Faith Kipyegon
Faith Chepngetich Kipyegon (Bomet, Kenya, 1994ko urtarrilaren 10a) Kenyako atleta da. 1.500 metroko lasterketan urrezko hiru domina olinpiko erreskadan lortu zituen, 2016ko, 2020ko eta Paris 2024ko Joko Olinpikoetan.
New Afrikan aldizkariak Afrikar eragin handikoenen Top 100 zerrendan sartu zuen 2017. urtean[1].
Biografia
aldatu16 urte zituela Munduko gazte mailako Kros txapelketan hartu zuen parte eta bakarkakoan 5. egin ondoren taldekakoa irabazi zuen. Gazte mailan krosak egiten zituen eta 2011n eta 2013an txapelduna izan zen.
Elite mailara pasatu zenean 1.500 metrotan espezializatu zen. Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 21. postuan gelditu zen. 2014. urtean Nassaun jokaturiko Munduko errelebo txapelketatan 4x1.500 metrotan txapeldun izan ziren kenyarrak, munduko errekorra ezarriz gainera, 16:33.58[2]. Urte berean Commonwealth Jokoetan 1.500 metrotako proban urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen[3]. 2017an Diamantezko Liga irabazi zuen 1.500 metrotan, Ligako hiru lasterketa irabaziz (Shanghai, Eugene eta Brusela)[4]. Urte berean Munduko txapelduna izan zen Londresen.
2021. urtean Diamantezko Ligan birritan hobetu zuen bere marka, azkena 3:51.07 Monakon eginez. Historiako laugarren marka onena da[5]. Tokioko Olinpiar Jokoetan berriz ere txapelduna izan zen eta bere markarik onena egin ez arren errekor olinpikoa lortu zuen[6].
Nazioarteko palmaresa
aldatuTxapelketak
aldatuOlinpiar Jokoak | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2012 | Londres ( Erresuma Batua) | 21.a | 1.500 metro | 4:08.78 |
2016 | Rio de Janeiro ( Brasil) | 1.500 metro | 4:08.92 | |
2020 | Tokio ( Japonia) | 1.500 metro | 3:53.11 | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 1.500 metro | 3:51.29 | |
2024 | Paris ( Frantzia) | 5.000 metro | 14:29.60 | |
Munduko txapelketak | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2014 | Nassau ( Bahamak) | 4x1.500 metro | 16:33.58 | |
2015 | Pekin ( Txina) | 1.500 metro | 4:08.96 | |
2017 | Kampala ( Uganda) | Krosa taldeka | - | |
2017 | Londres ( Erresuma Batua) | 1.500 metro | 4:02.59 | |
2019 | Doha ( Qatar) | 1.500 metro | 3:54.22 | |
2022 | Eugene ( AEB) | 1.500 metro | 3:52.96 | |
2023 | Budapest ( Hungaria) | 1.500 metro | 3:54.87 | |
2023 | Budapest ( Hungaria) | 5.000 metro | 14:53.88 | |
Munduko txapelketak (Gazte mailakoak) | ||||
Urtea | Lekua | Domina | Proba | Marka |
2010 | Bydgoszcz ( Polonia) | Krosa taldeka | - | |
2011 | Punta Umbria ( Espainia) | Krosa bakarka | 18:53 | |
2011 | Punta Umbria ( Espainia) | Krosa taldeka | - | |
2011 | Lille ( Frantzia) | 1.500 metro | 4:09.48 | |
2012 | Bartzelona ( Katalunia) | 1.500 metro | 4:04.96 | |
2013 | Bydgoszcz ( Polonia) | Krosa bakarka | 17:51 | |
2013 | Bydgoszcz ( Polonia) | Krosa taldeka | - |
Markak
aldatu- 800 metro – 1:57.68 (Doha, 2020)
- 1.000 metro 2:29.15 (Monako, 2020) - Afrikako errekorra
- 1.500 metro - 3:51.07 (Monako, 2021)
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «100 Most Influential Africans: Ten Kenyans Including CJ David Maraga Listed» Answers Africa 2017-12-07 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Kenya and Jamaica claim world records on opening day of IAAF World Relays» www.insidethegames.biz 1400966160 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Faith Kipyegon: Gold Medalist | Athletes of Kenya» web.archive.org 2016-08-26 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Kipyegon and Hassan light up Diamond League with 1,500m duel on night of power cut in Brussels» www.insidethegames.biz 1504304940 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ «Kipyegon cruises to Kenyan 1500m record in Monaco | REPORTS | World Athletics» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Ingelesez) «Faith Kipyegon wins 1500m gold in Olympic Record» Tokyo 2020 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).