Mons-en-Pévèleko gudua

Mons-en-Pévèleko gudua 1304ko abuztuaren 18an, Mons-en-Pévèle herritik hurbil, gertatutako bataila izan zen. Bertan Frantziako Erresumako eta Flandriako konderriko armadak borrokatu ziren. Filipe IV.a erregea bera izan zen Frantziako armadaburua[1].

Mons-en-Pévèleko gudua
Mons-en-Pévèleko gudua, Charles-Philippe Larivièreren margolana (1839)
Data1304ko abuztuaren 18a
LekuaMons-en-Pévèle (Flandriako konderria)
EmaitzaFrantziaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Frantziako Erresuma Flandriako konderria
Buruzagiak
Filipe IV.a Willem van Gulik
Filips van Chieti
Joan I.a Namurkoa
Indarra
7.200 15.000
Galerak
4.500 4.200

Historia aldatu

XIII. mende amaieran Filipe IV.a Frantziakoaren eta haren basailu Guy de Dampierre, Flandriako kondearen arteko liskarra piztu zen. 1297an Filipek eskualdea hartzeko lehen ahaleginak egin ostean, flandestarrak matxinatu ziren. 1302an, Brujasko matutietako sarraskiak eta Kortrijkeko hondamendiak Frantzia umiliatu zuten. 1304ko abuztuaren 9an Filipe IV.a buru zuen frantziar armada Tournain sartu zen.[1].

Abuztuaren 17an, Mons-en-Pévèlen, frantziarrek flandestar gudarostearekin topo egin zuten. Biharamunean flandestarrek ezustean eraso egin zuten. Baina frantziarrek, erregea han zegoela eta adoreturik, eutsi zieten eta garaipen erabakigarria erdietsi zuten[1].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Bataille de Mons-en-Pévèle Museehistoiredefrance.fr

Kanpo estekak aldatu