Gordegia.eus
Gordegia (2023) Donostiako Egia auzoko lan-talde bat da, webgune bat kudeatzen duena auzoko bertako historia, dokumentazioa eta argazkiak dohainik partekatzeko. Urtetan zehar digitalizatu eta katalogaturiko argazki-edukiak publikoaren eskura jarri eta erabiltzaile guztiei beraien edukiak webgunean bertan partekatzeko aukera ere ematen die.
Gordegia.eus | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2023 |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Egia |
Koordenatuak | 43°19′05″N 1°58′21″W / 43.31795°N 1.97262°W |
Historia | |
Jasotako sariak | |
gordegia.eus |
Egiako Artxibategi Grafikoa izateko helburua duen egitasmo herrikoia da, Donostiako Egia auzoari buruzko irudiak batu, dokumentatu, segurtasunez gorde eta auzokide guztien eskura jarri nahi dituena. Teila Fabrikak hauspotu eta babestuta, aspalditik gai honekiko sentsibilitatea zuten hainbat auzotarren nahi eta ekimenez sortutako proiektu hau irabazi asmorik gabeko elkarte gisa gorpuztu zuten 2019an.
Proiektuko kideak auzoko hauek izan dira: Itsaso Alkorta Aizpurua. Karlos Trenor Dicenta, Oihana Agirre Garcia, Fernando Olalde Arbide, Juanpe Urrosolo Oliden eta Arkaitz Artola Arnaiz.
Edukien eskuragarritasuna
aldatuEdukien egoera legalari dagokionez, eskuragarritasuna eta erabilpena errazteko asmoz, sortzaileek Creative Commons BY-SA Aitortu-BerdinPartekatu baimenaren alde egin zuten apustu, berau Wikipediarekin bateragarria delarik, egiletza-aitortza bermatzen du, edukien hedapena zabaltzen du eta lan eratorririk egongo balitz, baimen berarekin banatuko litzatekeela bermatzen du.
Dena dela, irudi bakoitzaren erabilpen-lizentzia bere informazio-orrian agertzen da. Egilea beti aipatu behar da (ezezaguna ez bada), baita Gordegia iturri gisa ere.
Irudien deskribapenak, blogeko argitalpenak eta Gordegia-ko kideok sortutako beste edozein material CC-BY-SA lizentziapean argitaratzen dituzte.
Sariak
aldatu- 2023: Argia saria, Internet atalekoa, «herritarren memoriaren lekukotasuna» nahi duen ororen eskura jartzeagatik egin zieten aitortza.[1][2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Arkaitz Artola: "Auzoaren historia ezagutzea lagungarria da aurrera egiteko"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- ↑ «Ikusi 2024ko Argia Sarien ekitaldia osorik» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-28).
Kanpo estekak
aldatu- Gordegia webgune ofiziala.
- "Paseotxo bat Egia zaharrean" mapa interaktiboa.