 1930etik 2000ra, herrialdeko alderdi nagusia izan zen. 1988an bere zatiketarik handiena jasan zuen, Korronte Demokratikoa banandu zenean. Zatiketak Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren sorrera eragin zuen.[3]

Alderdi Iraultzaile Instituzionala
PRI logo (Mexico).svg
Datuak
Mota alderdi politikoa
Herrialdea Mexiko
Ideologia liberalismoa, constitutionalism (en) Itzuli eta civic nationalism (en) Itzuli
Kokapen politikoa zentrismo
Jarduera
Kidetza Internazional Sozialista
Agintea
Lehendakaria Alejandro Moreno Cárdenas (en) Itzuli
Idazkari orokorra Carolina Viggiano (en) Itzuli
Egoitza Mexiko Hiria
Historia
Sorrera 1929ko martxoaren 4a

Bederatzi hamarkadatan zehar, alderdiak ideologia ugari izan ditu, askotan presidenteak berak erabakitakoak. Bere hastapenetan, ezkertiar idealak zituen alderdi bezala definitu zen, amaitu berri zen Mexikoko Iraultzak markatua. 1980ko hamarkadan, alderdiari hainbat erreforma neoliberal egin zizkioten, eta erreforma horiek zentro-eskuineko politika gisa identifikatutariko egungo joera eragin zuten: Estatuko enpresen pribatizazioa, Eliza katolikoarekiko harremanak berrezartzea eta merkatu askeko kapitalismoa ezartzea, besteak beste.[4][5]

ErreferentziakAldatu

  1. Berria. [#5377 Estilo Liburua. .
  2. (Ingelesez) La Botz, Dan. (1995). Democracy in Mexico: Peasant Rebellion and Political Reform. , 121 or..
  3. (Gaztelaniaz) «Partido Revolucionario Institucional» Excelsior.
  4. (Ingelesez) Russell, James W.. (2009). Class and Race Formation in North America. University of Toronto Press, 155 or. ISBN 978-0-8020-9678-4..
  5. (Ingelesez) Kopstein, Jeffrey; Lichbach, Mark; Hanson, Stephen E.. (2014-7-21). Comparative Politics: Interests, Identities, and Institutions in a Changing Global Order. Cambridge University Press.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.