Challenger (anezka)

Challenger» orritik birbideratua)

Challenger[1] espazio anezka (ingelesez Desafiatzaile edota Erronkari; NASA izendapena: OV-099) NASAko espazio anezka zen, zerbitzuan hasi zen bigarrena izan zen. Bere lehengo hegaldia 1983ko apirilaren 4an izan zen eta 1986ko urtarrilaren 28an azkena. Hamargarren misioa izango zen horretan, espazioratzean suntsitu egin zen, eskifaiako zazpi kideak hil. Hortaz, orotara bederatzi misio burutu zituen.

Challenger (anezka)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRockwell International (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ekoizpen-lekuaAir Force Plant 42 (en) Itzuli
Historia
Lehen hegaldia1983ko apirilaren 4a
Deployment
Eraikuntza1975eko azaroaren 21a - 1978ko otsailaren 10a
Mechanical testing1978 - 1979
Transformation1979ko urtarrilaren 28a - 1981eko urriaren 21a
Contract awarding 1972ko uztailaren 26a
Rollout 1978ko otsailaren 14a
Contract awarding 1979ko urtarrilaren 1a
Rollout 1982ko ekainaren 30a
Delivery 1982ko uztailaren 5a
Maiden flight 1983ko apirilaren 4a
Challenger espazio anezkaren istripua 1986ko urtarrilaren 28a
KudeatzaileaNASA
JabeaNASA -
Honen parteSpace Shuttle program (en) Itzuli eta space mission (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dimentsioak17,25 (altuera) × 37,24 (luzera) m
Masa79.415 kg eta 70.488 kg

Endeavour anezkak ordeztu zuen, istripua gertatu zenetik sei urtera, 1992an.

Historia

aldatu

"Challenger" izena HMS Challenger izeneko korbeta britainiar batetik datorkio, zeinek 1870ko hamarkadan itsas-inbestigazioak egin zituen.

Eraikuntza

aldatu

Challenger anezka STA-099 izeneko egituratik eraikia izan zen, hasiera batean bakarrik proba bat bezala erabilita. STA-O99 ez zegoen hegaldi espazialak egiteko diseinatuta, baina NASAk birziklatzea merkeagoa izango zela pentsatu zuen, Enterprise (OV-101) espazio hegaldirako probez anezka berrekipatzea baino. Challengerrak eta ostean sortutako orbitatzaileek, Columbia anezkak baino babes termikorako lauza gutxiago zituzten; zama-ateetan, hegoen goiko azaleran, eta fuselajearen atzeko aldean kokatutako lauxza gehienak Dupont zuriko Nomex isolamenduagatik ordezkatuak izan ziren.

Aldaketa honi esker, Columbiak baino zama erabilgarriko 1130 kg gehiago eramateko baimena zuen. Modu berean, hegazkin militar eta zibil modernoetan eramaten duten antzeko UHD monitore sistema eramaten ere lehenengo espazio anezka izan zen. Esandako sistema honek lurreratzean kontrol-panela begiratzeko beharra kentzen zuen eta beraz, eskifaiako kideek hegaldian gehiago kontzentratu zitezen.

Hegaldiak

aldatu

Bere lehen hegaldiaren ostean, NASAko ontzien zamalan animalia bihurtu zen eta gainera, Columbiak baino hegaldi gehiago eginez. 1983 eta 1984. urteetan Challenger STS programako hegaldien %75a egin zituen eta nahiz eta Discovery eta Atlantis espazio anezkak eraiki, oraindik ere 1983 eta 1985 artean hiru aldiz erabili zen. Hain zuzen ere, Discovery eta Challenger anezkak John F. Kennedy zentro espazialean eraberrituak izan ziren Centaur suziriaren goialdeko etapa bere kargan eraman ahal izateko.

Lorpenak

aldatu

Istripua

aldatu
 
Challenger ontziaren leherketa.
Sakontzeko, irakurri: «Challenger espazio anezkaren istripua»

STS-51-L misioaren bigarren minutuan Challenger lehertu egin zen. Misio hau anezka honen hamargarrena izango zen, baina istripua eduki zuen 1986ko urtarrilaren 28an, suziriaren eskuineko bultzatzaileko O eraztun bat huts egi baitzuen. Eraztun hauek konpresio handi eta errepikatua zela-eta, gaizki funtzionatu zuten. Honen ondorioz, bertatik sua atera zen eta kanpoko erregaia piztu. Kanpoko tankea zeukan hidrogenoa sutan hasi zen, eta euskarriak moztu, mugituz eta Challengerra joz, kontrolik gabe geratuz.

Une horretan, espazio anezka suzko bola bihurtu eta ia guztiz desegin zen. Hala ere, kabina oraindik ez zegoen oso egoera txarrean. Eskifaiako zazpi kideak anezkak ura jotzean hil egin ziren, 3 minutuz erori ostean, 15.000 metro baino gorago baitzeuden.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu