Ireki menu nagusia

Florentino Goikoetxea Beobide (Hernani, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 14a - Ziburu, Lapurdi, 1980ko uztailaren 27a) euskal mugalari eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kide izan zen, Pirinioak zeharkatzen 227 hegazkinlari aliaturi lagundu ziena. Honengatik, Frantziako Ohorezko Legioa jaso zuen, besteak beste.

Florentino Goikoetxea
Bizitza
Jaiotza Hernani1898ko martxoaren  14a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Ziburu1980ko uztailaren  27a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerak mugalaria
Jasotako sariak

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Lehenengo urteakAldatu

Florentino Goikoetxea Hernaniko Altzueta baserrian jaio zen. Donibane Lohizunen zerratoki batean lan egin zuen, eta geroago Urumea ibaian dragatzaile gisa. Laster kontrabandista bezala ere hasi zen. Espainiako Gerra Zibila zela eta Frantziara ihes egin eta Ziburun bizitzen geratu zen, non Kattalin Agirre ezagutu zuen.

Bigarren Mundu GerranAldatu

1941an Frantziako gudua eta gero, Comète sarea sortu zen, naziek okupatutako Europan lurrera botatako hegazkinlari aliatuei Erresuma Batuara ihes egitera laguntzen ziena. Sarea Belgika eta Frantzia okupatuetan hasi, eta handik hegazkinlariak ezkutuan teorikoki neutrala den Espainiara eramatea zen helburu, agente diplomatiko britainiarrengana, Gibraltarretik hegazkinlariak etxeratzen zituztenak. Sareak, beraz, Pirinioak zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu alemaniar zein espainiarrak sahiestuz. Andrée de Jongh, Dédée, Comète sareko sortzaile eta buruetakoa, Florentinorekin harremanetan jarri eta laster Florentinok hegazkinlariak muga zeharkatzen gidatzen hasi zen[1]. Florentinok hegazkinlariak Ziburu eta Donibane Lohizunen jaso eta Urruñatik igaroz Bidasoa ibaia zeharkatzen zuten, San Miguel tren-geltoki ohitik gertu. Horrela, Florentinok 227 hegazkinlari gidatu zituen. Itzulerako bidean Erresistentziako korreoa eta dokumentuak eramaten zituen.

1944ko uztailaren 6an bidai hauetako batean soldadu alemaniarrek Florentino topatu eta lau balaz zauritu zuten. Honezkero, Normandiako Lehorreratzea zela eta, hegazkinlariak beste ihes-bideetatik joaten ziren, baina Florentinok Erresistentziako korreoa eramaten jarraitu zuen. Hala ere, atxilotua izan baino lehen Florentinok korreoa ezkutzatzea lortu zuen. Alemaniarrek Baionako klinikara eraman eta zaintzapean jarri zuten. Hori jakinda, hura askatzeko operazio bat burutu zen, Erresistentziako kide ziren Antoine Lopez, Jules Artola eta Fernand de Greef burutu zutena uztailaren 26an. Okupazioa amaitu arte Florentino Biarritzen ezkutatuta bizi izan zen[2].

Bigarren Mundu Gerraren ondorenAldatu

Bigarren Mundu Gerra eta gero Florentinok hainbat herrialderen kondekorazio eta ohoreak jaso zituen. 1965an frantziar herritartasuna eskuratu zuen eta 1977an Ohorezko Legioko zaldun izendatua izan zen[3]. 1980an Ziburun hil zen.

KondekorazioakAldatu

 
II. Mundu Gerran askatasunaren alde aritu ziren hernaniarrei monumentua Hernaniko Osiñaga auzoan

BelgikanAldatu

Estatu BatuetanAldatu

FrantzianAldatu

Erresuma BatuanAldatu

AitorpenakAldatu

 
Florentino Goicoechea bidea Ziburun
  • 1996n Ziburun Florentino Goicoechea izena daraman bidea inauguratu zen.
  • 2005an Hernanin Florentinoren eta Comète sarean parte hartu zuten beste hainbat hernaniarren omenez monumentu bat inauguratu zen.
  • Urtero Comète sareko lagunek ibilaldi bat antolatzen dute Florentinok muga zeharkatzeko egiten zuen bidea errepikatuz.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz)  Auñamendi Eusko Entziklopedia Florentino Goikotxea Beobide .
  2.   Jiménez de Aberásturi, Juan Carlos (2006) El Camino de la Libertad: Florentino Goikoetxea y otros hernaniarras en la lucha contra el nazismo durante la II Guerra Mundial Hernani: Hernaniko Udala ISBN 84-934193-2-X .
  3. (Gaztelaniaz)  «Florentino Goicoechea» El País 1977-06-05 . Noiz kontsultatua: 2016-09-05 .

Kanpo loturakAldatu