2024ko Udako Olinpiar Jokoak
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
2024ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXIII Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2024an Paris hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Parisen ospatzen direla, 1900ean eta 1924an ere han izan baitziren.
Jokoak 2024ko abuztuaren 2tik abuztuaren 18ra izango dira.
HautaketaAldatu
Paris eta Los Angeles ziren 2024ko jokoak antolatzeko hautagai bakarrak. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ezohikoz 2024ko eta 2028ko jokoen antolatzaileak aldi berean hautatzeko proposamena egin zuen 2017an. Proposamen hau onartutakoan, Paris 2024ko jokoetarako hobesten zutela ulertuta, Los Angelesek 2028ko jokoak antolatzeko akordioa egin zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, Paris 2024ko jokoetarako hautagai bakar bezala utziz.
KirolakAldatu
Kirol berri bat gehituko zaio olinpiar programari, breakdancinga. Bestalde, beisbol/sofbola eta karatea programatik aterako dira.
|
EgoitzakAldatu
Paris Handiko guneaAldatu
- Stade de France: atletismoa, futbola, zazpiko errugbia, itxiera ekitaldia
- Stade Olympique Yves-du-Manoir: belar hockeya
- Paris La Défense Arena: ur-kirolak (igeriketa, waterpoloa)
- Zénith Paris: badmintona, gimnastika (erritmikoa)
- Sena Saint-Denis: ur-kirolak (waterpoloa, jauziak, igeriketa sinkronizatua)
- Le Bourget: tiroa, kirol eskalada
Paris erdialdeko guneaAldatu
- Parc des Princes: futbola
- Stade Roland Garros: boxeoa, tenisa
- Court Philippe Chatrier: tenisa
- Court Suzanne Lenglen: boxeoa
- Court Simonne Mathieu eta aldameneko kantxak: tenisa
- Paris Expo Porte de Versailles: boleibola (aretoa), saskibaloia, mahai-tenisa, halterofilia
- Paris-Bercy Arena: gimnastika (artistikoa, tranpolina), saskibaloia
- Grand Palais: eskrima, taekwondoa
- Concorde plaza: saskibaloia (3x3), breakdancinga, txirrindularitza (BMX estilo librea), skateboardinga
- Jenako zubia: igeriketa (ur irekiak), atletismoa (maratoia, ibilketa), txirrindularitza (errepidea, erlojuaren-kontrakoa), triatloia
- Marteren Zelaia: boleibola (hondartza)
- Grand Palais Éphémère: judoa, borroka
- Hôtel des Invalides: arkularitza
Versaillesko guneaAldatu
- Versaillesko jauregia: hipika, pentatloi garaikidea (eskrima eta igeriketa ezik)
- Le Golf National: golfa
- Élancourt: txirrindularitza (mendiko bizikleta)
- Vélodrome de Saint-Quentin-en-Yvelines: txirrindularitza (pista, BMX), pentatloi garaikidea (eskrima)
Banakako egoitzakAldatu
- Stade Pierre-Mauroy (Lille): eskubaloia
- Base nautique de Vaires-sur-Marne (Vaires-sur-Marne): arraunketa, kanoa
- Stade Vélodrome (Marseilla): futbola
- Parc Olympique Lyonnais (Lyon): futbola
- Nouveau Stade de Bordeaux (Bordele): futbola
- Stade Geoffroy-Guichard (Saint-Étienne): futbola
- Allianz Riviera (Niza): futbola
- Stade de la Beaujoire (Nantes): futbola
- Port de la Pointe Rouge (Marseilla): bela
- Debarcadere Teahupoo (Teahupo'o, Tahiti): surfa
Kirolerako ez diren egoitzakAldatu
- Sena ibaia eta Trocadéro lorategiak: irekiera ekitaldia
- L'Île-Saint-Denis: villa olinpikoa
- Le Bourget: nazioarteko prentsa eta hedabideak