Carmen Calvo
María del Carmen Calvo Poyato, Carmen Calvo bezala ezaguna, (Cabra, Kordoba, 1957ko ekainaren 7a) politikari, legelari konstituzionalista eta irakasle espainiarra da[1]. 2018ko ekainetik aurrera Pedro Sánchezen gobernuko presidenteorde eta Presidentetza, Gorteekin Erlazioak eta Berdintasun ministroa da.[2]
Zuzenbide konstituzionalean doktorea, Andaluziako Juntako Kultura kontseilaria (1996-2004) eta Jose Luis Rodríguez Zapateroren Gobernuko Kultura ministroa (2004-2007) izan zen[3]. 2017ko ekainetik PSOEko Berdintasun idazkaria da. Feminismoaren eta genero berdintasunaren aldekoa, hainbat libururen egilekidea da, haien artean La mujer en España, Política social para la igualdad de los sexos eta Política social y Estado de bienestar.
Ibilbide instituzionala
aldatu1990. hamarkadaren erdialdean bere karrera politikoan zentratzeko erabakia hartu zuen. Bere lehenengo ardura politikoa Kordobako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kide izatea izan zen, 1994tik 1996ra.[1] Gai sozialetan erakusten zuen interesak – uste osoko feminista gisa definitzen du bere burua – Alderdi Sozialistara hurbiltzen du.
Andaluziako Juntako Kultura kontseilaritza
aldatu1996ko apirilean, Carmen Calvo Andaluziako Juntako Kultura kontseilaria izendatua izan zen, Manuel Chavesek gidatzen zuen bosgarren legegintzaldi autonomikoan. 2000. urteko hauteskundeetan Kordobako hautetsi elektoralean eserlekua lortzen du. Bertako PSOEko zerrendako lehen postuan joan zen, 1999an alderdi horretan izena eman eta gero.[1] Manuel Chavesek Kultura kontseilaritzan mantendu zuen, kargu honetan 1996ko apiriletik 2004ko otsailera bitarte egon zelarik.[4]
Kontseilari izandako zortzi urteetan hainbat proiektu aurrera atera zituen. Ospetsuenak, Malagako arte garaikideko Piccaso museoaren irekiera 2003an; Andaluziako Liburutegi Birtualaren sorrera, publikoki eskuragarriak diren 500 dokumentu digitalizatu baino gehiagorekin eta Omeyatarren gailurra erakusketa Kordoban dira[5]. Gainera, Liburuaren aldeko akordio andaluziarra aurkeztu zuen, irakurzaletasuna babestu eta bultzatzeko eta eliza eta antzokiak birmoldatzeko hainbat inbertsio onartu zituen. Kordobako hiria 2016ko Europako Kultura-hiriburua izateko babestu zuen.
2004. urtean aktore bezala estreinatu zen, José Luis García Sánchezek zuzendutako ''María querida'' filmean.[6][5]
Kultura ministeritza (2004-2007)
aldatu2004ko urtarrilean Espainiako politika nazionalerako jauzia egin zuen, José Luis Rodríguez Zapaterok, orduan alderdiko idazkari nagusi zenak, bere “Jakintsuen komite”ko kide izendatu zuenean, beste 9 pertsonekin batera. Talde hau, politikari sozialista ospetsuez osatua, Zapatero Monkloako jauregira iristen laguntzeko sortu zen.[7]
2004ko martxoaren 14ko hauteskundeetarako, Kordobako zerrendaburu aukeratua izan zen berriz ere,[8] eta gazteen botoa eskuratzeko ahalegin bereziak egin zituen, alderdi sozialistarentzat garrantzitsua zela uste baitzuen.[3] Behin diputatu aukeratua izan zenean, Kultura ministro izendatu zuten. 2004ko apiriletik 2007ko uztailerarte egon zen karguan.
Gobernu hartako ministroetatik okerren baloratutakoa izan zen[9], eta 2007ko uztailaren 6ean bere ordezkapena iragarri zen. Kultura ministeritzan bere ondorengoa César Antonio Molina izan zen, 2007ko uztailaren 9an kargua hartu zuelarik.[10]
Diputatuen Kongresuko lehendakariordea (2007-2008)
aldatuKultura ministeritza utzi ostean, Diputatuen Kongresuko eta Diputazio Iraunkorreko lehendakariordea izan zen legegintzaldiaren amaiera arte. 2008ko hauteskundeetan berriro ere hautatua izan zen Kordobako probintziatik. Legegintzaldi horretan, Berdintasun Batzordeko lehendakaria eta Defentsa eta Desgaitasuneko Politika Integralak batzordeetako kidea.[11]
Lehendakariordea eta Berdintasun ministroa (2018-)
aldatuPedro Sanchezek Calvo hautatu zuen bere gobernuko lehendakariorde izateko, 2018ko ekainean Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioak arrakasta izan ondoren sortu zuen gobernuan. Lehendakariorde karguaz gain, Calvok Presidentetza, Korteekiko erlazio eta Berdintasun ministroa da. Lehen pertsona da Berdintasun ministeritza eta lehendakariordetza batera dituena.[12]
Bizitza pertsonala
aldatuJosé Calvo Poyato politikari eta idazlearen arreba da. Manuel Pérez Yruela psikologoarengandik banatua dago, Andaluziako gobernuko bozeramaile ohia eta Andaluziako Ikerketa Sozialen institutuko irakasle-ikertzailea.[13] Alaba bat dauka, zeinarekin rock musikarekiko zaletasuna elkarbanatzen duen.[14] Tauromakia eta zezenketen zalea da baita ere.[15]
Sariak
aldatu- 1998: Fiambrera de Plata saria jaso zuen, Kordobako Ateneoak urtero banatzen duen saria.[16]
- 2007: Karlos III.aren Ordenaren gurutzea.[17]
- 2008: Cabrako Udalak Kabrako Alaba Kutun izendatu zuen, sari hau jasotzen zuen lehen emakumea bihurtu zelarik.[18]
- 2017: Premio Mujeres Progresistas 2017, feminista bezala egindako ibilbide nabariagatik, baita berdintasunaren aldeko bere inplikazio politiko eta pertsonalagatik ere.[19]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «CARMEN CALVO POYATO» www.psoe.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Díez, Anabel; Blas, Elsa García de. (2018-06-05). «Carmen Calvo será la única vicepresidenta y llevará la cartera de Igualdad» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ a b «El primer gobierno de Zapatero - Documentos elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2011-11-14). «Carmen Calvo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Carmen Calvo versus Rosa Aguilar: demasiado fuego para el Califato. Noticias de Andalucía» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ María querida (2004). (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) AGENCIAS. (2004-01-08). «Zapatero crea un "comité de notables" para asesorarle en su lucha por La Moncloa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-03-13). «Dos ministras del PP y dos consejeras socialistas se enfrentan en las generales» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) elEconomista.es. Carmen Calvo vuelve a un Gobierno del PSOE, esta vez como vicepresidenta y ministra de Igualdad - EcoDiario.es. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2007-07-09). «César Antonio Molina toma posesión como nuevo ministro de Cultura» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ «Carmen Calvo Poyato» www.mpr.gob.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2018-06-07). «Los ministros del Gobierno de Pedro Sánchez» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20Minutos. «Carmen Calvo tiene planes de boda con su ex guardaespaldas» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ «Vida nueva para Carmen Calvo» La Vanguardia (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ Internet, Unidad Editorial. «Carmen Calvo: "No tengo que pedir permiso ni perdón porque me gusten los toros" | Toros | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fiambreras de Plata Año 1998 - Ateneo de Córdoba» www.ateneodecordoba.com (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «BOE.es - Documento BOE-A-2007-14509» www.boe.es (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Córdoba, Diario. «Carmen Calvo recibe el título de Hija Predilecta de Cabra» Diario Córdoba (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Premios Mujeres Progresistas 2017 | Tribuna Feminista» Tribuna Feminista 2017-10-11 (Noiz kontsultatua: 2018-09-20).