Afro-amerikar

azal beltzaran eta Afrikako arbasoak dituen Amerikako biztanle
Afroamerikar» orritik birbideratua)

Afro-amerikarra Saharaz hegoaldeko Afrikako arbasoak dituen edo jatorriz Afrika Beltzekoa den Amerikan jaiotako gizakia da. Ez da nahasi behar afro-estatubatuar terminoarekin; afro-estatubatuarrak (ingelesez: Afro-American, African American edo Black American Ameriketako Estatu Batuetan bizi diren afro-amerikarrak dira; afro-amerikarrak, berriz, Ameriketako edozein estatu burujabetakoak izan daitezke (Haiti, Saint Kitts eta Nevis, Barbados...).[1]

Talde etniko infotaulaAfro-amerikar
Motaetnia
Biztanleria (osoa)288.588.078
Hizkuntzaipar amerikar ingeles, brasildar portuges, Spanish language in the Americas (en) Itzuli eta Amerikako frantsesa
Erlijioakatolizismo, Protestantismo eta Afro-American religion (en) Itzuli
Honen parteamerikar

Afro-amerikar biztanle gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikatik (gehienak Gineako golkotik) Amerikara bahitutako, esklabo hartutako eta lekualdatutako pertsonen ondorengoak dira. Batez ere meategi eta esklabo-plantaziotan lan egiteko ekartzen zituzten, XVI. eta XIX. mendeen artean (ikus «Atlantikoko esklabo merkataritza»).[2]

Gaur egun, kontinenteko biztanleriaren % 7 inguru osatzen dute. Hona hemen Amerikako estatu burujabeen zerrenda, afro-amerikar portzentaje handiena duenetik txikienera: Haiti (% 95), Saint Kitts eta Nevis (% 92,5), Barbados (% 92,4), Jamaika (% 92,1), Bahamak (% 90,6), Dominikar Errepublika (% 90.2, mulatoak barne), Grenada (% 89,4), Antigua eta Barbuda (% 87,3), Dominika (% 86,6), Santa Luzia (% 85,3), Saint Vincent eta Grenadinak (% 66), Kuba (% 62, mulatoak barne), Trinidad eta Tobago (% 57,2, mestizoak barne), Bermuda (% 53,8), Panama (% 35, mulatoak eta zanboak barne), Brasil (% 45,3, mulatoak eta arreak barne), 12 Puerto Rico (% 41, mulatoak barne), Kolonbia (% 24, mulatoak barne), Estatu Batuak (% 13,6, mulatoak barne), Peru (% 9,7, mulatoak eta zanboak barne), Nikaragua (% 9), Uruguai (% 8.1), Costa Rica (% 7.8, mulatoak barne), Honduras (% 5), Ekuador (% 4.8), Kanada (% 3.2), Argentina (% 4,5), Venezuela (% 3,5), Mexiko (% 2,5, zanboak barne), Bolivia (% 1), eta Guatemala (% 0,5, garifunak barne). Bestalde, Txilen, Paraguain eta El Salvadorren oso urriak dira afro-amerikarrak, eta estatu horietako bakoitzean populazio osoaren % 0,2 baino gutxiago direla kalkulatu da.

Erreferentziak

aldatu
  1. Magdalena León (et al.). (1992). Lola G. Luna (comp.) ed. Género, clase y raza en América Latina: algunas aportaciones. Bartzelona: Universidad de Barcelona ISBN 9788476659595..
  2. Teun A. Van Dijk. (2009). Dominación étnica y racismo discursivo en España y América Latina. GEDISA ISBN 9788497844529..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.