Erromatar zentsore
Antzinako erromatar zentsorea (latinez: censore) Antzinako Erroman, hiritarren eta haien ondasunen errolda egiteko ardura zuen bi goi kargudunetako bakoitza. Bost urtez behin aukeratzen zituzten –hasieran patrizioen artean biak, geroago haietako batek plebeioa izan behar zuen–. Senatarien eta zaldunen zerrenda egitea eta hiritarren jokabide morala begiratzea zituzten, besteren artean, beren egitekoak. Kargua K.a. 435. urte inguruan sortu zen eta Augustoren garaian desagertu zen.

Apio Klaudio Zeko zentsore ezaguna izan zen Erromaren historia.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-17 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- "Censor". Oxford Classical Dictoinary.
- William Smith, D.C.L., LL.D. (1875) "Censor". A Dictionary of Greek and Roman Antiquities, Londres : John Murray.
- Remacle, Philippe; Renault, Philippe; Fournier, François-Dominique; Murcia, J. P.; Vebr, Thierry eta Carrat, Caroline. 2003. "Le censeur". Institutions. L'antiquité grecque et latine. Du moyen âge.