Magnetita[1] mineral bat da, burdina oxidoz (Fe2+Fe3+2O4) osaturik dagoena. Burdinaren mearik garrantzitsuenetako bat da.[2]

Infotaula de mineralMagnetita
Ezaugarri orokorrak
KategoriaMineral oxidoa
FormulaBurdina(II,III) oxidoa, Fe3O4
Dana sailkapena7.2.2.3
Nickel-Strunz sailkapena4.BB.05
Sistema kristalinoKubikoa
Talde espazial227 talde espaziala
EponimoaMagnesia Prefecture (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaBeltza, grisaxka
HabitoaOktaedrikoa, bikortsu finetik masibora
Gogortasuna
Mohs eskalan
5,5 - 6,5
DistiraMetalikoa
MarraBeltza
Dentsitate erlatiboa5,17 - 5,18

Ezaugarriak

aldatu

Magnetita mineral ferromagnetiko beltza da, burdina oxidoz osatutakoa, espinelaren taldekoa. Haren formula FeO·Fe2O3 gisa idatz daiteke: lehen zatia (FeO) wustita da eta bigarrena (Fe2O3) hematitea. Manganesoa, titanioa, magnesioa, aluminioa edota kromoa ere izan ditzake, proportzio txikiagotan.

Beltza eta opakua da, eta aurpegi ildaskatuak ditu. Distira metalikoa du, eta dentsitate handia.[3]

Era naturalean agertzen den mineralik magnetikoena da. Batzuetan, polaritate magnetikoa izaten du.[3] Ezaugarri hori baliatuz, iparrorratz sinple gisa erabili izan da historian zehar. Garrantzi handiko burdin mea da.

Banaketa

aldatu

Arroka igneo eta metamorfiko ia guztietan ageri da bikor txiki eran. Arroka sedimentario askotan ere aurki daiteke. Zenbaitetan, kontzentraturik agertzen da.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Magnetita. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 31).
  2. Magnetita. ZT Hiztegi Berria, zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 31).
  3. a b c Mineralak Hiztegia. euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2025eko urtarrilak 31).

Kanpo estekak

aldatu