Bartzelonako Olinpiar Jokoetako traineru estropada

traineru estropada

Bartzelonako Olinpiar Jokoetako traineru estropada Bartzelonan 1992an izan ziren Olinpiar Jokoen harira jokatu zen traineru estropada izan zen, Olimpiada Cultural Barcelona-92 egitasmoaren barnean. Traineruak Olinpiar Jokoetan izan diren aldi bakarra hain zuzen ere.

Barcelona 92
Sorrera 1992
Herria Katalunia Bartzelona
Modalitatea erlojupekoa
Irabazlea(k) Asturiasko Printzerria Castropol

Estropada aldatu

Uztailaren 4 eta 5ean jokatu ziren eta egun bietako denboren baturari esker Castropol izan zen irabazlea[1]. Borondatezko parte hartzea izan zen eta Euskal Herriko traineru onenek uko egin zioten parte hartzeari. Galizian aldiz sailkapen estropada bat jokatu zen parte hartuko zuena erabakitzeko.

Galiziako sailkapen estropadan oso itsaso txarra izan zen eta honako hau izan zen emaitza:[2]

  1. Nosa Señora dos Remedios Tirán: 24:06.12
  2. Samertolameu: 24:14.13
  3. Chapela: 24:32.69
  4. San Xoan de Tirán: 24:52.68
  5. Amegrove: 26:02.39
  6. Mecos: 26:21.56
  7. Bueu: 26:21.56
  8. Cesantes: 28:17.65
  9. Náutico de Vigo: erretiratua

Emaitzak aldatu

Postua Taldea Denbora
1   Castropol
2   Santoña
3   Nosa Señora dos Remedios Tirán
? Illunbe, Hibaika eta Astillero

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El día que las traineras fueron olímpicas» La Voz de Galicia 2017-08-28 (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. (Gaztelaniaz) Moaña. (2017-06-21). «Los olímpicos de la trainera» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).

Kanpo estekak aldatu