Egia Kultur Etxea
Donostiako Kultur Etxea
Egia Kultur Etxea | |
---|---|
Egia Kultur Etxea | |
Sortze data : | 1997 |
Lekua : | Baztan kalea, 21 Egia Donostia, Gipuzkoa EH |
Zuzendaria : | Nando Piñeiro |
Webgunea : | Egia Kultur Etxeko webgunea |
Egia Kultur Etxea, 1997an inauguratu zen eta Donostiako Egia auzoan dagoen kultur etxea da. Aitzinako Jareño fabrikaren orubean eraiki zen eta haren egitura errespetatu zen. 4.500 metro kuadro ditu eta kanpotik fabrika itxura mantentzen du.
Zerbitzuak
aldatuBertan aurkitzen diren zerbitzuak hauek dira[1]:
- Musikagela: Entsegu-aretoak, kontzertu zikloak eta artista berrien sustapena, mailegu-zerbitzua (zuzeneko materiala eta grabazioa), prestakuntza-ikastaroak, aholkularitza eta musika presente dagoen edozein jarduera eskaintzen ditu[2].
- Gazteszena: Espazio eszeniko modernoa da 1998an inauguratua. Harmaila atzeragarriak dituenez, erabilera anitzeko aretoa da eta, hala, hainbat jarduera eszeniko antola daitezke. 264 pertsoneko edukiera du eserlekuak jarrita eta hauek gabe 700ekoa[3].
- Gaztelekua. 12-17 urte arteko gazteentzat.
- Liburutegia
- KZ Gunea.
- Ikasgela
- Hitzaldi aretoa
- Erakusketa aretoa
- Ikastaroetarako tailerrak
- AET (arte eszenikoen tailerra)
Kultur Etxearen espezialidadea Arte Eszenikoak dira, eta horien artean, bereziki dantzaren alorra da garapen zabalena duena[4].
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zerbitzuak» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) MUSIKAGELA – Buenawista Prolleckziom´s. (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- ↑ «Gazteszena (Egia Kultur Etxea) - Victoria Eugenia Antzokia» www.victoriaeugenia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
- ↑ «Espezializazioa» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
Kanpo estekak
aldatu- Egia Kultur Etxea (Gaztelaniaz)