Antzinako erromatarren izenek arau batzuk jarraitu zituzten, eta pertsonaren estatusaren arabera alda zitezkeen. Gizonezko hiritarrek, emakumezko hiritarrek, libre ez hiritarrek eta esklaboek izendapen sistema ezberdinak erabili zituzten. Horietan, ezagunena Tria nomina delakoa da. Zenbait mendetan, erromatarrek eta Italiako beste herri batzuek nomenklatura-sistema bat erabili zuten, Europako eta Mediterraneo Itsasoko beste kultura batzuek erabiltzen zuten ez bezalakoa, hots, izen pertsonalen eta familiarren konbinazioa. Tria nomina deitu ohi zaion izen forma horri, praenomen, nomen eta cognomen konbinazioa ena. Izatezko erromatar izenaren oinarrizko elementutzat hartu izan direnak, garapen prozesu jarraitu baten ondorioa dira, beti erabili izan ez zen arren, K.a. VII. mendetik K.a. VII. mendearen amaiera arte aurki genezake. Sistema horren zati gisa garatu ziren izenak zibilizazio erromatarraren ezaugarri definitzaile bihurtu ziren, eta nahiz eta sistema bera Erdi Aro Goiztiarrean desagertu zen, eragin handia izan zuen europar deitura praktiketan. Gainera, erromatar izen askok iraun egiten dute hizkuntza modernoetan: Pablo, Mark, Jullien, Mattin, Livia...

Hala eta guztiz ere, Mendebaldeko Historiografian eta Filologian, Tria nominaren hurrenkera, erromatar izen perfektuaren sistema gisa ikusi izan bada ere, kontuan izan behar dugu, batetik, Erromako historia osoaren zati batean besterik ez zela ohikoa izan, eta gizartearen zati batek besterik ezin izan zuela erabili[1] . Gaur egun, horren ezaguna izatearen arrazoia da, aurkitu diren inskripzio gehienak, eta iritsi zaizkigun idazle klasikoetan, sistema hori erabili izan zen mendeetakoak direla, bai eta Inperioaren garai ezagunena, eta prosopografiak gehien landu dituen urteak: Errepublika amaiera eta Goi Inperio garaiak hain zuzen.

Ikuspegi orokorra aldatu

 
Tria nomina idatzita duen hildako baten hilobiko harria. Hilobia Gaius Annius Draco itsas-gizonarena da. gaur egun, British Museumen ikusgai.

Izen pertsonal eta abizen erregularrak erabiltzea izan zen erromatarraren ezaugarria. Europa osoan eta Mediterraneo osoan, antzinako beste zibilizazio batzuek gizabanakoak bereizi zituzten, izen pertsonal bakarrak erabiliz, gehienetan bi osagaiez osatua. Bi elementu edo "gai" izanik, izen horiek ehunka edo milaka konbinazio posible egin zituzten. Baina nomenklatura-sistema nabarmen desberdina sortu zen Italian, izen pertsonala herentziazko abizen batekin lotuta baitzegoen. Denborarekin, sistema hori hedatu egin zen izen eta izendapen gehigarriak sartzeko[1][2].

Izen horietatik, garrantzitsuena nomen gentiliciuma izan zen, edo, besterik gabe, nomen, pertsona bat gen (familia zabala) jakin bateko kide gisa identifikatzen zuen abizen hereditarioa. Horren aurretik praenomen edo "aurre izena" izaten zuen, familia bateko kideak bereizteko balio izan zuen izen pertsonala, hain zuzen. Adibidez, Publius Lemonius izeneko erromatar batek Publius, Lucius eta Gaius Lemonius izeneko seme-alabak izan zitzakeen. Hor, Lemonius da nomena, eta familiako pertsona bakoitza Lemonia gens horretako kide gisa identifikatzen du; Publius, Lucius eta Gaius praenomina dira haien artean bereizteko erabiltzen zuten[2].

Hasierako bi izenez osatutako izenaren jatorria historiaurrean galtzen da, baina badirudi Lazion eta Etrurian gutxienez K.a. 650an ezarri zela[1]. Idatziz, nomenari, eskuarki, filiazio bat gehitzen zitzaion, hau da, pertsona horren aitaren izen pertsonala adierazten zen, eta batzuetan amaren edo beste aurrekari baten izena. Errepublika Erromatarraren amaieran, herritarren hauteskunde-tribu baten izena ere erabiltzen hasi ziren. Azkenik, elementu horien ondoren abizen gehigarriak edo cognomina ager zitezkeen, pertsonalak edo jaraunspenezkoak, edo bien konbinazioa[2].

Adibidea: Lucius Pompeius Quirina tribu Fauentinus.

Lucius praenomen-a da, Pompeius nomen-a, Quirina tribu, bere hauteskunde tribuaren izena, beti pluralean, eta Fauentius cognomen-a da. Kasu horretan ez da filiazioa adierazi, hau da, noren semea den. Horrela izan balitz genitiboan (Noren forma) idatzitako izen baten atzetik filius hitza (edo horren laburdura den f letra edo fil) agertuko litzateke.

Errepublikaren garaian, praenomena eta nomena ziren izenaren funtsezko elementuak; cognomena Errepublikaren hasieran agertu zen lehen aldiz aristokraten artean, baina plebeioek ez zuten maiz erabili, erromatar herriaren gehiengoa osatzen zutenak, hain zuzen, K.a. II. mendera arte. Orduan ere, herritar erromatar guztiek ez zuten cognominarik, eta Errepublikaren amaierara arte cognomena izen ofiziala baino zerbait gutxiagotzat zuten. Aldiz, garai inperialetan cognomenak izen erromatarraren elementu bereizgarri nagusi bihurtu ziren, eta praenomena inoiz guztiz desagertu ez zen arren, bigarren mendetik aurrera izen erromatarraren funtsezko elementuak nomena eta cognomena izan ziren[1].

Emakumeen izenak aldatu

Emakumearentzako izendapen-konbentzioak aldatu egiten ziren. Hasieran, emakume erromatarrek gizonen nomenklatura binominala partekatu zuten; baina denborarekin praenomen delakoa ez zen hain baliagarria izan elementu bereizle gisa, eta emakumeen praenomena pixkanaka baztertu egin zen, edo izen informalaren bidez ordeztu. Errepublikaren amaieran, emakume erromatar gehienek ez zuten edo ez zuten erabiltzen praenomenik. Emakume gehienei bere nomenagatik edo nomena eta cognomenaren konbinazioagatik ezagutu zitzaien. Praenomena beharrezkoa zenean familiak eman ziezaiokeen alaba jaioberriari, eta gizonen praenome-ekin gertatu bezala, inperio garaian erabiltzen jarraitu zen, baina cognomen pertsonalaren ugaritzeak, azkenean, zaharkituta utzi zituen emakumeen praenomenak[2][1].

Garapena eta amaiera aldatu

Inperioaren garaian, aristokrazia erromatarreko kideek hainbat eskema erabili zituzten nomena eta cognomena "irabazteko" edo oinordetzan hartzeko, bai haien maila adierazteko, bai eta haien familia- eta gizarte-loturak adierazteko. Erromatar batzuk izen alternatiboen bidez edo signiaren bidez ezagutuak izan ziren, baina iturri epigrafikoen faltagatik, erromatar gehienen nomenklatura osoa, aristokraziaren artean ere, nekez erregistratu da

Hala, nahiz eta Erromako historian zehar hiru osagaiez konposaturiko izenak ("Tria nomina" delakoa) beti existitu ziren, hiritar gehienek hiru izen izan zituzten aldia nahiko laburra izan zen[1].

Hainbat arrazoirengatik, erromatar nomenklaturaren sistema gainbehera etorri zen mendebaldeko autoritate inperialaren kolapsoaren ondorengo mendeetan. Praenomen delakoa urria izatera iritsi zen IV. mendean idatzitako iturrietan, eta V. menderako antzinako aristokrazia erromatarraren elementu kontserbadoreenek bakarrik atxiki zuten. VI. mendean zehar, erakunde erromatarrak eta gizarte-egiturak pixkanaka erori ahala, nomena eta cognomena bereizteko beharra ere desagertu egin zen. VII. mendearen amaieran, Italiako eta Mendebaldeko Europako herritarrak izen bakarretara itzuli ziren. Baina tria nominaren parte gisa sortu ziren izen asko erabilera horretara egokitu ziren, eta garai modernoetan iraun zuten[2][1].

Jatorria eta garapena aldatu

 
Erromako (Italia) inskripzio hau San Paulo Harresiz Kanpokoa basilikako klaustroan gordetzen da. Tria nomina duen gizon batek bere emazteari eskainitako hilarria da. Bertan emakumearen izena, filiazioa eta cognomena adierazten dira.

Antzinako erromatarren izenek arau batzuk jarraitu zituzten, eta pertsonaren estatusaren araberakoa alda zitekeen. Gizonezko hiritarrek, emakumezko hiritarrek, libre ez hiritarrek eta esklaboek izendapen sistema ezberdinak erabili zituzten. Horietan, ezagunena Tria nomina delakoa da.

Beste kultura batzuetan bezala, Italiako lehen herriek izen bakarra erabili zuten ziurrenik, gero praenomen bihurtuko zutena[2]. Marcus Terentius Varrok idatzi zuen lehen italiarrek izen sinpleak erabiltzen zituztela. Mota horretako izenak ohorezkoak edo handinahikeriaz jarrita, jainkoen, berezitasun fisikoen edo jaiotzaren inguruabarren aipu egiteko goitizen modukoak izan zitekeen[3][2]. Hasierako aldi hartan, izen pertsonalen kopuruak nahiko zabala izango zen, baina izen gehigarriak garatu ahala, kopuru hori murriztu egin zen, oro har[2]. Errepublikaren hasieran, hiru dozena bat latindar praenomina latino erabiltzen ziren; horietako batzuk arraroak ziren jada; patrizioek hemezortzi inguru erabiltzen zituzten[4]. Dozena bat praenomina baino ez zen egon Inperioan, nahiz eta familia aristokratikoek, batzuetan, aurreko praenomina berpiztu zituzten, edo beste batzuk cognominean sartu[2].

Latinez, familia izen gehienak adjektibo atzizki bat gehituz osatu ziren, gehienetan -ius, hitz edo izen baten zurtoinari. Sarritan, horrek lotura-elementu bat eskatzen zuen, hala nola -e-, -id-, -il-, edo -on-. Izen arrunt asko ugazaben gisa sortu ziren; adibidez, Marcius izena praenomen Marcusetik eratorria zen, eta hasieran Marci filius esan nahi zuen, "Marcus-en semea". Sextius, Publilius eta Lucilius praenomina Sextus, Publius eta Luciusetik sortu ziren. Horrek frogatzen du ezen, ondorengo Europako abizenek bezala, izendapenik goiztiarrenak ez zirela nahitaez herentziazkoak, baizik eta nahierara hartu eta baztertu zitezkeela eta belaunaldi batetik bestera aldatu.[2] Patronimiko horiek sortu ziren praktikak ere filiazioa ekarri zuen, eta ondorengo garaietan, nomenak finkatu ostean, nomenenaren atzetik erabili ziren ia beti. Beste nomina batzuk geroago cognomina gisa hartu ziren izenetatik eratorri ziren, hala nola Plancius de Plancus edo Flavius Flavusetik; edo leku izenetatik, hala nola Norbanus herritk (Lazioko herri bat), Norbanus[2].

Azkenean, praenomen eta nomena Italia osoan zabaldu ziren. Hizkuntza eta eskualde desberdinetako nomenak dira askotan ezaugarri bereizgarriak; latinezko nomenak -ius, -us, -aius, -eius, -eus edo -aeus-en amaitzen ziren; Oskoen artean (Italia hegoaldeko herri indoeuropar bat) izenak, berriz, -is edo -iis bukaera izan zuten maiz; Umbrian, -as, -anas, -enas, -inas, eta -arna, -erna, -enna. Oskoen eta Umbriako aldaerak, euren jatorrizko hizkuntzak eraginda, inskripzioetan agertzen dira, literatura erromatarrean, izen horiek latinizatuta egoten baitira maiz[4].

Pertsona askok abizen gehigarri bat edo cognomena gehitu zuten, familia handiagoetako adar ezberdinen artean bereizten laguntzeko. Hasieran izen pertsonalak besterik ez ziren, pertsona baten ezaugarri fisikoetatik, ezaugarri pertsonaletatik, okupaziotik, jatorrizko lekutik edo pertsona bat elkartuta zegoen objektu batetik erator zitezkeenak. Cognomen batzuk pertsona bat familia batetik bestera adoptatzearen ondorioz sortu ziren, edo atzerriko izenetatik eratorri ziren, gizon aske batek praenomen erromatar bat eta nomen bat jasotzen zuenean bezala. Beste batzuek pertsona bati lotutako gertaera garrantzitsuak ospatzeko sortu ziren. Horrelakoak dira adibidez: gizon batek irabazitako borroka baten izena cognomen gisa hartzen zuenean; Aulus Postumius Albus Regillensisek, Regillus lakuaren guduan parte hartu zuen kontsula eta diktadorea izan zen eta Regilllus cognomena hartu zuen guda hartan irabazi ondoren. Irabazitako hiri baten izenetik eratorrita izan zitekeen: Gnaeus Marcius Coriolanus, volskoen Corioli hiria hartu zuen. Balizko gertaera miragarri baten ondoren ere cognomen bat eman zitzaien norbanako batzuei, hori gertatu zitzaion Marcus Valerius Corvus-i (edo Corvinus-i), corvus, belea da, eta elezaharrak zioen bele batek bizia salbatu ziola Corvusi. Gramatikari berantiarrek cognomen batzuk agnomina gisa bereizi zituzten[2].

Nahiz eta hasieran izen pertsonala izan, sarritan hereditario bihurtu ziren, batez ere familia handietan, stirpe izeneko adar desberdinak identifikatzeko balio izan baitzuten. Erromatar batzuek cognomen bat baino gehiago izan zuten, eta familia aristokratikoetan ez zen harritzekoa gizabanakoek hiru izatea; horietako batzuk jaraunsleak eta beste batzuk pertsonalak izan zitekeen. Abizen horiek, hasieran, familia patrizioenak ziren, baina, denborarekin, plebeioek ere hartu zituzten. Hala ere, zenbait gens plebeiar nabarmendu, hala nola Antonii-tarrak (Marko Antonioren familia) eta Marii-tarrak (Gaio Marioren familia), ez ziren inoiz adar desberdinetan banatu, eta familia horietan cognomena salbuespena izan zen[2].

Cognomena Errepublika garaiaren hasieratik ezagutzen da, baina izen informaltzat hartzen zen, eta K.a. II. mendea baino lehenagoko erregistro ofizial gehienetatik kanpo geratzen zen. Errepublikaren lehen mendeetako pertsonaiak oroitzeko idatzi ziren ondorengo inskripzioek ematen dituzte falta diren cognomina haien berri. Aldi berean, eta inskripzio horiek garai berekoak ez direlako, haietan agertzen diren izenen benetakotasuna eztabaidagarria da. Inperioaren garaian, ordea, cognomen-ek garrantzi handia hartu zuten, eta aristokrazia erromatarrak bere gain hartutako cognomen kopurua esponentzialki biderkatu zen[2].

Izen aristokratikoen konplexutasunari batuta, batzuetan, aitaren eta amaren arbasoen nomenklatura osoa konbinatzen zen, eta, ondorioz, pertsona batzuek bi izen oso edo gehiago zituztela zirudien. Izen bikoiztuak edo politikoki egokiek ez ziren izenak alde batera utz zitezkeen eta izenen hurrenkera alda zitekeen, eramaileari ospe handiena emango zioten izen-abizenak nabarmentzeko[1].

K.o. 212an, Karakalla enperadorea zela, Constitutio Antoniana indarrean jarri zen ondoren, erromatar hiritartasuna Erromatar Inperioan bizi diren gizon libre guztiei eman zitzaienean, praenomen eta nomenak galdu egin zuten beren bereizgarritasua hein handi batean, herritar pribatu berri guztiek Marcus Aurelius izena partekatzen baitzuten. Praenomena, eta batzuetan, nomena, pixkanaka desagertu ziren erregsitro publikotik. V. mendean idatzi ziren inskripzioek oso gutxitan ematen dute herritar baten nomenklatura osoa[2][1].

Inperioaren azken mendeetan, nomenklatura tradizionala, batzuetan, izen alternatiboek ordezkatu zuten, signa izenekoek. VI. mendean, Mendebaldean agintaritza zentrala eraitsi zenean eta erakunde erromatarrak desagertu zirenean, nomenklatura erromatarraren forma konplexuak erabat utzi ziren, eta Italiako eta Mendebaldeko Europako herriak izen bakarretara itzuli ziren. Europako nomenklatura modernoa eredu erromatarretik aparte garatu zen Erdi Aroan eta Errenazimentuan.

Praenomena aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Praenomen»

Praenomena benetako izen pertsonala zen, haur baten gurasoek aukeratua, eta dies lustricius, edo "purifikazio egunean", purifikazio erritu baten bidez ematen zitzaiona. Haurra jaio eta, neska b azen, zortzigarren egunean edo, mutila bazen, bederatzigarren egunean ospatzen zen. Normalean, familia bateko haur guztiek izango lukete praenomen desberdina. Nahiz eta ez zegoen praenomen espezifikoaren erabilera murriztuko zuen legerik, gurasoen hautaketa ohituraren eta familia-tradizioaren arabera egite zen. Seme nagusiak aitaren praenomen bera jaso ohi zuen, eta seme gazteenak aitaren anaienak edo beste arbaso maskulino batena. Horrela, praenomen berberak belaunaldi batetik bestera transmititzen ziren familia berean. Horrek familia baten jarraipena belaunaldiz belaunaldi nabarmentzeko balio izan zuen, eta aldi berean, praenomen multzo baten hautaketak gens bat besteengandik bereizteko balio izan zuen. Gens patrizioek, bereziki, aukeratzen zituzten praenomen kopurua mugatzeko joera izan zuten, eta horrek euren gizarte-izaeraren esklusibotasuna indartzen zuen[5].

Jakina, salbuespen asko izan ziren praktika orokor horietan. Seme bat bere amaren ahaide baten omenez izenda zitekeen[6]. Pertsona batzuek hiruzpalau praenomen erabili zituztenez, izen berriak ager zitekeen familia batek hiru edo lau seme baino gehiago zituenean. Gainera, familia patrizio zahar eta eragin handienetako batzuek ohiz kanpoko izenak aukeratzeko ohitura zuten; bereziki, Fabi-tarrak, Emili-tarrak, Furi-tarrak, Claudi-tarrak, Corneli-tarrak eta Valeri-tarrak familiek oso ohikoa ez zen praenomina erabiltzen zuten patrizioen artean, edo erabilera orokorretik kanpo erori zen. Errepublikaren azken bi mendeetan, eta Inperio goiztiarraren azpian, modan zegoen familia aristokratikoentzat praenomina zaharra berraktibatzea[2].

 
Erromako panteoiaren aurrealdeko frisoan, Agripparen izena agertzen da: M.AGRIPPA.L.F.COS.TERTIVM.FECIT . hasiera "M" hizkia, bere praenomen Marcus izenaren laburdura da.

Errepublikaren hasieran hiru dozena bat latindar praenomen erabiltzen ziren, baina hemezortzi bat baino ez ziren ohikoak. Kopuru hori pixkanaka jaitsi zen eta K.o. lehen mendearen bueltan, dozena bat inguru praenomen besterik ez ziren erabiltzen, familia jakin batzuetan erabiltzen ziren beste bakan batzuekin batera[4]. Praenomenen jatorria eta erabilera erromatarrentzako jakin-mina izan zen; De Praenominibus idazlenean, Probuok praenomen zahar batzuk eta haien esanahiak azaltzen ditu[7]. Praenomen gehienak modu jakin batean laburtu ziren, eta oso gutxitan idatzi ziren osorik[4][8], hori argi ikus daiteke gariko inskripzioetan.

Italiako Oscako, Umbriako eta Etruriako hizkuntzetan beste praenomen batzuk erabili zituzten, eta horietako askok ere laburdura erregularrak zituzten. [hitzordua (Italiako herriek erabiltzen dituzten praenomina-zerrendak, ohiko laburdurekin batera, praenomen izenekoan daude.).

Gizon erromatar baten familiako kideak, bezero (clien) eta lagun hurbilek ziren praenomena erabiltzen zuten hura izendatzeko, baina, zirkulu horretatik kanpo, beren izenengatik, cognomenengatik edo praenomen, nomen eta cognomen edozein konbinazioarengatik dei zitekeen, nahikoa baitzen izen bereko beste gizon batzuetatik bereizteko[4]. Errepublikako literaturan, eta kasu formal guztietan, senatari bati deitzen zitzaionean, adibidez hitz egiteko, ohikoa zen praenomen eta nomenena erabiltzea; edo, hori ez bazen aski bere gens bereko beste kide batzuengandik bereizteko, praenomena eta cognomena erabil zitezkeen[2][4].

Inperioaren garaian, praenomen delakoa gero eta nahasgarriagoa bihurtu zen aristokraziaren praktikengatik. Enperadoreek, oro har, Imperator erabiltzen zuten euren praenomen gisa, eta, aldi berean, bere familiak emandako praenomena ere bazuten; baina lehen enperadoreen artean, ohitura izan zen aurreko enperadoreak hurrengoa legalki adoptatzea, eta adoptatu berriak formalki izen berriak hartzen zituen. Julio-Klaudiar dinastiako zenbait kidek bere praenomen originala trukatu eta cognomen bezala erabili zuten, edo cognomen bat jaso zuten jaiotzean praenominenaren ordez. Enperadore batek esklabo talde handi bat emantzipatu zezakeen aldi berean, eta liberto guztiek automatikoki enperadorearen praenomen eta nomena jasotzen zuten.

K.o. I. mendean hasi zen beste praktika arrunt bat: hainbat semeri praenomen bera ematea eta cognomen desberdinak erabiliz bereiztea; bigarren menderako arau bihurtzen ari zen hori, salbuespenaren ordez. Beste praktika nahasgarri bat amaren arbasoen nomenklatura osoa oinarrizko tria nomina-ri gehitzea izan zen; beraz, gizon batek bi praenomen zituela eman zezakeen, bietako bat bere izenaren erdian agertzen zena[1].

Praktika horien eta beste batzuen pisupean, praenomen delakoa gizonen artean bereizteko baliagarritasuna gutxitzen jarraitu zuen, harik eta tradizioaren indarrak bakarrik eragotzi zuen erabat uztea. III. mendean zehar, praenomenak gero eta urriagoa bihurtu ziren erregistro idatzietan, eta IV. mendetik aurrera ohiz kanpo agertu zen. Karakallaren Antoniniar Konstituzioak hiritartasuna onartu zizkien gizon-emakume haien ondorengoek praenomina erabiltzeari erabat utzi ziotela ematen du, eta mendebaldeko inperioaren amaieran, familia erromatar zaharrenek bakarrik jarraitu zuten erabiltzen[2][1].

Nomen aldatu

Sakontzeko, irakurri: «nomen»

"Gentilicium nomen", edo "gentile name",izenekoak herritar erromatar bat gens bateko kide gisa izendatzen zuen. Gens bat, "familia zabala" edo "klan" gisa itzul dezakegu. gens bateko kide guztiek "abizen" (nomen) bera zuten, eta arbaso komun bateko ondorengoak zirela aldarrikatzen zuten. Batez ere Errepublika primitiboan, gens-ek Estatuaren barruan funtzionatzen zuten azpi-estatuak ziren, beren erritu sakratuak betez eta lege pribatuak ezarriz, beren kideentzat lotesleak zirenak, baina ez komunitate osoarentzat[9].

Cognomen aldatu

 
Quintus Fabius Maximus Verrucosus, "Cunctator" izendatua.Maximus Fabi-tarren adar bat zen; Verrucosus cognomen pertsonala zen, goiko ezpainean garatxo bat zuela adierazteko; Cunctator "cognomen ex virtute" bat da; Anibalen aurkako gerlan arabili zuen estrategiak Erromari gerra irabazten lagundu ziolako. Cunctator "geroratzailea" bezala ituzl dezakegu. Militar honen estrategia anibalekin borroka zuzena atzeratzea, geroratzea, izan zen hain zuzen. Estatua Schönbrunn Jauregian, Vienan

Sakontzeko, irakurri: «cognomen»

Cognomena, tria nomina-ren hirugarren osagaia, izen pertsonal gehigarri gisa hasi zen. Ez zen Erromakoa bakarrik, baina Erroman loratu ziren cognomak; Errepublikaren lehen urteetan, aristokrata erromatar batzuek hiru cognomen zituzten, horietako batzuk herentziazkoak, eta beste batzuk pertsonalak[2].

Nomenak bezala, cognomen-ak edozein faktoretatik sor litezke: ezaugarri pertsonalak, ohiturak, lanbideak, jatorrizko lekuak, ekintza heroikoak, etab. Bazen Cognomina klase bat hein handi, Errepublika amaieran gutxi erabilitakoak praenomen arkaikoetan zuen jatorria [10]. Cognomen askok ohiz kanpoko bukaerak zituzten izen latindarra izateko, -a, -o, -io edo -io, eta haien esanahiak sarritan ilunak dira, baita antzinatean ere; horrek erakusten du nola cognomen asko ezizenetatik sortu ziren. Azken finean, latinezko nomen-etan ohikoa den -ius amaiera ez zen erabili K.a. IV. mendera arte erabili. Horrek erraztu egiten du nomenaren eta cognomenaren arteko bereizketa, Mendebaldeko Inperioko azken mendeetara arte[1].

Nomenak ez bezala, aitarengandik semera aldatu gabe transmititu baitzen, cognomen-ak agertu eta ia nahi gabe desager zitekeen. Normalean, eramaten zituzten pertsonek ez zuten eurek aukeratu, irabazi egiten zuten edo besteek ematen zietan, eta horrexegatik cognomen gisa erabili ziren izen ez asko ez ziren oso desiragarriak. Ezbairik gabe, cognomen batzuk ironikoki erabili ziren, eta beste batzuk, berriz, neurri handi batean erabiltzen jarraitu zuten, haien jatorria edozein izanik ere, erabilgarriak zirelako norbanakoak eta familia handien adarrak bereizteko. Cognomen berriak asmatu eta modan jartzen ziren erromatar ezberdinetan[2]

Inperioaren garian, cognomen kopurua izugarri handitu zen. Etxe patriziar nobleenek cognomen bat baino gehiago behin bakarrik erabiltzen bazituzten ere, jatorri eta maila sozial guztietako erromatarrek hainbat cognomen eraman zitzaketen. III. menderako, hori arau bihurtu zen erromatar herritar libreen artean. IV. eta IV. mendeetako idazle batzuk agnomina terminoa erabiltzen hasi ziren cognomen ezberdinak bereizteko[4].

Errepublikaren garai gehienean, praenomen eta nomenen forma binomialaren bidez bereizten ziren pertsonak. Baina praenomek izen bereizgarri gisa zuen balioa galdu zuenez, cognomenek hartu zuten aurrekoen funtzioa, eta gizabanakoak identifikatzeko ohiko modua nomena eta cognomena bilakatu ziren; funtsean, nomenklatura binomialaren forma bat beste batek ordeztu zuen, hainbat mendetan. Modu pertsonalean edo abizen jaraunsle gisa erabil zitekeenez, cognomenak indar handia hartu zuen Inperioaren garaian[1].

Enperadoreek Imperator, Augustus eta Caesar izenak hartu zituzten titulutzat. Inperioaren lehen mendeetan, enperadore gehienak aurreko enperadoreak adoptatu zituzten aurreko enperadorearen izena bereganatzen zuten. Emaitza izan zen enperadore bakoitzak bazituela aurreko enperadorearekin zerikusi handiagoa zuten izen batzuk jaiotako izenekin baino; gainera, cognomen berriak gehitu zituzten borrokatzen eta etsaiak eta lur berriak konkistatzen zituztenean. Gainera, aurreko enperadoreekin lotzeko, haiekiko senditartasun lotura adierazten zuten eta bestalde, jainko batzuen oinordeko gisa aurkezten zuten bere burua. Inskripzio batzuetan, Enperadore batzuk izendatzeko, lerro batzuk behar ziren. Adibidez, Baleareetan dagoen Sant Climent herrian aurkitutako idazkun batean, honela dedikatzen zaio estatu bat Caracalla enperadoreari:

Imperatori Caesari Divi Severi Pii Filio Divi Marci Aurelii Nepoti Divi Antonini Pii Pronepoti Divi Hadriani Abnepoti Divi Traiani Parthici et Divi Nervae Adnepoti Marco Aurelio Antonino Pio Felici Augusto Particho Maximo Britanico Maximo

"Zesar Enperadore (den), Severo jainkotiarraren semea (den), Marco Antonio jainkotiarraren biloba (den), Antonino Pio jainkotiarraren birbiloba (den), Adriano jainkotiarraren hereniloba (den) (eta) Trajano Partiarra jainkotiarraren "semearen bilobaren biloba" den Marco Aurelio Antonino Nerva Pío Zoriontsua Augusto, Partiarra (Partiako konkistatzaile gorena) Maximoa, Britaniarra Maximo (Britiniako konkistatzaile gorena)-ri...[11]

ikusi: Zerrenda:Erromatar enperadoreak

Nahiz eta nomena Erromako nomenklaturan mendebaldeko inperioaren amaierara arte eskatzen zen elementua izan, izen bereizgarri gisa zuen baliagarritasuna murriztu egin zen inperio garaian zehar, zeren eta biztanleriaren zati gero eta handiago batek Flavio edo Aurelio bezalako abizenak (nomenak) baitzituen. Gogoratu behar da Flaviar dinastiak eta Caracalaren konstituzioak boto-eskubideak zituzten herritar berri ugari sortu zituela, eta hiritar berri horiek, hiritartasuna eman zien enperadorearen familia-izena hartu zutela euren familia-izentzat. Horren ondorioz, III. menderako cognomenak izen erromatarraren elementurik garrantzitsuena bihurtu ziren, eta, sarritan, norbanakoak bereizteko balio zuen bakarra. Geroagoko inperioan, cognomenen ugaritzea hain handia izan zen ezen ez zen indibiduo gehienen nomenklatura osoa erregistratzen, eta, kasu askotan, erregistroen bidez iritsi zaizkigun izen bakarrak cognomina dira[1].

Agnomena aldatu

 
Lucius Cornelius Scipio Barbatusen hilobia bere izena inskribatua duela.

Inperioaren azken mendeetan cognomen-ak ugaritu egin zirenez, idazle batzuek agnomen gisa sailkatu zituzten cognomen batzuk.

IV. mendeko Pseudo-Probo esaten zaion idazleak, adibidez, Eszipion Afrikarraren nomenklatura erabiltzen du adibide gisa, eta honela deskribatzen du:

Gizonen izen pertsonala lau motakoa dira, praenomen, nomen, cognomen eta agnomen: 'praenomen-a, adibidez, Publius du, nomena Cornelius, cognomen-a Scipio eta agnomen-a Africanus.

Klase horren barruan, bi cognomen-mota nagusi bereiztu ziren: cognomen ex virtute, eta nomen batetik eratorritako cognomena, gens batetik bestera adoptatutako erromatarren filiazioa adierazteko erabiltzen zena. Izen horiek erromatarren historian zehar existitu ziren arren, garai berantiar hartan bakarrik bereizi ziren beste cognomen batzuetatik[4].

Egungo ikerketa lanetan, nahasmendua egon daiteke cognomen eta agnomen terminoen artean, oinarrian berdinak baitira, eta iturri klasikoetan, berandu arte ez zen agnomen terminoa erabiltzen hasi, gorago aipatu den bezala.

Cognomina ex virtute aldatu

Cognomen ex virtute motako "abizena" edo "goitizena", eramaileari esleitutako gertaera bertutetsu edo heroikoren baten ondorio zen. Erromatarren historia bere ekintzen ondorioz cognomen bat lortu zuten pertsonaiez beteta dago: Aulus Postumius Albus Regillensis Regillus lakuko batailan erromatar armada zuzendu zuena izan zen; Gaius Marcius Coriolanus, Corioli hiria konkistatu zuen; galiar erraldoi bat garitu zuen eta haren torkea eramaten zuen garaipena oroitzeko, Marcus Valerius Corvusek, beste galiar erraldoi bat garaitu zuen bele (corvus) baten laguntzarekin. Adibide ezagunenena, dena den, Eszipion Afrikarraren kasua da: Africanus goitizena irabazi zuen Bigarren Gerra Pubikoan Zaman, Kartago garaitu zuenean.

Adopziozko cognomena aldatu

Adopzioa prozesu komun eta formala izan zen kultura erromatarrean. Haren helburu nagusiak ez zuen zerikusirik haurrei famili ematearekin; bestela desagertu zitezkeen familia lerroen jarraipena bermatzea baizik. Erromaren hasieran, hori oso garrantzitsua zen patrizioentzat, oso estatus eta pribilegio handiak baitzituzten plebearekin alderatuta. Erregeak kanporatu ondoren familia gutxi onartu zirenez patrizioen baitan, plebeioen kopurua etengabe hazi zen bitartean, patrizioak beren aberastasuna eta eragina gordetzeko borrokatzen ziren etengabe. Seme-alabarik ez zuen gizon batek, bere jabetza hartu eta familiaren izena gordetzeko, beste familia bateko seme gazteenetako bat adoptatuko zuen. Denborarekin, plebeioek ere aberastasuna lortu eta estatu erromatarreko ardurak hartu ahala, haiek adopziorako sistema erromatarrean parte hartu zuten[12][13].

Adopzioaren helburu nagusia adoptatzailearen izena eta izaera gordetzea zenez, adoptatutako seme batek adopziozko aitaren praenomena eta nomena ere hartuko zituen beretzat, herentziazko edozein congnomenekin batera, beste edozein semek egingo lukeen bezala. Hala ere, adoptatutako semearen jaiotza-izen osoa ez zen bertan behera uzten. Semearen jatorrizko izena (edo noizbehinka cognomena ere) abizen berri baten oinarri bihurtzen zen, erroari -anus edo -inus atzizki deribatikoa gehituz osatzen zena. Hori gertatu zen Publius Cornelius Scipiok, Luczio Emilio Paulo Mazedonikoren seme bat adoptatu zuenean. Seme horrek Publius Cornelius Scipio Aemilianus izena hartu zuen. Beste adibide Julio Zesarren familian gertatu zen: bere testamentuan, Gaius Julius Caesar diktadoreak bere iloba-biloba zen Gaius Octavius adopzioena hartu zuen eta lehen enperadorea izango zena, Gaius Julius Caesar Octavianus izena hartu zuen[2][4][12].

Filiazioa aldatu

 
César enperadoreak, Marcus Antoninus Pius jainkotiarraren semea, Commodus jainkotiarraren anaia, Antoninus Pius jainkotiarraren biloba, Adriano jainkotiarraren biloba, Trajano, Partiako Konkistatzailea izan zen jainkotiarraren birbiloba, Nerva jainkotiarraren herenbiloba Nerva, Lucius Septimius Severus Pius Pertinax Augustus Arabicus Adiabenicus, bere aberriaren aita, Pontifize Gorena, tribunoaren boterea lau urtez hartu zuen, bere inperioaren zortzigarren urtean, bi aldiz kontsul; eta Marcus Aurelius Antoninus Caesarrek eskainia.

Praenomen izenaz gain, filiazioa izen erromatarraren elementurik zaharrena zen. Nomena jaraunspenezko deitura gisa garatu aurretik jada, ohikoa zen pertsona baten aitaren izena erabiltzea izen pertsonal bereko beste batzuengandik bereizteko, patronimiko gisa; Lucius, Marcus-en semea Lucius, Marci filius zen eta Paulla, Quintusen alaba, Paulla, Quinti filia. Nomen asko horrela sortu zirenziren, patronimiko patetik alegia, eta horrexegatik praenomen gehienek gutxienez antzeko nomen bat dute, hala nola Lucilius, Marcius, Publilius, Quinctius edo Servilius (erro berdina zuten praenomen hauetatik eratorriak: Lucius, Marcus, Publius, Quintus eta Servius). Horiei deitura patronimikoak esaten zaie, jatorrizko eramailearen aitaren izenaren ondorio baitira. Nomena eta cognomena garatu ondoren ere, filiazioa familia handi bateko kideak bereizteko bitarteko erabilgarria izan zen[4].

Filiazioak normalean nomenaren eta edozein cognomen artean idazten zen, eta praenominetarako erabiltzen zituzten ohiko laburdurak hemen ere erabiliz; ondoren, f letra jartzen zenm filius (seme) edo filia (alaba) adieraziz, eta, batzuetan, n. nepos (biloba) edo neptis (biloba) adierazteko. Beraz, S. POSTIMIUS A. F. P. n. ALBUS REGILLENSIS izenak honela ulertu behar da: "Spurius Postumius Albus Regillensis, Aulus-en semea, Publius-en biloba" esan nahi du. Zenbat eta formalagoa izan idazketa, orduan eta belaunaldi gehiago sartzen ziren; PRON edo PRONEP pronepos EDO proneptisi birbiloba zen, ABN edo ABNEP (abnepos edo abneptis) herenbiloba, eta abar. Hala ere, forma luze horiek oso gutxitan sartzen ziren izen baten parte gisa, ez bazen izen aristrokratikoenaten[14].

Filiazioan, kasu bakan batzuetan, amaren izena sartzen zen, eta kasu horretan, gnatus hitza amaren izenari jarraituko zion, filius edo filiaren ordez. Hori oso ohikoa da jatorri etruskoko familietan. Bestalde, emakume ezkonduen izenak, batzuetan, senarraren eta emaztearen izenak izan ziren. N Fabius Q. F. M. n. Furia gnatus Maximus, "Numerius Fabius Maximus, Quintus, Marcus-en biloba, Furiatik jaioa" esan nahi du, eta CLAUDIA L. VALERI UXOR, berriz, "Claudia, Lucius Valerius-en emaztea".

Esklaboek eta libertoek ere filiazioak zituzten, baina kasu horretan aipatzen zena esklaboaren jabea izan ohi zen, aita baino gehiago. Laburdura horien artean daude servus edo serva-rako s. hizkia, eta l. libertus edo liberta adierazteko. Esklabo batek jabe bat baino gehiago izan zitzaken; orduan, izenak jarraian eman zitezkeen. Kasu batzuetan eskalbuek eta libertoek jabearen nomena edo cognomena erabili zuten praenomenaren ordez edo preanomenaz gain. Emakume libertoen izenetan, batzuetan atzekoz-aurrerako "C" bat erabiltzen zuen, praenomen femeninoa esan nahi zuena, Gaia alegia, kasu horretan generikoki edozein emakumeri buruz hitz egiteko erabiltzen zena; eta alderantzizko "M" baten adibide batzuk ere badaude, nahiz eta ez dagoen argi oro har emkumeentzat edo propio emakumeen Marka edo Marcia praenomenarentzt erabili ote zen[15].

Eskaboen eta libertoen filiazioaren adibide bat honako hau litzateke: ALEXANDER CORNELI L. S., "Alexander, Lucius Corneliusen esklaboa". Emantzipatu ondoren, ziurrenik L. CORNELIUS L. L. ALEXANDER izango zen. Alexander, "Lucius Cornelius Alexander, Luciusen libertoa"; ohikoa zen liberto batek bere lehengo jabearen praenomena hartzea, lehendik ez bazuen, eta bere jatorrizko izen pertsonala cognomen gisa erabiltzea. Beste adibide bat SALVAI POMPEIA CN. Ɔ. L. izena litzateke, "Salvia Pompeia, Gnaeus (Ponpeius)-en erta Gaiaren liberta" da. Hor Gaia generikoki erabiltzen da, Ponpeius delakoaren emaztearen izena Gaia izan ala ez. Enperadorearen libertoak AUG. L. -Augusti libertus (Augustoren liberota)- filiazioa izan zezaketen.

Nahiz eta filiazioa Errepublikaren historian zehar eta garai inperialetan ohikoa izan, lege bakar batek ere ez zuen arautu haren idatzizko erabilera. Ohituraz eta komenigarritasunez erabili zen, baina ezezaguna edo baztertua izan zitekeen, idazlearen beharretara egokitzen baitzen.

Tribua aldatu

Errepublika Erromatarraren hasieratik, hiritar guztiak "tribuen batzarra" osatzen zuten tribuetako batean inskribatzen zen. Hori izan zen Erromako Errepublikako hiru batzar nagusietako demokratikoena, herritar guztiek berdintasunean parte har zezaketelako, aberastasuna edo estatus soziala kontuan hartu gabe. Denborarekin, haren dekretuak (plebi scita edo "plebiszituak" izenekoak) lotesleak izan ziren herritar erromatar guztientzat. Enperadoreek batzarreko agintearen zati handi bat usurpatu bazuten ere, tribu bateko kide izaten jarraitu zuten erromatar hiritarrak, eta, beraz, tribuaren izena herritar baten nomenklaturan txertatu zen[16][17][18].

Denborarekin aldatu egin zen tribuen kopurua; tradizioak esaten zuen Erromako seigarren erregea izan zen Servius Tulliusek hogeita hamar tribu sortu zituela, baina horietako hamar suntsitu egin ziren Errepublikaren hasieran. Zenbait tribu K.a. 387. eta 241. urteen artean gehitu ziren, Italiako beste herri batzuk erromatarren kontrolpean geratu baitziren, eta, ondorioz, tribuen kopuru osoa hogeitabostera iritsi zen eta K.a. 88an Gerra Soziala amaieran egindako esperimentu labur batengatik izan ezik, kopuru hori finko mantendu zen. Tribuen izaera nagusiki geografikoa zen, etnikoa baino gehiago; Erroma hiriko biztanle bakoitzak, teorian, lau tribu "hiritarretako" bati esleitzen zitzaizkion; hiritik kanpoko lurraldea, berriz, "landa-tribu" bati esleitzen zitzaion[16][17].

Geografia ez zen faktore erabakigarri bakarra tribua esleitzerakoan; batzuetan, lau hiri-tribuei gizon libreak esleitzea zen helburua, hartara botoak kontzentratuz eta komitia tributan eragina mugatuz. Agian, antzeko arrazoiengatik, probintzialen kopuru handi batek hiritastasuna lortu zuenean, landa-tribu batzuk hobetsi egin ziren izena emateko. Herritarrak ez zuten normalean tribua aldatzen eskualde batetik bestera joaten zirenean; baina zentsoreek hiritar bat zigortzeko ahalmena zuten, landa-tribu batetik bota eta hiri-tribu bati esleitzeko. Azkeneko garaietan, herritar gehienak geografia bazter utzita, edozein tributan zeuden inskribatuta[17].

Hiritar baten tribuaren izena nomenklatura osoaren zati gisa noiz hasi zen erabiltzen ez dago argi. Tribuaren izenak, normalean, filiazioari jarraitzen zaio, eta edozein cognomen baino lehen jartzen da, eta horrek iradokitzen du tribuaren aipamena gehitzen hasi zela, cognomena formalki erabiltzen hasi aurretik, beraz, K.a. II. mendean beranduenez. Hala ere, bai idazlanetan, bai inskripzioetan, tribua askoz gutxiagotan aurkitzen da izenaren beste zati batzuk baino; beraz, tribua idazteko ohitura ez dirudi oso sustraitua egon zenik. Filiazioarekin bezala, ohikoa zen tribuaren izena laburtzea. Bost tribuen izenetarako eta haien laburduretarako, adibidez, Galeria (Gal.), Papiria (Pap.), Esquilina (Esq.), etab[16].

Tribuak adierazten du gizabanakoa erromatar hiritarra dela. Gorago esan den bezala, jatorrian, tribua barruti bat izan zen, herritarrak bizilekuaren arabera bozkatu behar zutelako. Hala ere, tribuko atxikipena oinordeko bihurtu zen eta ez zen finkatzen helbidearen arabera.Tribua filiazioaren ondoren eta cognomenaren aurretik jartzen da. Hogeita hamabost tribu zeuden K.a. III. mendean, lau hiritar (Collina, Esquilina, Palatina, Suburbana) eta hogeita hamaika landa ingurunekoak. Hauek dira:

Laburdura Izena Laburdura Izena
AEM Aem(ilia) PAL Pal(atina)
ANI Ani(ensia) PAP Pap(iria)
ARN Arn(ensia) POL Pol(lia)
CAM Cam(ilia) POM Pom (ptina)
CLA Cla(udia) BPB Pub(Lilia)
CLV Clua(stumina) QVIR Quir(ina)
COL Col(lina) ROM Rom(ilia)
COR Cor(nelia) SAB Sab(atina)
ESQ Esq(uilina) SCAP Scap (tia)
FAB Fab(ia) SER Ser(gia)
FAL Fal(erna) STE Ste(llatina)
GAL Gal(eria) SVB Sub(urana)
HOR Hor (atia) TER Ter(entia)
LEM Lem(onia) TRO Troa(mentina)
MAEC Maec(ia) VEL Vel(ina)
MEN Men(enia) VOL Vol(tinia)
FEB Ouf(entina) VOT Vot(uria)

Adibidez, Zizeronen izen ofiziala, honela idazen zen inskripzioetan: M. TULLIUS M. F. M. N. COR. CICERO zen; hau da, Marcus Tullius Marci Filius Marci Nepos Cicero Cornellia Cicero, itzulita, Marco Tulio, Marcoren semea, Marcoren biloba, Cornelia tribukoa, Zizeron[19].

Erromak lurraldeak konkistatu ahala, lurralde horiek tribu jakin bati esleitzen zaizkio, non lurraldeko biztanle guztiak atxikiko baitira. Nomenklatura hori erabil zitekeen libre jaiotako herritarra izanez gero (latinez, ingenuus).

Emakume hiritarren izenak aldatu

 
Avlia L.F. Secunda = Aulia Secunda, Luciusen alaba.

Urterik goiztiarrenean, praenomen-nomenen nomenklatura binomiala Italia osoan garatu zen, eta gizonek eta emakumeek partekatu zuten[2]. Praenomen gehienek forma maskulinoak eta femeninoak zituzten, baina emakumeentzat arruntak ziren praenomen batzuk oso gutxitan erabili ziren edo ez zituzten gizonek erabili. Gizonen praenomenak bezala, emakumeen izen pertsonalak aldian-aldian laburtu ziren, osorik idatzi beharrean[4][8]. (praenomen artikuluan emakumezkoen praenomenen zerrenda dago.).

Hainbat arrazoirengatik, emakumeen praenomena ez zen kontuan hartu erromatar historian zehar, eta Errepublikaren amaieran, emakume gehienek ez zeukaten praenomenik edo ez zuten erabiltzen. Ez ziren erabat desagertu, eta ez ziren izen pertsonalik gabeko emakume erromatarrak izan; baina Erromako historiako emakume gehienak (idazleen idazlanetan aipatu zirenak), batez ere bere nomen edo cognomenaren bidez izan ziren ezagunak[2].

Beste faktore bat izan zen, seguruenik, praenomena ez zela beharrezkoa familia barruko emakumeak bereizteko. Emakume erromatar bat ezkontzen zenean bere izena aldatzen ez zuenez, bere nomena familiako beste kide bakoitzarengandik bereizteko nahikoa zen. Izen latindarrek forma maskulino eta femenino bereizgarriak zituztenez, nomenak nahikoak ziren alaba bat gurasoengandik eta anaiengandik bereizteko. Beraz, ez zegoen izen pertsonalik beharrik, etxe berean hainbat alab bat baino gehiago egon ezean[1].

 
Vispania Agrippinaren bustoa

Hori gertatzen zenean, praenomena erabil zitekeen, eta maiz erabili zen, ahizpak bereizteko. Hala ere, oso ohikoa zen ahizpak hainbat izen erabiliz identifikatzea. Horietako batzuk praenomina edo cognomina gisa erabil zitezkeen. Adibidez, Publius Serviliusek bi alaba baditu, normalean Servilia Major eta Servilia Minor deituko zaie. Alaba gehiago izanez gero, zaharrenak Servilia Prima edo Servilia Máxima izan zitekeen eta alaba gazteagoak, Servilia Secunda, Tertia, Quarta, etab. Izen horiek guztiak praenomina gisa erabil zitezkeen nomenen aurretik, baina ondorengo Errepublikaren azken urteetan, ohikoa egin zen cognomen pertsonal gisa erabiltzea; izen horiek edozein posiziotan agertzen direnean, askotan ezin da zehaztu praenomen edo cognomen moduan erabiltzen ari ziren[20][8]. Emakumeen praenomen gutxi erabili zen Errepublika berantiarrean, baina Inperio garaian, erabiltzen jarraitu zen beharrezkoa zenean. Italiako beste herrien artean, emakumeen praenomina erregulartasunez erabiltzen jarraitu zen biztanleria erromatartu zen arte. Kultura etruskoan, non emakumeek Erroman edo beste gizarte zahar batzuetan baino estatus sozial askoz handiagoa baitzuten, emakumeei buruzko inskripzioek praenoena idatzita izaten dute ia beti[8].

Emakume erromatar gehienak beren nomenagatik ezagutzen zituzten, baina bereizketa handiagoa behar izanez gero, herritar jakin baten alaba edo emaztetzat har zitezkeen. Adibidez, Errepublika amaierako idazlea izan zen Zizeronek "Annia P. Anni senatoris filia" beti buruz idazten du, hau da: "Annia, Publius Annius senatariaren alaba" [1] . Hala ere, Errepublikaren amaiera aldean, herentziazko nomena izen propiotzat hartu zenez, emakume bat bere cognomenaren bidez izenda zitekeen edo nomen-cognomen konbinazioaren bidez; Lucius Caecilius Metellusen alabari, oro har, Caecilia Metella esaten zioten. Batzuetan, cognomena txikigarri bat izan zitekeen, hala nola Agrippina (Agrippinaren alaba) edo Drusilla (Drusoren alaba)[2].

Izen atzerritarrak aldatu

 
Arabako Bibat museoan dagoen hilarria. Hildakoaren Tria Nomina (Marcus Porcius Tonius), tribua (Quirina) eta filiazioa (Ausci fi(lius)) adierazten dira. Aitaren izena indigena da: Auscus (edo Ausco?, Auskien lurraldekoa?)

Erromatarren lurraldea Italiatik haratago hedatu zen heinean, atzerritar askok hiritartasun erromatarra lortu zuten eta izen erromatarra hartu zuten. Sarritan tropa auzxiliarretako soldaduak izaten ziren, edo Erromari atxikitako hiri edo herri beten buruzagiak. Normalean, hiritar berriak bere patroiaren praenomen eta nomena hartuko zituen, hura adoptatu edo askatu zuen pertsonarena, edo bestela hiritartasuna lortzea eskura jarri zion pertsonarena. Baina gizabanako horietako askok jatorrizko izenen zati bat gorde zuten, gehienetan cognomen gisa. Hori bereziki egia izaqn zen greziar jatorriko herritarrentzat. T. Flavius Aristodemus edo GAIUS JULIUS HYGINUS bezalako izen bat pertsona horien tipikoa litzateke. Forma aldetik izen horiek ezin diren bereizi liberatuen izenengandik[2].

Caracallak K.o. 212an aldarrikatutako Antoniniar Konstituzioa izan zen, agian, inperio osoan bizi ziren ez-herritarrei eskubideak emateko egin zen dekretu inperial askoren artean zabalena. Hiritartasuna inperioko biztanle aske guztietara zabaldu zuen, eta guztiek Marcus Aurelius izena hartu zuten, enperadorearen praenomen eta nomen ondoren. Emaitza izan zen inoiz praenominarik izan ez zuten pertsona askok formalki izen bera zutela. Era berean, "erromatar berri" askok berehala baztertu zuten praenomena, eta ez zioten nomenari kasurik egin, formaltasunak hala eskatzen zuenean izan ezik. Horren ondorioz, herritar horiek hartutako cognomena, beren jatorrizko izen ez-latinoak barne, beren nomenklaturaren zatirik garrantzitsuena bihurtu zen[1].

Emakumeak praenomen-ik erabiltzen ez zuenez edo ez zuenez, emakume baten libertoak emakume horren aitaren praenomena hartzen zuen, eta praenomenean, libertus hitzaren ondoren, buruz beherako C bat erabili zezakeen.

Esklaboen izenak aldatu

 
Umetxo baten hileta bustoa. Oinarrian hau irakur daiteke: Martial gozoarentzat, etxean jaiotako esklabua, bi urtez, hamar hilabetez eta zortzi egunez bizi izan zena. Tiberius Claudius Vitalisek monumentu hau egin zuen beretzat, ondo merezita. J. Paul Getty Museoan ikusgai.

Garai arkaikoetan, banakako izenak ez ziren esklaboentzat. Legez, esklaboak objektutzat hartzen ziren eta. Ondorioz, esklabo arkaikoen izenak sortu ziren, jabearen izen pertsonala, familiaren aita eta "puer" hitza (haurra, semea) konbinatuz: Gaipor, Lucipor, Marcipor, Publipor, Quintipor, Naepor (Gnaeus + puer), Olipor (Olos - Aulus izen pertsonalaren forma arkaikoa).

Esklabotzaren garapenarekin, esklaboentzat izen pertsonala ematearen beharra sortu zen. Gehienetan, libre zirenean zuten izena gordetzen zuten. Sarritan, jatorri grekoko izenak zituzten: Alexander, Antigon, Hippokrat, Diadumen, Museus, Phelodespot, Philokal, Philonik, Eros eta beste batzuk. Batzuetan izen grekoak ere ematen zitzaizkien esklabo barbaroei.

Esklabo baten izenak bere jatorria edo jaioterria adieraz zezakeen ere: Dacus, Daziakoa; Corinthus - korintoarra; Siro, Siriako natiboa; Gallus, galiarra; Frigius, frigiarra, etab. Inskripzioetan Peregrinus - atzerritarra, ez hiritarra, esan nahi duena- izeneko esklaboak ere aipatzen dira[21].

Inskripzioetan, esklaboak izen bakarra du, ondoren, jabearen izena genitiboan erabiltzen du eta servus (esklabu) hitza gehitzen du. Esklaboak jabe batetik bestera transferitu badira, esklaboak -anus-etan bukatutako bigarren izena du, hau da, transferitu dion jabearen izena. K.o. I. mendearen amaieran esklabo estatusa alde batera uzteko ohitura zabaltzen da.

Libertoak aldatu

Libertoek ere badute tria nomina: praenomen, nomen eta cognomen. Praenomen-a eta nomen-a bere patroiarenak (jabe ohiarenak) dira eta cognomen-a, aldiz, garai bateko euren esklabo izena. Liberto izaera adierazteko hitza edo laburdura nomen eta cognomen-aren artean kokatzen zen: patroiaren praenomen izena genitiboan deklinatzen zen eta ondoren libertus laburdura jartzen zen, adibidez: M(arcus) Tullius M(arci) lib(ertus) Titoa; itzulita: Marcus Tullio Marcoren libertoa, Tito. Libertoa enperadorearen esklabo ohia denean, praenomen-aren ordez Aug(usti) edo Caes(aris) n(ostri) l(ibertus) edo l(iberta) formula erabiltzen da. K.o. II. mendearen amaieran liberto-estatusa alde batera uzteko ohitura zabaltzen da.

Ondorengo garapenak aldatu

Izen bikoitzeko eta izen anitzeko nomenklatura aldatu

Goi Inperioan, aristokrazia berria bi nomen edo gehiago hartzen hasi zen, "nomenklatura bitarra edo bikoitza" deitu zaion praktika[22]. Izen batean amaren jatorri bereizia sartzeko nahiaren ondorioz sortu zen ohitura hori. Batzuetan, jabetza jaraunsteko, pertsona betek bere testamentuan bere ondarea jasoko zuenari eskatzen zion baldintza baten ondorio ere izan zen[23]. Adibidez, K.o.118/9, Gaius Bruttius Praesens Lucius Fulvius Rusticus kontsul prefektuak izen bat du, tria nominaren bi multzo estandarrez osatua: bera zen Lucius Bruttius baten seme naturala, eta bere amaren aldeko aitonaren izena gehitu zion, Lucius Fulvius Rusticus[23].

Pedigri ospetsu bat edo beste lotura batzuk islatzeko, aristokraziak nomenklatura bitarraren kontzeptua zabaldu zuen, gizabanako baten aitaren eta amaren ondorengotzaren beste izendapen batzuk sartzeko[23]. Ez zegoen mugarik gehi zitezkeen izenen kopuruarentzat (polinomia izenaz ezagutzen dena), eta, adibidez, K.o. 169 urteko kontsulak (zeinari normalean Q. Sosius Priscus deitzen zaion) zortzi izen zituen, hiru belaunalditako pedigri konplexu bat islatzen duten hamalau nomina-multzokoak[23].

Cognomenak Praenomena ordezkatu zuen aldatu

Praenomena delakoa, sistema klasikoaren ere, ez zen ia inoiz bereizgarria izan, haietako gutxi baitzeuden eskura[24]. Errepublika berantiarraren eta K.o. II. mendearen artean, praenomen delakoa gero eta gutxiago erabili zen, eta azkenean erabat desagertu zen[22]. Aristokrazia senatorialaren artean ere, K.o. 300. urte inguruan, bitxikeria bihurtu zen[22]. Neurri batean, familia bateko gizonezko guztiei praenomen bera emateko joeraren bidez gertatu zen hori; hala, fosilizatu egiten da praenomen/nomen konbinazio berezi bat, eta praenomen delakoa ez da batere bereizgarria. Adibidez, Vespasiano enperadorearen familiako gizon guztiek Titus Flavio konbinazioa zuten[25].

Cognomenak, beraz, Vespasioren familian bezala, banakoentzako bereizketa-funtzioa hartu zuten orduan; hori gertatu zenean, cognomenak praenomaren lekua hartu zuten etxe barruan. Ondorioz, bi izen erabili ziren ingurune publiko formalerako, baina praenomen + nomen ordez, nomen + cognomen bihurtu zen[25].

Caracallako ediktua aldatu

Antoniniar Konstituzioarekin 212an, Caracalla enperadoreak erromatar hiritartasuna eman zien inperioko biztanle libre guztiei. Pertsona bat herritar bilaktzen zenean, izen erromatar bat hartzeko ohitura aspaldikoa zen[26]. 212. urteko hiritatasun emakida masiboarekin, herritar berriek "Aurelius" izena hartu zuten Caracallaren mesedez aitortzeko (enperadorearen izen osoa Marcus Aurelius Severus Antoninus Augustus zen, Aurelius beraz, bere nomena zen)[25]. Aurelius, berehala, ekialdeko nomen arruntena bihurtu zen eta mendebaldeko bigarren arruntena ("Julius"en ondoren).[27] Inperioaren kontrola III. mendearen amaieratik hartu zuen elite agintari berriaren jatorriaren aldaketa bere izenetan ikus daiteke: Gallienus eta Dioklezianoren arteko hamaika enperadoreetatik zazpik (Claudio Gothicus, Quintillus, Probus, Carus, Carinus, Numeriano eta Maximian) "Marcus Aurelius" izena zuten[28].

Hispanian ez zen hori gertatu, Flaviar dinastiaren garaian, Hsipaniako hiri askori latindar hiritartasuna eman baizitzaien, eta ordutik, herritar asko erromatar hiritar ziren edo denborarekin bilakatu ziren.

Praenomina ez zuten onartu herritar berriek, erromatarren "zaharren" artean zegoen gainbehera islatuz, baina mendebaldean izen berriak erromatarren praktiken oinarri berean formulatu ziren[26][27]. Ekialdean, ordea, herritar berriek beren "Aurelius" izena jarri zuten beren izen ez-erromatarraren eta patronimikoaren aurretik[27]. Azken batean, "Aurelius" izenaren nonahikotasunak esan nahi zuen ezin zuela benetako izen bereizgarri gisa funtzionatu, eta, batez ere, edozein izeni erantsitako herritartasun-ikur bihurtu zen[27].

Ohiko nomen ordezkatua aldatu

Nahiz eta luzaroan nomen bat beharrrezkoa zen gai ofizialetarako, eta, inperioko eta Italiako eskualde isolatu batzuetan, nomena VII. mendean erabili bazen ere, III. menderako nomen oro har ez erabiltzen izena idazterakoan (enperadoreen kasu barne).

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g h i j k l m n o p q Benet Salway, (1994). "What's in a Name? A Survey of Roman Onomastic Practice from c. 700 B.C. to A.D. 700", in Journal of Roman Studies, 84 lib., 124–145 or.
  2. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y Oxford Classical Dictionary, 2. argitaraldia (1970), "Names, Personal."
  3. Gaius Titius Probus, De Praenominibus, epitome by Julius Paris.
  4. a b c d e f g h i j k Harper's Dictionary of Classical Literature and Antiquities, Second Edition, Harry Thurston Peck, Editor (1897), "Nomen."
  5. Realencyclopädie der Classischen Altertumswissenschaft.
  6. Sextus Pompeius Festus, epitome of Marcus Verrius Flaccus, De Verborum Significatu, s.v. "Numerius."
  7. Gaius Titius Probus, De Praenominibus, epitome by Julius Paris.
  8. a b c d Mika Kajava. 1994. Roman Female Praenomina: Studies in the Nomenclature of Roman Women, ISBN 951-96902-1-2
  9. Oxford Classical Dictionary, 2nd Ed. (1970), "Gens."
  10. George Davis Chase, "The Origin of Roman Praenomina", in Harvard Studies in Classical Philology, vol. VIII (1897).
  11. (Gaztelaniaz) De Nicolás Mascaró, Joan C.. (1983). Inscripción dedicada al emperador romano Caracalla en los años 211-214 en tierras de Sant Climent.. (Noiz kontsultatua: 2023-08-02).
  12. a b Harper's Dictionary of Classical Literature and Antiquities, Second Edition, Harry Thurston Peck, Editor (1897), "Adoption."
  13. Oxford Classical Dictionary, 2nd Ed. (1970), "Adoption."
  14. James Chidester Egbert, Jr., Introduction to the Study of Latin Inscriptions (American Book Company, 1896).
  15. George Davis Chase, "The Origin of Roman Praenomina", in Harvard Studies in Classical Philology, vol. VIII (1897).
  16. a b c Harper's Dictionary of Classical Literature and Antiquities, Second Edition, Harry Thurston Peck, Editor (1897), "Tribus."
  17. a b c Oxford Classical Dictionary, 2nd Ed. (1970), "Tribus."
  18. Harper's Dictionary of Classical Literature and Antiquities, Second Edition, Harry Thurston Peck, Editor (1897), "Comitia."
  19. «Marcus Tullius Cicero» TheFreeDictionary.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
  20. George Davis Chase, "The Origin of Roman Praenomina", in Harvard Studies in Classical Philology, vol. VIII (1897).
  21. (Ingelesez) «Ancient Roman names - Legio X Fretensis» x-legio.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-26).
  22. a b c Salway, 131 or.
  23. a b c d Salway, 132 or.
  24. (Ingelesez) Flower, ed. The Cambridge Companion to the Roman Republic. Cambridge, UK ; New York : Cambridge University Press.
  25. a b c Salway, 130. or.
  26. a b Salway, 133 or.
  27. a b c d Salway, 134 or.
  28. Salway, 136 or.

Bibliografia aldatu

  • (Gaztelaniaz) Andreu Pintado, Javier (koord.). (2009). Fundamentos de la Epigrafía Latina.. Madril: Liceus, Servicios de Comunicación y Gestión.
  • (Frantsesez) Cagnat, Rene. (2008). Cours d'Épigraphie Latine.. (4. argitaraldia) Iruñea: Analecta, Ediciones y Libros. ISBN 9788495283979..
  • (it) Calabi Limentani, I. (1991). Epigrafía Latina. (4. argitaraldia) . Milan: Cisalpino. 135-148 orr. ISBN 88-205-0627-0.
  • Corbier, P. (2004). Epigrafía Latina. Granada: Granadako unibertsitatea. 37-45 orr. ISBN 84-338-3150-X.
  • Hacquard, G. (1995). Guía de la Roma Antigua. Palas Atenea. ISBN 9788478170227.
  • Syme, R.. (1958). «Imperator Caesar: A Study in Nomenclature» Historia: Zeitschrift für Alte Geschichte 7 (2): 172-188..
  • Susini, G.C. (1982). Epigrafía Romana. Erroma: Societa editoriale jouvence. a.r.l. 105-110 orr.
  • Lopez Barja, P. (1993). Epigrafía Latina. Santiago de Compostela: Tórculo Ediciones. 41-65 orr.
  • Stephanie M. Pope, Patricia E. Bell, Stan Farrow, Richard M. Popeck, Anne Shaw. (2002). Cambridge Latin Course, Unit 3. Cambridge University Press Student Edition, ISBN 0-521-78230-9
  • Liberati, Anna Maria eta Bourbon, Fabio. (2004). Ancient Rome, History of a Civilization that ruled the World. Barnes and Noble Press. ISBN 978-0760762349
  • Nuorluoto,Tuomo. (2021). Roman Female Cognomina. Studies in the Nomenclature of Roman Women. Uppsala Universitet. ISBN 978-91-506-2858-6
  • Hays, Jeff (2018). "Language in the Roman Empire" Facts and details.

Kanpo estekak aldatu