Giovanni Gronchi
Giovanni Gronchi (Pontedera, 1886ko irailaren 10a - Erroma, 1978ko urriaren 17a) Italiako 3. presidentea izan zen.
Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen eta hau amaitzean Italiako Alderdi Popularraren sortzaileetako bat izan zen, joera katolikokoa. Kristau-demokraziaren sortzaileetako bat ere izan zen. Industria ministroa (1944-1946) eta Diputatuen Ganberako presidentea (1948-1955) izan zen. Italiako politika ezkerrerantz zabaltzearen aldekoa izan zen. Italiako presidentea izan zen 1955 eta 1962 bitartean. Italiako Errepublika lehen estatuburu katolikoa izan zen.