Emmanuel-Joseph Sieyès

Emmanuel Joseph Sieyès» orritik birbideratua)

Emmanuel-Joseph Sieyès (Fréjus, Var, 1748ko maiatzaren 3a - Paris, 1836ko ekainaren 20) elizgizon, politikari eta saiakeragile frantziarra izan zen.

Emmanuel-Joseph Sieyès

(1817)
seat 31 of the Académie française (en) Itzuli

1803ko urtarrilaren 28a - 1816ko martxoaren 21a
Jean Sylvain Bailly - Gérard de Lally-Tollendal
Sénat conservateur (en) Itzuli lehendakari

1799ko abenduaren 27a - 1800ko otsailaren 13a - François de Barthélemy
Frantziako direktore

1798ko ekainaren 17a - 1799ko azaroaren 10a
Jean-Baptiste Treilhard
Bostehunen Kontseiluako lehendakari

1797ko azaroaren 21a - 1797ko abenduaren 20a
François-Toussaint Villers (en) Itzuli - Antoine Jacques Claude Joseph, comte Boulay de la Meurthe (en) Itzuli
66. President of the National Convention (en) Itzuli

1795eko apirilaren 20a - 1795eko maiatzaren 5a
François-Antoine de Boissy d'Anglas - Théodore Vernier
Konbentzio Nazionalako kide

1792ko irailaren 20a - 1795eko azaroaren 2a
Estates-General of 1789 (en) Itzuli kide

1789ko maiatzaren 5a - 1798ko uztailaren 9a
Bizitza
JaiotzaFréjus1748ko maiatzaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1836ko ekainaren 20a (88 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Sieyès (en) Itzuli
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Saint-Sulpice Seminary (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, soziologoa, idazlea, Politikari teorikoa, saiakeragilea eta apaiz katoliko latindarra
Lantokia(k)Paris
InfluentziakJohn Locke, David Hume, Edward Gibbon, Voltaire, Jean-Jacques Rousseau, Étienne Bonnot de Condillac, François Quesnay, Honoré Mirabeau, Anne Robert Jacques Turgot eta entziklopedista
KidetzaBostehunen Kontseilua
Frantses Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Société des Trente (en) Itzuli
Konbentzio Nazionala
MugimenduaArgien mendea
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaThe Plain (en) Itzuli

Find a Grave: 7811 Edit the value on Wikidata

Iraultzaile garrantzitsua izan arren ez zuen ideologia zehatzik eduki. Horri esker Iraultza prozesu osoan bizirik mantendu zen eta gobernu guztietan parte hartu zuen. Apaiza zen eta Iraultzaren hasieran “Zer da hirugarren estatua?” idazkia argitaratu zuen. Geroago Giza Eskubideen Aldarrikapena idazten lagundu zuen eta, lehen esan den moduan, gobernu guztietan hartu zuen parte. Napoleoni politikan sartzen lagundu zion eta kontsulatuan hartu zuen parte. VIII. urteko konstituzioa idatzi zuen, baina Napoleonek hainbat gauza aldatu zituen eta dimititu egin zuen. Hortik aurrera politikan marjinatua izan zen. Berresarkuntzarekin Frantziatik erbesteratua izan zen, baina 1830eko Iraultzaren ondoren itzuli zen. Sei urte geroago arrazoi naturalengatik hil zen.

Zer da hirugarren estatua?

aldatu

Behean, apaiz honen ideologia[1] argi ageri da:

« Idatzi honetako plana oso erraza da; hiru galdera egingo ditugu: 1. Zer da hirugarren estatua? Dena. 2. Zer izan da orain arte? Ezer ez. 3. Zer eskatzen du? Zebait izatera iristea.

Nor ausartuko litzateke esaten hirugarren estatuak ez duela nazio oso bat osatzeko behar den guztia? Pribilegiodun ordena desagerraraziko balitz, nazioak ez luke txarrera egingo, hobera baizik. Eta zer da hirugarren estatua? Dena, baina oztopatuta eta zapalduta. Eta zer litzateke pribilegiodun ordenarik gabe? Dena, baina askea eta gorantz doana. (...)

Zer da nazio bat? Lege komun baten mendeko eta legislatura berak ordezkatutako pertsonen multzoa. Ez al da begibistakoa nobleziak gainerako harritarrek ez dituzten pribilegioak, dispentsak eta eskubide bereziak dituztela? Horregatik lege komunetik kanpo daude eta beren eskubide zibilek aparteko herri bihurtzen ditu nobleak nazio handiaren barruan (...). Beren ordezkariak dituzte, eta haien ardura ez da herriak defendatzea, inondik inora. Nobleen diputatuen gorputza aparte biltzen da. Baina hiritar soilen diputatuekin batera bilduko balira ere, kontuan hartu behar da ordezkaritza desberdina dutela oinarrian, eta bereizia. Nazioarekin zerikusirik ez du printzipioz, bere zeregina ez baitator herritik, eta gainera, ez dute helburu interes orokorra defendatzea, interes partikularra baizik.

Hirugarren estatuak nazioarena den guztia hartzen du bere baitan, eta hirugarren estatua ez den guztia ezin da nazioareen ordezkaritzat hartu. Ze da hirugarren estatua? Dena.

»
Emmanuel-Joseph Sieyès, Zer da hirugarren estatua?, 1789

Erreferentziak

aldatu
  1. Sieyèsen pentsaera bere testuinguru historikoan ulertzeko ik. Azurmendi, Joxe (2014): Historia, arraza, nazioa, Donostia, Elkar. 543-54. or. ISBN 978-84-9027-297-8

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Emmanuel-Joseph Sieyès