Garfe

esku huskako pilotako kirol enpresa

Garfe —izen osoa: Promociones Deportivas Garfe S.L.esku huskako pilotako kirol enpresa bat da, 1998an sortua.[1][2] Esku huskako pilotako jaialdiak antolatzea du helburu nagusi.[3]

Promociones Deportivas Garfe S.L.
Motaerantzukizun mugatuko sozietatea
Sektoreaesku huskako pilota
Sorrera1998
EgoitzaCalahorra (Errioxa)
MerkatuakEuskal Herria, Errioxa, Gaztela eta Leon
Webguneahttp://www.garfepelota.com/

Garfeko pilotariek ez dituzte profesional mailako hiru txapelketa nagusiak jokatzen (lau eta erdikoa, binakakoa eta buruz burukoa), txapelketa horiek Aspe eta Baiko Pilota enpresen esku daudelako. Gainera, Garfeko soldatak txikiagoak dira bi enpresa nagusi horietan baino.[4] Eta Garfeko kontratuak ez dira urte osokoak, baizik eta partidak jokatzen diren urteko aldirako soilik: gehienetan, uda garaikoak, apiriletik urrira bitartekoak, nahiz eta garai horretatik kanpo ere batzuetan kontratua egin, partidaren bat jokatzeko.[5][6][4] Aspen eta Baiko Pilotan, aldiz, gehienetan bizpahiru urterako izaten kontratuak (batzuetan urtebeterako; gutxiagotan, lauzpabost urterako).

Horiek horrela, Garfeko pilotariak beste bi enpresa horietan ibilbidea bukatu duten beteranoak izaten dira[7] (hala nola Titin III.a eta Merino II.a, gaur egun; edo, duela urte batzuk, Fernando Arretxe, Patxi Eugi, Mikel Goñi...), edota bi enpresa nagusi horietan sartzerik lortu ez duten gazteak (hala nola Iker Mariezkurrena).[8]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «PROMOCIONES DEPORTIVAS GARFE S.L. - Calahorra - Carreteros, 2 BAJO» www.paginasamarillas.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  2. (Gaztelaniaz) «Promociones Deportivas Garfe Sl» Empresite España, Buscador de Empresas y Negocios de España (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Quiénes somos» Garfe Pelota (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).
  4. a b Magro Eizmendi, Imanol. «Merinoren azal berria» Berria 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  5. (Gaztelaniaz) Leunda, Jon. «La empresa riojana Garfe se ha convertido en la reina de los festivales de verano» GARA 2012-08-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  6. (Gaztelaniaz) Aiestaran, Asier. «Garfe sigue apostando por ser una alternativa seria» GARA 2014-01-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
  7. (Gaztelaniaz) «David Merino se incorpora a la disciplina de Garfe» La Rioja 2018-10-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).
  8. «Iker Mariezkurrena, pilotari berriozartarra: “Gakoa belaunaldiz-belaunaldi pilota transmititzea da, hemengo kirola baita”» Berriozar 2019-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-19).

Kanpo estekak aldatu