Gabai (komikia)

komikia

Gabai Euskal Herriko historia kontatzen duen komiki sorta bat da, Rafael Castellanok idatzia eta Steso taldeak marraztua. Lur argitaletxeak argitaratu zuen, 1988tik 1990era, hiruna atal biltzen dituzten zortzi liburukitan. Atalak kronologikoki daude ordenaturik.

Gabai (komikia)
Jatorria
Egilea(k)Rafael Castellano
Argitaratze-data1988
IlustratzaileaJuan Luis Landa eta Jose Angel Lopetegi
ArgitaletxeaLur argitaletxea
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia

Steso marrazkilari talde baten pseudonimoa da, bertzeak bertze, Juan Luis Landa, Jose Angel Lopetegi, Pedro Sestelo, Carlos Varela, Juan Carlos Nazabal eta Gastón Majarenas marrazkilariak biltzen dituena[1]. Parte-hartzaileetako batzuk Kalabaza tripontzia filmaren sorreran izan ziren, eta Ipurbeltz argitalpenaren oinarria zuten[2].

Gabai Euskal Herriko historiari buruzko komikiaren zortzi liburukiak.

Gabai komikiek Euskal Herriko historia lantzen dute, beti metodo berberarekin: Gabai eta Kurtis gazteak amets batean sartzen dira eta Euskal Herriaren pasarte bat bisitatzen dute, bertako protagonista bilakatuz. Lehenbiziko atala historiaurrean kokatzen da eta, azkena, Espainiako Gerra Zibilean.

Atalen laburpena aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

ZBK. LIBURUKIA IZENBURUA GIDOILARIA MARRAZKILARIAK ARGITARATZE URTEA
1 1 Gabai historiaurrean R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Jaun, Azti, Nai eta bertze neandertalen tribuan gero eta gutxiago dira, gaizki elikaturik eta basapiztia handien mende baitaude. Ibaiaren bertzaldean bizi diren Etsaitarren tribuaren inbidiaz dira, bertzeak bertze, sua sortzeko teknika dakitelako eta larrutzeko tresnak dituztelako. Baina azkenean, Etsai izeneko Etsaitar baten igarkizunei jarraituz eta buruari eraginez, Gabai eta Kurtis gazteek lortu dute sua sortzea eta larrutzen duten harri puska zorrotzak egitea. Tribuan, baina, gutxietsiak sentitu dira, eta ihes egitea erabaki dute. Azti, Jaun eta Etsairekin batera Itzal buruzagiaren cromagnonen tribura ailegatu dira. Azken glaziazioaren garaia da, gizakiak leizeetan bizi dira, hildakoak lurperatzen dituzte eta animalia handiak ehizatzen dituzte (mamutak, bisonteak). Aitzitik, azken horrek dakartzan arriskuez oharturik, animaliak etxekotzen saiatuko dira. Halako batean, neandertalen tribuko Nai agertu da, mendeku gosez, eta harengandik ihesi bertze ibai bat zeharkatu eta zibilizazio aurreratuago batera ailegatu dira. Gabaik eta Kurtisek monumentu megalitikoak eraikitzen lagunduko dute, nekazari zein abeltzain arituko dira eta metalgintzan aurrerapenak eginen dituzte.
2 1 Gabai eta burdinezko gizonak R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Brontze Aroaren bukaeran, Gabairen tribuaren ingurura Europa erdialdeko zelta batzuk etorri dira, hallstat kulturakoak eta teknologia aurreratuagokoak. Euskaldunek lan eskua eta burdingaiak dituzte eta zeltek, horiek lantzeko teknikak. Beraz, zelten buruzagiak bere semea Leire euskaldunarekin ezkontzea proposatu du, bi herriak batze aldera. Baina Gabai eta Leire maitemindurik daude eta ihes egiten saiatu dira. Ez dute lortu. Aztik magnetita aurkitu du eta Gabai eta Kurtisi erran die, Leire ezkontzatik libratzeko amarruren bat asma dezaten. Izan ere, burdingintza ikastearen truke euskaldunek ia dohainik egin dute lan zeltendako. Beraz, gauez, eta ikasitako teknikak baliatuz, euskaldunek dozenaka ezpata egin dituzte eta zelten aurkako altxamenduan aise irabazi dituzte kanpotarrak, burdinazko ezpatak magnetitazko armetan itsatsi baitira. // Zenbait urte geroago, Zesar eta Ponpeio erromatar jeneralen arteko gerra zibila ailegatu da Euskal Herrira, hau ere erromatar lurraldea baita. Etsai barduliarra eta Itzal karistiarra, adibidez, legionario sartu dira. Gabairendako albiste txarra dakarte: Leire esklabo gisa saldu dute. Gabai, Kurtis, Jaun, Azti eta Artzai Lapurdum-era joan dira, dirua irabazteko aukeren bila. Harrizko galtzadak, zubiak, karrikak eta bertze ezagutu dituzte han, bai eta erromatar zuzenbidea eta zergak ere. Gabai eskulturagile baten tailerrean hasi da lanean. Han ezagutu du Nai gladiatore euskaldun erromatartua, borroka erronka bat harrian zizelkatzea eskatu baitu. Anfiteatroan, Gabai Nairen kontra borrokatu da, eta irabazi du, baina hil ez duenez ez diote eman garaipeneko saria. Beraz, Gabai eta lagunak zilar bila doan galera batean morroi sartu dira, zilar hori lapurtzeko asmoz. Eta lortu dute, baina etxeko bidean bagauda batzuek kendu diete. Beraz, azkenean, indarrez askatu dute Pompaelon esklabo dagoen Leire.
3 1 Gabai Orreagan R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Iberiako penintsula eta Europa lotzen dituen bide batean bizi dira euskaldunak eta hango eta hemengo armadek behin eta berriz zeharkatzen dute Euskal Herria. 507. urtean bisigodoak barnean daude eta frankoak kanpoan, eta euskaldunek bigarrenekin eginen dute bat lehenbizikoak kanporatzeko. Aitzitik, euskaldunak berandu ailegatu dira Vouilleko gudura, bidean galdu baitira. Txirulek eta Aztik ziria sartu baitiote, Naik pentsatu du hilezkorra dela eta ihesean zebiltzan hiru bisigodo menperatu ditu, bai eta Klodobeo errege frankoaren miresmena lortu ere. Frankoek euskaldunei autonomia emanen diete aurrerago, Baskoniako dukerria sortu ahal izateko. 732. urtean Abd ar-Rahmanen tropak euskaldunen lurraldera ailegatu dira. Gabai eta bertze euskaldun guztiak Eudon dukearen ejerzitoan integratu dira, eta musulmanak Poitiersen garaitu. Aurrerago, Sulaiman Zaragozako waliak Azti kontratatu du, Karlomagnorekin izan behar dituen negoziazioetan interprete lanak egin ditzan. Zaragozakoek Kordobako emirerrirekiko independizatu nahi dute eta horretarako behar dute frankoen enperadorearen laguntza. Zaragozako bidean, Karlomagnoren armadak Euskal Herria zeharkatu eta behar izan duten guztia ebatsi diete euskaldunei. Gainera, horietako batzuk bahitu dituzte, hala nola, Gabai, Kurtis, Ainhoa, Txirul eta Nai. Otsoa dukeak Bagaudari eta mendietako euskaldunei laguntza eskatu die, Karlomagno berriz ere Pirinioak zeharkatzen dituelarik erasotzeko. Berriz ere ziria sartuta, Nairi sinetsarazi diote berriz hilkorra dela, baina indartsuagoa, eta bahituek lortu dute ihes egitea. Baina ihesean Sulaimanen soldaduek harrapatu dituzte. Lepoa moztuko diete, eta Nai izanen da borreroa. Naik, ordea, ez du lan hori egin, eta Karlomagno Zaragozara ailegatu delarik, ez dizkiete ateak ireki, nahiz eta hori zen Sulaimanekin adostua zuena. Bahituak Karlomagnori itzuli dizkiete eta honek, eta bere armadak, Euskal Herrirako bidea hartu dute, europa iparraldera itzuli behar baitute, saxoien altxamenduari aurre egiteko. Bidean, Iruñea suntsitu du. Baina euskaldunek hartuko dute mendekua. 778ko abuztuaren 15ean, Orreagan, Karlomagnoren armadako atzekaldeari eraso diete eta garaipen itzela lortu, baita altxor handia ere.
4 2 Gabai Nafarroako erresuman R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Jaunek Gabairi Iruñeko Erresumaren hastapenak nolakoak izan ziren kontatu dio; nola euskaldunek buruzagi indartsu bat izateko beharra sentitu zuten eta nola Eneko Haritza izeneko Bigorrako batek bere burua aurkeztu zuen. 824. urtean, buruzagi berria Pirinioetara joan da, banukasitarren laguntzarekin frankoei aurre egitera. Orreagako bigarren guduan irabazi die. Garaipen horrek erresuma berriaren zimentuak ezarri ditu. Bitartean, Nairen azpikeria bat dela-eta, normandarrek erregearen anaia bahitu dute. Haritzak, ordea, ez du erreskatea ordaintzeko dirurik, Leireko monasterioa eraikitzera bideratu baitu zeukan gehiena. Beraz, Aztiri eskatu dio Orreagako lehen guduan lorturiko altxorra aurkitzea. Eta aurkitu, aurkitu du. Baina erregeak Nairi eman dio erreskaterako dirua. Hau saiatu da ihes egiten, baina normandarrek harrapatu dute, eta dirua kendu diote, errege oinordekoa askatua baitzuten.// Urteak pasa eta pasa eta Jaunek jarraitzen du morroia izaten. Hori aldatzeko, Aztiri laguntza eskatu dio: zaharragoa izan nahi du. Aztik edabe mgiko bat eman dio, eta Jaun ikaragarri zahartu da. Baina horri esker lortu du Nafarroako erregeen aholkulari nagusia izatea.
5 2 Gabai Antso Indartsuaren gortean R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Atalaren laburpena
6 2 Gabai Santiagorako bidean R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Gabai eta Txirul Donejakue bidea egiten ari diren bi koblakari dira eta haien pentsamenduetako damak musikarekin liluratu nahi dituzte. Bidean Labegerihe jauna ezagutu dute, legenak jota dagoen erromesa. Hark dirua eskaini die bere ordez Santiagora joan daitezen. Txirulek onartu du tratua. nahiz eta jakin badakien ez direla helmugaraino ailegatuko. Laster dirua xahutzen hasiko dira eta horrek Gartzia Almoravit gaztelazalearen soldadu talde baten arreta erakarri du. Dirua lapurtu diete, noski. Gainera, Txirulek hortz bal galdu duenez, ezin du kantatu. Beraz, Gabaik bakarrik egin beharko ditu koblakari lanak, baina oso gaizki kantatzen du. Bitartean, Labegeriheko jaunak laguntza eskatu dio Aztiri, bi koblakarien atzetik joan nahi baitu; ez da haiekin fido. Aztik edabe suspergarri bat eman dio eta abiatu da. Gabai eta Txirul Iruñera iritsi dira, eta han Nabarreriako katedrala eraikitzeko lanetan jarri dituzte, hargin. Bertze aldetik, legenduna harrapatu du Inkisizioak, eta legendundegira itzuli dute, bidetik ateratzea egotzita. Baina Labegerihek handik ateratzea lortu du, aurpegian argizari geruza bat emanda sendatu delako plantak eginez. Nabarrerian, Montagut gobernari aragoizaleak harginak erreklutatu ditu, burgua gotortzeko. Izan ere Juana printzesa Frantziako errege Felipe II.arekin ezkondu denez, San Zernin eta San Nikolas burguetako frankoak harrotuta dabiltza. Erasoka hasi direlarik, Montagutek laguntza eskatu dio Gartzia Almoraviti, elkarrekin frankoei aurre egiteko. Almoravitek Montangut traizionatuko du, baita erailtzeko agindu ere. Aitzitik, bere planak gaizki atera eta frankoek Nabarreria suntsitu dute. Gabaik eta Txirulek ihes egitea lortu eta Santiagorako bidea egitea erabaki dute.
7 3 Gabai eta banderizoak R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Atalaren laburpena
8 3 Gabai eta Azkoiengo Pierres R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Atalaren laburpena
9 3 Gabai, Kurtis, Loiola eta Xabier R. Castellano Lopetegi, Landa, Sestelo, Varela 1988
Atalaren laburpena
10 4 Gabai anbare grisaren bila R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal 1989
Atalaren laburpena
11 4 Gabai eta olagizonak R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal 1989
Atalaren laburpena
12 4 Gabai eta Pierres de Lancre R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal 1989
Atalaren laburpena
13 5 Gabai kondedukearen kontra R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal, Sestelo 1989
Atalaren laburpena
14 5 Gabai eta matxinoak R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal, Sestelo 1989
Atalaren laburpena
15 5 Gabai eta Oihenart R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal, Sestelo 1989
Atalaren laburpena
16 6 Karakaseko konpainia R. Castellano Landa, Nazabal 1989
Atalaren laburpena
17 6 Azkoitiko zalduntxoak R. Castellano Landa, Nazabal 1989
Atalaren laburpena
18 6 Zumalakarregi R. Castellano Landa, Nazabal 1989
Atalaren laburpena
19 7 Santa Cruz apaiza R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal 1990
Atalaren laburpena
20 7 Burdin meatzetan R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal 1990
Atalaren laburpena
21 7 Sabino Arana R. Castellano Lopetegi, Landa, Nazabal 1990
Atalaren laburpena
22 8 Gabai eta "La belle epoque" R. Castellano Landa, Lopetegi, Sestelo, Varela 1990
Atalaren laburpena
23 8 Gabai eta errepublika R. Castellano Landa, Lopetegi, Sestelo, Varela 1990
Atalaren laburpena
24 8 Gabai Euzkadiko guduan R. Castellano Landa, Lopetegi, Sestelo, Varela 1990
Atalaren laburpena

Erreferentziak aldatu

  1. «Komikia Euskal Herrian - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).
  2. (Gaztelaniaz) Azua, Victorino Ruiz de. (1988-04-28). «Comienza la publicación de una historia el País Vasco en 'comic'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-15).

Kanpo estekak aldatu