Margarita Borgoinakoa

Margarita Borgoinakoa, (frantsesez: Marguerite de Bourgogne; 1290 aldean - Château Gaillard, Les Andelys, 1315eko abuztuaren 14), Nafarroako (1305-1315) eta Frantziako (1314-1315) erregina ezkontidea izan zen. Aita Roberto II.a Borgoinakoa (1248-1306) eta ama Ines Frantziakoa (1260-1327) zituen.

Margarita Borgoinakoa
Marketa pecet.jpg
Nafarroako erregina ezkontidea


Frantziako erregina ezkontidea

Bizitza
Jaiotza 1290
Heriotza Château Gaillard (en) Itzuli1315eko apirilaren 30a (24/25 urte)
Hobiratze lekua Vernon
Familia
Aita Robert II of Burgundy
Ama Agnes of France, Duchess of Burgundy
Ezkontidea(k) Luis I.a Nafarroakoa  (1305eko urriaren 1a (egutegi gregorianoa), 1305eko irailaren 23a (egutegi gregorianoa) -  1315eko maiatzaren 8a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Burgundy (en) Itzuli
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

EzkontzaAldatu

1305eko irailaren 23an, Corbeilen, Luis I.a Nafarroakoarekin ezkondu zen; ordurako Luis Nafarroako erregea zen, eta 1314an Frantziako errege bilakatu zen. Alaba bat izan zuten, Joana, 1311n jaioa.

HeriotzaAldatu

1314an Margarita -Joana eta Zuria ahizpekin batera- atxilotu zuten, adulterio egiteaz salatua. Adulterioaren salaketa haren koinatak, Elisabet Frantziakoak, egin zuen. Hori zela eta, bere bizitzaren azken bi urteak Les Andelysko Château Gaillarden eman zituen preso; eta hantxe hil zuten estrangulaturik, erregearen aginduz[1].

Istorio hau Maurice Druonek La Reine Étranglée eleberrian agertu zuen.

FamiliaAldatu

 
Margaritaren sigilua
Aitona
  Hugo IV.a
Borgoinako duke
Amona
  Iolanda
Dreuxkoa
Aitona
  Luis IX.a
Frantziako erregea
Amona
  Margarita
Proventzakoa
Aita
  Robert II.a
Borgoinako duke
Ama
  Aines
Frantziakoa
    Margarita Borgoinakoa
Nafarroako erregina
Frantziako erregina

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu