Marko Aurelio Klaudio Gotiko (latinez: Marcus Aurelius Claudius Gothicus; 214ko maiatzaren 10 - 270eko urtarrila), erromatar enperadorea izan zen 268tik hil zen arte.

Klaudio Gotiko


Erromatar enperadorea

268ko iraila - 270eko urtarrila
Galieno - Aureliano
Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaSremska Mitrovica214ko maiatzaren 10a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaSirmium270eko urtarrila (55/56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Lantokia(k)Antzinako Erroma
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Erromako erlijioa

Haren jatorria ez dago garbirik. 268ko irailean godoak garaitu zituen jeneral erromatarra zen Klaudio. Hilabete horretan ere tronua eskuratu zuen, Galieno, aurreko enperadorea, egoera ezezagunetan hil baitzen. Klaudiok, halere, boterea eskuratutakoan, Galienoren familia bizirik utzi zuen. Erromako etsaiekin ez zen hain errukior. Hori zela eta, ospe handia lortu zuen.

Agintean

aldatu

Garai horietan, Erromatar Inperioa arrisku bizian zegoen. Latzena godoen inbasioa izan zen. Haien kontra, garaipen handiena eskuratu zuen. Erromako kondairan handienetako bat. Enperadore izatekoa zen Aurelianorekin batera zalditeria gotikoa suntsitu zuen Naissus batailan. Gotiko goitizena jaso zuen horregatik. Godoak Danubioren bestaldera eraman zituen, eta mende bat beranduago arte ez zuten berriro arazorik eman.

Aldi berean, beste germaniar batzuek, alamaniarrek, Alpeak zeharkatu zituzten. Benacus lakuko batailan garaitu zituen Klaudiok. Hortik Galietako Inperioa eraso zuen. Hispania eta Rodano ibaiaren gaineko kontrola berreskuratu zuen. Lortutako garaipenek Aurelianoren Galietako Inperioa bukaerara eraman zuten.

Nolanahi ere, Klaudiok ezin izan zituen galdutako lur guztiak berreskuratu. Bandaloen kontrako kanpaina prestatzen ari zela, izurrite batek hil zuen 270ko urtarrilean. Zendu baino lehen Aureliano izendatu zuen enperadore, nahiz eta Kintilo anaiak bolada batez boterea hartu zuen.

Erromako Senatuak jainkotu zuen Klaudio, III. mendeko bakanetako bat.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Klaudio Gotiko