Ireki menu nagusia

Elisa Uritz Pi (Tafalla, 1893 - Ekialdeko Berlin, 1979) nafar andereño, pedagogo eta ekintzailea izan zen. Bere ahizpa Pepita rekin batera pedagogia berritzaileak sartu zituzten Kataluniako hezkuntza-sisteman. Frankismotik ihesi, borroka antifaxistan aritu izan ziren Frantzian, baita aldarrikapen feministetan ere.[1] [2]

Elisa Uritz
Bizitza
Izen osoa Elisa Úriz Pi
Jaiotza Tafalla1893
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Ekialdeko Berlin1979 (85/86 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Antonio Sesé Artaso Itzuli
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak irakaslea, pedagogoa eta militante politikoa
Kidetza Kataluniako Alderdi Sozialista Batua

BiografiaAldatu

Aita Benito Uritz Erro kapitaina eta ama Filomena Pi Céspedes zituen. Bere ahizpa Pepita ere (1883-1958) andereñoa izan zen.[3] Irakasle-ikasketak Genevan egin zituen eta Katalunia aldean hasi zen lanean. Kataluniako UGT sindikatuaren idazkari nagusia zen Antoni Sesé-rekin ezkondu zen. Gerora 1937ko maiatzean Bartzelonan erailko zuten senarra.

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean, ezkerreko hainbat mugimendurekin lan egin zuen

Beka batekin Genevan izan zen, musika irakasteko Calcroze metodoa ezagutzen. Girona eta Tarragonako Eskola Normaletan erabili zuen, musika erakusteko metodo gisa. 1936an, Lleidako Eskola Normaleko zuzendari izendatu zuten.[1]

Gerra Zibila piztu zenerako, ahizparekin batera, Kataluniako Alderdi Sozialista Batuan sartu zen.[4]

Gerra ondoren, erbesteratu eta Frantzian ibili zen. Hala ere, komunista zenez, 1951n Frantziatik Ekialdeko Alemaniara bota zuten. Bitartean 1940tik 1950era Nazioarteko Emakumeen Federazio Demokratikoko zuzendaritzan aritu zen, emakumeen eta haurren eskubideen defentsan, baita bakearen alde ere. Bere lanaren ondorioz, NBEk Haurren Eskubideen Adierazpena eta Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zituen 1950eko hamarkadan.[1]

Ahizpa Pepita 1958an Ekialdeko Alemanian hil zenean, Elisa Nafarroara itzultzen saiatu zen, baina Espainiak ez zion bermerik eman, eta, atxilotuko zuten beldurrez, Alemanian gelditu zen. 1979an zendu zen.[1]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d   Tubia, Iker (2019-01-30) «Bizitza, borrokari emana» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-01-30 .
  2.   Manuel., Martorell Pérez, (2018) Pioneras : historia y compromiso de las hermanas Úriz Pi Txalaparta ISBN 9788417065560 PMC 1078912924 . Noiz kontsultatua: 2019-01-30 .
  3. (Gaztelaniaz)  Campelo, Patricia (2014) «La transición borró los nombres de las mayores defensoras de la educación pública» www.publico.es . Noiz kontsultatua: 2019-01-30 .
  4.   Casals Bergés, Quintí (97-103) Josefa Uriz Dones de Lleida: de la restauració a la Guerra Civil Lleida: Alfazeta .

Kanpo loturakAldatu