Karl Philipp Schwarzenberg
gudari austriarra
Karl Philipp Schwarzenberg (Viena, 1771ko apirilaren 18a - Leipzig, 1820ko urriaren 15a) Austriako mariskala izan zen. 1809tik 1812ra, enbaxadore izan zen Frantzian. 1812an, Errusiako Kanpainan parte hartu zuen, 13.000 gizonen buru zela. Bohemiako gudarosteko buruzagia zela, Napoleon garaitu zuen Leipzigen, Alemania alderik alde igaro zuen, eta Frantziaraino barneratu zen Suitzatik (1813-1814). 1817an utzi behar izan zuen lana, elbarri geratu baitzen.
Erreferentziak aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Philipp Schwarzenberg |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.