Habana Zaharra Kubako hiriburuaren zonalde zaharrena eta historikoa da. Oraindik-orain garai kolonialaren aztarna ugari erakusten ditu, baita garai bateko harresien aztarnak. Harresiak botatzeko lanak 1863an hasi ziren. Habana Zaharrak 5 km² ditu eta Gizateriaren Ondarea da.

Habana Zaharra
La Habana Vieja
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Old Havana and its Fortification System
Kokapena
Herrialdea Kuba
Kubako probintzia Havana Province
Ur-masaFloridako itsasartea
Koordenatuak23°08′09″N 82°21′30″W / 23.13594°N 82.35833°W / 23.13594; -82.35833
Map
Altitudea11 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Azalera4,32 km²
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia204-001
Eskualdea[I]Latinoamerika eta Karibea
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Deskribapena eta berreskurapena

aldatu

Habana hiria historian zehar oso hiri kosmpolita izan da eta, ondorioz, hiriaren antolaketan eta arkitekturan oso estilo eta garai desberdinek tokia aurkitu dute. Espainiako Koroak, britaniarren, frantsesen, estatubatuarren presentziak hiria markatu dute.

Espainiar kolonialismoak arrasto handiak utzi zituen baina XX. mendean zehar estatubatuarrek garai haietako eraikin asko bota zituen itxura neoklasikoaren beste batzuekin ordezkatzeko. Iraultzaren garaipenak, bestetik, eraikinen kontserbazioa mugatu zuen. 1990eko hamarkadan, azkenik, Habana Zaharraren antzinako estiloa berreskuratzeko lan handia eragin zion hiriak. Lan horretan garrantzitsua izan da Oficina del Historiador de la Ciudad edo Hiriaren Historialariaren Bulegoaren eragina. Aipagarria da ere bertako biztanleen lana.[1]

1982an, Unescok Habana Zaharra Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Gaur egun oso zonalde turistikoa eta interesgarria da.

Eraikin nagusiak

aldatu

Hona hemen ezagunenak:

Galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu