Gaio Martzio Koriolano

Gaio Martzio Koriolano, K.a. V. mendekoa, orohar Koriolano bezala ezagutua, volskoen aurkako gerraren garaiko erromatar jeneral bat izan zen. K.a. 493an, Korioli volskotar herria konkistatu zuen, bere ezizena eman ziona.

Gaio Martzio Koriolano
Wilhelm Wandschneider - Coriolan in Plau am See.jpg
Bizitza
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Anzio (en) Itzuli
Familia
Ama Veturia
Ezkontidea(k) Volumnia
Jarduerak
Jarduerak Ancient Roman politician (en) Itzuli eta Ancient Roman military personnel (en) Itzuli

Bere despotismoagatik eta plebeari garia banatzea debekatu izanagatik, Erromatik erbesteratua izan zen, volskoen ondoan babestuz, menderatu egin zituenak. Bere aberriaren aurkako mendeku gisa, Erromaren aurka armetan altxarazi zituen.

Hiriaren atarian bere amak berak geldiarazi zuen, Veturia izenekoa, baita bere emazte Volumniak ere, nortzuk erretiratzeko konbentzitu zuten. Erretiratze honen ondoren, volskoek traidoretzat hartu eta hiltzera zigortu zuten.

Egungo historialariek, Koriolano, pertsonaia mitikotzat hartzen dute, beharbada, erromatar eta volskoen arteko borroken gertakariak justifikatzeko sortua.

Deskribatutako jazoera hauek, William Shakespeare idazle ingelesak idatzitako izen bereko tragedia bat inspiratu zuten.

Kanpo estekakAldatu