Biharamunaren arrazoia alkohola lortzeko prozesuarekin batera sortzen diren hondakin-substantzietan datza; beraz, substantzia baliokideak deitzen zaie, batez ere metanol, histamina, azetaldehidoa eta hainbat polifenol. Deskonposatzean, gainera, sintomen erantzule diren substantzia edentsuak, toxikoak edo pozoitsuak sortzen dituzte. Substantzia horiek proportzio handiagoan daude hain destilatuak ez diren eta kolore ilunagoa duten eta beren efektu organoleptikoengatik egiten dituzten edari alkoholiko edo hordigarrietan, batez ere ardoarekin lotura dituztenak (brandya, portoa, moskatela, ardo beltza) eta whiskiak. Horregatik, biharamun gehien sortzen dutenak, handienetik txikienera, koñaka, ardo beltzak, rona, whiskia, ardo zuria, gina eta vodka dira. Biharamunak gehiago eragiten die emakumeei gizonei baino; izan ere, gizonen gibelak eraginkorrago eta azkarrago prozesatzen eta deskonposatzen ditu alkohola eta bere baliokideak. Ez dute frogatu edari alkoholdunak nahasteak biharamun-sintoma handiagoak eragiten dituenik. Ohiko kontsumoak nolabaiteko tolerantzia eragiten du eta alkohol deshidrogenasaren (alkohola metabolizatzen duen entzima) kantitatea eta jarduera handitzean biharamun-atalasea igotzen du.[3]
Biharamunerako askotariko erremedioak daude, etxekoetatik hasi eta komertzialetaraino. Batzuek eraginkorrak direla frogatu duten arren, emaitzak aldatu egin dira.
Jatea: zenbait elikagaik, hala nola arrautzak, zisteina dute eta sintomak gutxitzen dituzte.
Oheratu aurretik edo biharamunean ura edateak deshidratazioari lotutako sintomak arindu ditzake, hala nola egarria, zorabioak, ahoko lehortasuna eta buruko mina.
Aspirinak eta ibuprofenoak buruko mina gelditzen dute. Parazetamola, berriz, ez da gomendagarria; izan ere, ahoratutako alkoholak gibel-mailako metabolismoa oztopatu dezake eta farmako hori toxiko bilakatu dezake.[6] Hala ere, aspirina eta ibuprofenoa gastrolesiboak direla eta gastritisa eta ultzera peptikoa eragin dezaketela gogoratu behar dugu (eta alkoholaren kontsumoa gaixotasun hauen faktore astungarria ere badela).