Endeavour (transbordadorea)

Endeavour (anezka)» orritik birbideratua)

Endeavour (euskaraz: «Ahalegin»; NASA izendapena: OV-105) NASAren espazio anezka bat izan zen, guztietan zerbitzuan egon den bosgarrena eta gaurdaino azkena.

Endeavour (transbordadorea)
STS-126 Endeavour liftoff closeup.jpg
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRockwell International (en) Itzuli
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
Lehen hegaldia1992ko maiatzaren 7a
Docking
Docking
Deployment
Erakusketa2012ko urriaren 30a -
Contract awarding 1987ko uztailaren 31
Maiden flight 1992ko maiatzaren 7a
Last flight 2011ko maiatzaren 16a
KudeatzaileaNASA
JabeaCalifornia Science Center (en) Itzuli eta NASA

Izena XVIII. mendeko HMS Endeavour britainiar itsasontziari zor dio, hain zuzen ere, James Cook kapitaina eta esploratzailearen agindupean egon zen ontzia. Izena Apollo 15 hegaldiaren aginte-moduluaren omenez ere badarama.

1987an Endeavour anezkaren eraikuntza hasi zen, 1986ko istripuan galdutako Challenger eskifaia ordezkatu zezan. Bere eraikuntzan Discovery eta Atlantis eskifaien ordezko osagai edo piezak ere erabili ziren. Nahiago izan zen Endeavour eraikitzea Enterprise anezka berregokitzea baino, merkeagoa baitzen.

1992ko maiatzaren 7an lehenbizikoz jaurti zen, eta bere aurreneko misioa matxuratua zegoen satelite bat atzeman eta orbitan berrezartzea izan zen. 1993an Hubble espazio teleskopioaren zerbitzupeko lehenbiziko misioa burutu zuen. 1997an Endeavour anezka berregokitzeko asmoz 8 hilabetetarako erretiratu zen, berregokitzapen horren barnean aire-konpromituzko sistema bat gehitu zitzaion. 1998ko abenduan Unity modulua Nazioarteko Espazio Estaziora garraiatu zuen.

Ikus gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu