Donostiako Justizia Jauregia
Justizia Jauregia Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen justizia jauregi bat da. Egia auzoko Mandasko dukearen kalea dago, eraikinaren aurrealdea Teresa Kalkutakoaren plazara begira dago, eta ekialdeko fatxada Mandasko Dukearen pasealekura. Aurretik, leku berean, Ospitale Militarra zegoen.
Justizia Jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°19′N 1°58′W / 43.32°N 1.97°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2001 |
Arkitektura | |
Historia
aldatu2001ean eraikitzetik amaitu eta martxan jarri zen. Erdialdeko San Martin kalean zegoen Donostiako Justizia Jauregi Zaharra ordezkatu zuen, hartan soilik Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko hiru sail mantenduz.
Ezaugarriak
aldatu22.500 metro karratu ditu. Proiektua Ingesa enpresako Ángel De la Hoz donostiar arkitektoak burutu zuen. Behe solairuan 13 epaitegi, Erregistro Zibila eta Ezkontza Aretia daude, bai eta prokiradore eta abokatuen gelak ere. Lehen solairuan adin gabekoen, Familia eta Lehen Instantziako epaitegiak daude. Bigarren solairuan Fiskaltegia eta Instrukzio epaitegiak daude. Hirugarren solairuan Gatazka epaitegia dago. Laugarren solairuan Soziala eta bosgarrengoan Penala.
Erdi-sotoko solairuan mediku-forense klinika eta Goardiako epaitegia dago, bai eta artxiboak, heziketa gelak eta eraikinaren mantenimendu eta kontrol gelak ere.