Ireki menu nagusia

César Antonio Molina (Coruña, Galizia, 1952 -) galiziar poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria da.

César Antonio Molina
César Antonio Molina.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008-03-25 - 2009-09-13 - Francisco Xavier Carro Garrote Itzuli
Barrutia: A Coruña Itzuli
Hautaketa: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Kultura ministroa

uztaila 2007 - apirila 2009
Carmen Calvo - Ángeles González-Sinde
Cervantes Institutuko zuzendaria

maiatza 2004 - uztaila 2007
Jon Juaristi - Carmen Caffarel Serra Itzuli
Bizitza
Jaiotza Coruña1952ko irailaren  14a (66 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Santiago de Compostelako Unibertsitatea lizentzia : zuzenbide
Madrilgo Complutense Unibertsitatea doktoretza : kazetaritza
Hizkuntzak gaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, idazlea, politikaria, legelaria eta literatura-kritikaria
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Cervantes Institutua
Jasotako sariak
Genero artistikoa olerkigintza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa baliorik ez
Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Eduki-taula

BiografiaAldatu

Zuzenbidea ikasi zuen Santiagon eta ondoren Informazioaren Zientziak Madrilgo Unibertsitatean. Azken horretan Historia de la prensa literaria desde comienzos de siglo hasta la guerra civil (Literaturako prentsaren historia mende hasieratik gerra zibila arte) doktore-tesia aurkeztu zuen.

Molinaren poesia oso pertsonala da, lirikotasun handikoa eta gogoeta moral eta filosofikoez betea. Poema-liburuen artean aipatzekoak ditu Épica (1974, Epika), Proyecto preliminar para una arqueología de campo (1978, Lekuan lekuko arkeologia baterako aurretiko proiektua), Últimas horas en Lisca Blanca (1979, Azken orduak Lisca Blancan), Derivas (1987), El fin de Finisterre (1988, Finisterreren amaiera) galizieraz eta gaztelaniaz idatzia, Las ruinas del mundo (1991, Munduko hondakinak), Para no ir a parte alguna (1994, Inora ez joateko) eta Poemas (1995, Poemak).

Itzulpengintza eta literatura-kritika ere landu ditu. Diario 16 aldizkariko kultura gehigarrien zuzendari izan da, eta ikerketa kritikoak eta antologiak idatzi ditu: Antología de la poesía gallega contemporánea (1984, Gaur egungo galiziar poesiaren antologia), La revista "Alfar" y la prensa literaria de su época (1984, "Alfar" aldizkaria eta bere garaiko literatura-aldizkariak), Prensa literaria en Galicia (1989, Literatura-aldizkariak Galizian), Sobre el iberismo y otros escritos de Literatura portuguesa (1990, Iberismoaz eta portugaldar literaturari buruzko beste idatzi batzuez), eta Medio siglo de prensa literaria española: 1900-1950 (1990, Espainiako literatura-aldizkarien mende erdia: 1900-1950).

1996. urtean, Madrileko Círculo de Bellas Arteseko zuzendari izendatu zuten, eta 2004. urtean, Cervantes Institutukoa. Hogeita hamar liburutik gora argitaratu ditu (saiakera, prosa eta poesia), eta bere lana hizkuntza askotara itzulita izan da.

2007. urtean, José Luis Rodríguez Zapaterok Kultura Ministro izendatu zuen, Carmen Calvoren ordez.

ObraAldatu

Prosa eta saiakeraAldatu

PoesiaAldatu

ErreferentziakAldatu