Ireki menu nagusia

Erromatar Errepublika berantiarra Erromatar Errepublikaren hondarreko aldia da, 100 azken urteak gutxi gorabehera, non Errepublika sistema moduan porrot egin zuen. Izan ere, ospe handiko pertsonaien arteko ika-mikek eta borrokek gerrez betatako mendea eragin zuten.

Errepublika berantaren mugak ez dira oso argiak. Nolanahi ere, hasiera ohikoena k.a. 133 urtea da, Grako anaiek (Tiberio Grako eta Gaio Grako) Optimates izeneko noblezia zatiari, noblezia atzerakoienari hain zuzen ere, aurre egin ziotenean. Bukaera Erromatar Inperioaren sorrerak markatu zuen.