Ireki menu nagusia

Challenger espazio anezkaren istripua 1986ko urtarrilaren 28an izan zen, aireratu eta handik 73 segundora suntsitu zenean. Bidaian zihoazen 7 kideak hil egin ziren. Espazio-ontzia Ozeano Atlantikoaren gainean suntsitu zen, Florida erdialdeko kostatik hurbil, goizeko 11:39tan (16:39 UTC).

Challenger espazio anezkaren istripua
STS-51-L Itzuli
Challenger explosion.jpg
Gertakaria
Data 1986ko urtarrilaren  28a
Kokapena Cañaveral lurmuturra
Koordenatuak 28° 38′ N, 80° 17′ W / 28.64°N,80.28°W / 28.64; -80.28Koordenatuak: 28° 38′ N, 80° 17′ W / 28.64°N,80.28°W / 28.64; -80.28
Kalteak
Hilak 7
Suntsitutako eraikinak Challengerra

Istripua 0-eraztunetan funtzionamendu txar batengatik gertatu zen. Pieza hauek suziri bizkortuen hermetikotasuna ziurtatu behar zuten. Istripuaren aurreko gaua oso hotza izan zen eta junta hauek ez ziren behar bezala itxi eta gas isuri bat egon zen. Gas ihes honek erregaiaren gordeleku nagusia zulatu egin zuen, eta ondorioz su hartu zuen.

Challengerren istripuaren ondoren, 32 hilabetez, ez zen hegaldi gehiagorik egon. Hurrengo bidaia Endeavour espazio-ontziarena izan zen, 1988ko irailaren 29an. Challenger istripu bat jasan zuen lehenengo espazio anezka izan zen, hala ere ez da historiako bakarra izan. Geroago, 2003an, Columbia anezkak beste istripu bat izan zuen.

Istripu honek asko hunkitu zituen munduko pertsona ugari, batez ere estatubatuarrak, anezkan Christa Mc Auliffe lehenengo irakaslea izan zelako espaziora bidaiatu behar zuena.

Eraztunen arazoakAldatu

1977an egindako froga batek (ura presioan jarri) frogatu zuen fluido batek juntetatik pasa zezakeela, junten errotazioaren fenomenoagatik.

Kaurtiketa erreal batean fluidoak azelerazioarekin sortutako gasak izango ziren, eta bere zirkulazioa eraztunetan higatu ahal zen bertan zulo bat egin arte. Marshall Space Centerko ingeniari batzuk askotan ohartarazi zioten George Hardyri (azeleratzaileen diseinuen arduraduna) esanez hauen diseinua onartezina zela. Hala ere Hardyk ez zituen informe hauek Morton Thiokoli bidali eta 1980an 0-eraztunak hegaldirako prest zeudela adierazi zuen. Eraztunen higadura ikusi ondoren, ingeniariek ez zizkioten txostenak NASAri bidali prozedurak eskatzen zuen bezala, eta Morton Thiokolekin hitz egin zuten. Nahiz eta 0-eraztuna osagai kritiko bezala klasifikatuta egon Marshalleko inork ez zuen iradoki eraztunak lurrean uztea arazoa konpondu arte.

1985ean Marshalleko ingeniariak kontzienteak izan ziren istripu arriskua zeukatela eskuetan, horregatik juntak berriz diseinatu zituzten eta altzairuzko hiru hazbete jarri zituzten hauek ez birakatzeko. Hala ere ez zuten beharrezkoa ikusi hegaldi guztiak bertan bera uztea arrisku onargarria zela zeritzotelako.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Challenger espazio anezkaren istripua
  •  

NASA History Office (2006-11-20) Challenger STS 51-L Accident NASA .