Ireki menu nagusia

Anaitasuna Kirol Kluba Azkoitiko (Gipuzkoa) kirol kluba da, 1934an sortua. Futboleko, areto futboleko eta pilotako sailak ditu. Futbol talde nagusia Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean dabil.

Anaitasuna Futbol Taldea
Ezizena(k) Anai
Sorrera 1934 (85 urte)
Futbol zelaia Txerloia [1]
Azkoitia
(edukiera: 1.000 lagun)
Presidentea Pedro Urdanpilleta
Entrenatzailea Xabier Artetxe
Liga Gipuzkoako Ohorezko Erregionala
2018-19 3.a
Webgunea http://cdanaitasuna.eus/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1934an Azkoitian sortu zenean, herriko hirugarren kluba zen Izarraitz eta Iraurgi taldeen ondoren.

1980tik 1990era Anaitasunak Hirugarren Mailan aritu zuen hamar denboraldiez, eta 1981 eta 1983 Espainiako Futbol Errege Kopan parte hartu zuen.

Berriro 1993 eta 2001ean Hirugarren Mailara igo zuen eta 2012-13 denboraldia ere bertan egin zuen baina azken urteetan Gipuzkoako Ohorezko Erregionalean ibili da nagusiki. 2016an ligako bigarren postua eskuratu zuen eta igoera play-offak jokatuko zituen, arrakastarik gabe. 2017an ordea txapelduna izan da eta 3. mailara igo da.

SailakAldatu

Anaitasuna kirol taldea da eta egun futbol, areto futbola eta pilota sailak ditu. Badaude zenbait sail (xake, mendia edo karate) orain klub independenteak direnak eta Anaitasuna izena dute. Lehen txirrindularitza saila ere bazuen.

UniformeaAldatu

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka urdinak.

Futbol ZelaiaAldatu

Txerloia Futbol Zelaia, Azkoitian dagoena, 1975ean eraiki zuten. 1000 ikusleentzako lekua eta 108x69 metro ditu.

DatuakAldatu

2019-20 denbraldia barne.

Azken denboraldiakAldatu

Denboraldia Maila Emaitza
2004-05 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 14.a
2005-06 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a
2006-07 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 9.a
2007-08 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 12.a
2008-09 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 16.a
2009-10 Erregional Preferentea 1.a
2010-11 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5.a
2011-12 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2012-13 Hirugarren Maila 20.a
2013-14 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 4.a
2014-15 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 5.a
2015-16 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 2.a
2016-17 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 1.a
2017-18 Hirugarren Maila 18.a
2018-19 Gipuzkoako Ohorezko Erregionala 3.a

PalmaresaAldatu

Emakumezkoen taldeaAldatu

Anaitasuna Futbol Taldea (Emakumezkoen taldea)
Liga Euskal Liga
2018-19 11.a
     
 
 
 
Etxekoa
     
 
 
 
Kanpokoa

Anaitasunaren emakumezkoen taldea Euskal Ligan ari da jokatzen.

Urtea Maila Postua
2016-17 Gipuzkoako Erregionala 2.a
2017-18 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2018-19 Euskal Liga 11.a