Ireki menu nagusia

IzenaAldatu

Izena kokapenarengatik datorkio, Joanes Albretekoa kalea eta Labriteko jaitsieraren artean baitago (Joanes Albretekoa (1469-1516), Nafarroako erregearen omenez).

HistoriaAldatu

1952an eraikia, maila altuenetako frontoien artean ez da oso handia, luzera 36 m baitu, pala motzean eta eskuz pilotan aritzeko egokia. Berriki (2008tik aitzina) erremonte partidak ere izan dira, pilota egokiak baliatuta. 2002ko Munduko Pilota Txapelketarako berritu zuten pilotalekua, eta, nahiz eta edukiera zertxobait murriztu, 1.200 lagunentzako tokia du. Ordura arte, pilotalekua zuria zen, eta lurzorua Portland motako zimenduzkoa, fina eta azkarra. 1986an ere berritua izan zen.

Iruñeko udala da jabea, Nafarroako Pilota Federazioak kudeatu arren. Pilota enpresa eta kluben entrenamendu eta norgehiagoka andana egiten dira Labriten. Halaber, udalak eratutako hainbat kirol zein kultura-ekitaldi ospatzen dira noizean behin, hala nola sanferminetan haurrentzako jaialdiak eta jolasak, mitin politikoak eta bestelako ospakizunak.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu